BATUZ

Informazio teknikoa eta arautegia

BATUZ

Informazio teknikoa eta arautegia

Zer da Batuz?

BATUZ Bizkaiko arautegia bete behar duten enpresa eta autonomoen tributazioa kontrolatzeko eta laguntzeko estrategia da (enpresa eta autonomo guztiena, tamaina gorabehera).

BATUZek hiru osagai dauzka:

  • TICKETBAI FAKTURAZIO - SOFTWARE BERMATZAILEA

    Fakturazio-sistema informatikoa da, egindako salmenta-eragiketa guztien aitorpena ziurtatzeko erabiltzen dena.

  • ERAGIKETA EKONOMIKOEN ERREGISTRO-LIBURUA (EEEL)

    Bizkaiko Foru Ogasunaren egoitza elektronikoaren EEELan jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsonen diru-sarrerak, gastuak eta fakturak jasotzen dira. TicketBAI fakturak automatikoki idazten dira liburu honetan.

  • BEZAREN, SOZIETATEEN GAINEKO ZERGAREN ETA ERRENTAREN GAINEKO ZERGAREN AITORPENEN ZIRRIBORROAK

    EEELko informazioaz baliatuz Bizkaiko Foru Ogasunak Errentaren gaineko Zergaren, BEZaren eta Sozietateen gaineko Zergaren aitorpenen zirriborroak egingo dizkie pertsona juridikoei eta jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona fisikoei.

Esteka honetan BATUZ sistemako oinarrizko nozioak aurkituko dituzu jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoentzako.

BERRIKUNTZAK

  • 2026/09/29

    TicketBAI ziurtagiriak eguneratuko dira

    DOKUMENTAZIO TEKNIKOA

    Laster, TicketBAI inguruneetako zerbitzarien SSL/TLS ziurtapen katea aldatu egingo da. Bizkaian aldaketa 2026ko azaroaren 24rako aurreikusita dago. Aplikazioek behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatzeko, proba-ingurune bat irekiko da 2026ko urriaren 1ean. Informazio gehiago duzu hemen.

  • 2026/09/21

    OHARRA: mantentze-lanak

    OROKORRA

    Programatutako mantentze-lanengatik, EEELaren sarrera masiboen zerbitzua itxita egongo da 2026ko irailaren 22an, 07:00etatik 09:00etara.

    Barkatu eragozpenak.

  • 2026/08/12

    EEELaren dokumentazio teknikoa eguneratzea

    DOKUMENTAZIO TEKNIKOA

    EEELaren dokumentu teknikoen bertsio berriak argitaratu dira. Aurreko bertsioarekiko aldaketak "EEELaren eskemen bertsioak" dokumentuan kontsulta daitezke. 

  • 2026/05/22

    Egin zure faktura: fakturazio elektronikoa euskal Administrazio publikoei

    OROKORRA

    Egin zure fakturan funtzionalitate bat gehitu da TicketBAIren betebeharrarekin eta euskal Administrazio publikoei faktura elektronikoa jaulkitzearekin batera betetzeko. Informazio gehiago 305 ohiko galderan.

Ohiko galderak