BATUZ

Informazio teknikoa eta arautegia

BATUZ

Informazio teknikoa eta arautegia

Zer da Batuz?

BATUZ Bizkaiko arautegia bete behar duten enpresa eta autonomoen tributazioa kontrolatzeko eta laguntzeko estrategia da (enpresa eta autonomo guztiena, tamaina gorabehera).

BATUZek hiru osagai dauzka:

  • TICKETBAI FAKTURAZIO - SOFTWARE BERMATZAILEA

    Fakturazio-sistema informatikoa da, egindako salmenta-eragiketa guztien aitorpena ziurtatzeko erabiltzen dena.

  • ERAGIKETA EKONOMIKOEN ERREGISTRO-LIBURUA (EEEL)

    Bizkaiko Foru Ogasunaren egoitza elektronikoaren EEELan jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsonen diru-sarrerak, gastuak eta fakturak jasotzen dira. TicketBAI fakturak automatikoki idazten dira liburu honetan.

  • BEZAREN, SOZIETATEEN GAINEKO ZERGAREN ETA ERRENTAREN GAINEKO ZERGAREN AITORPENEN ZIRRIBORROAK

    EEELko informazioaz baliatuz Bizkaiko Foru Ogasunak Errentaren gaineko Zergaren, BEZaren eta Sozietateen gaineko Zergaren aitorpenen zirriborroak egingo dizkie pertsona juridikoei eta jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona fisikoei.

Esteka honetan BATUZ sistemako oinarrizko nozioak aurkituko dituzu jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoentzako.

BERRIKUNTZAK

  • 2026/08/12

    EEELaren dokumentazio teknikoa eguneratzea

    DOKUMENTAZIO TEKNIKOA

    EEELaren dokumentu teknikoen bertsio berriak argitaratu dira. Aurreko bertsioarekiko aldaketak "EEELaren eskemen bertsioak" dokumentuan kontsulta daitezke. 

  • 2026/05/22

    Egin zure faktura: fakturazio elektronikoa euskal Administrazio publikoei

    OROKORRA

    Egin zure fakturan funtzionalitate bat gehitu da TicketBAIren betebeharrarekin eta euskal Administrazio publikoei faktura elektronikoa jaulkitzearekin batera betetzeko. Informazio gehiago 305 ohiko galderan.

  • 2026/05/19

    EEELaren funtzionalitate asinkronoen dokumentazio teknikoa eguneratzea

    DOKUMENTAZIO TEKNIKOA

    EEELaren funtzionalitate asinkronoei buruzko dokumentazio teknikoa eguneratu da: EEEL-240rako jaulkitako fakturen funtzionalitate asinkrono berri bat gehitu da.

  • 2026/05/04

    Ogasun eta Finantzen foru-diputatuaren 219/2026 Foru Agindua argitaratzea

    ARAUDIA

    2026-05-04ko BAOn apirilaren 27ko 219/2026 Foru Agindua argitaratu da, Sozietateen gaineko zergaren zergadunen EEELaren zehaztapenak arautzen dituen 582/2021 Foru Agindua aldatzen duena. Zehazki honako informazio-atalak gehitu dira: 

    • Emandako fakturen "zerga-garrantzia duen bestelako informazioa" atalean: "Hidrokarburoak gordailutik aterata"-ren marka.
    • Erakunde publikoek emandako diru-laguntzen azpikapituluan: DDBNa (dirulaguntza edo lagintzaren deialdiaren kodea Dirulaguntzen Datu-base Nazionalean). 
    • Irabazi-asmorik gabeko entitateen azpikapitulua. 

Ohiko galderak