Aitorpenen zirriborroak
Batuzen hirugarren osagaia Bizkaiko Foru Ogasunak pertsona juridikoei eta jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoei Errenta, BEZ eta Sozietateen gaineko Zergaren aitorpenen zirriborroak egitea da, Eragiketa Ekonomikoen Erregistro Liburuan (EEEL) idatzitako informazioaren arabera.
Orri honetan zirriborro horien edukiari eta lantze-prozesuari buruzko informazioa dago. Informazio gehigarria daukazu "ohiko galderak" atalean.
Errentaren zirriborroak
Batuz sistema betetzen duten pertsona fisikoentzat, beren errenta-aitorpenaren zirriborroen jarduera ekonomikoen errendimenduak EEELko datuetan oinarrituta egiten dira, eta, hala badagokio, BILAren 140 ereduaren aitorpenean oinarrituta.
- Batuzen betetze-data 2025eko urtarrilaren 1a bada, EEELa urte osorako bete beharko da.
- Batuzen betetze-data 2025eko uztailaren 1a bada, informazio-betebeharrak modu hauetakoren batean bete ahal izango dira:
- EEELa 2025eko ekitaldi osorako betetzea. Batuz betetzen hasi aurretik TicketBAIrik gabe egindako eragiketak EEELaren software bermatzailerik gabe egindako fakturen azpikapituluan idatziko dira.
- BILAren 140 eredua 2025eko lehen seihilekoan egindako eragiketekin aurkeztea eta EEELa 2025eko uztailaren 1etik aurrera egindako eragiketekin betetzea. Bikoiztasunak saihesteko, garrantzitsua da eragiketa bera bi liburuetan ez idaztea.
BEZaren zirriborroak
Bizkaiko Foru Ogasunak honako ereduei dagozkien BEZaren autolikidazioen zirriborroak egiten ditu: 303 (hileko edo hiruhileko autolikidazioa), 322 (erakunde taldeak: hileko aitorpena) eta 390 (urteko azken autolikidazioa).
Bideo honetan azaltzen da nola eska daitezkeen zirriborro horiek.
Dokumentu hauetan Bizkaiko Foru Ogasunak BEZaren zirriborroak kalkulatzeko aplikatu dituen arauak azaltzen dira, bai eta BEZaren autolikidazioaren zirriborroa web zerbitzuen bidez eskatu eta jasotzeko beharrezko informazioa ere:
-
PDF 1,88 MB BEZaren 303 ereduaren zirriborroak kalkulatzeko arauak
1.0.4 bertsioa (2026-02-05). Dokumentu honetan Bizkaiko Foru Ogasunak aplikatutako arauak azaltzen dira. Arau horietatik abiatuta BEZaren 303 ereduaren zirriborroen edukia kalkulatzen da.
-
PDF 1,37 MB BEZaren 390 ereduaren zirriborroak kalkulatzeko arauak
1.0.3 bertsioa (2026-02-05). Dokumentu honetan Bizkaiko Foru Ogasunak aplikatutako arauak azaltzen dira. Arau horietatik abiatuta BEZaren 390 ereduaren zirriborroen edukia kalkulatzen da.
-
PDF 1,33 MB BEZaren 322 ereduaren zirriborroak kalkulatzeko arauak
1.0.1 bertsioa (2026-02-05). Dokumentu honetan Bizkaiko Foru Ogasunak aplikatutako arauak azaltzen dira. Arau horietatik abiatuta BEZaren 322 ereduaren zirriborroen edukia kalkulatzen da.
-
PDF 703 KB BEZaren autolikidazioen zirriborroen web-zerbitzuaren zehaztapenak 1.0.0
BEZaren autolikidazioen zirriborroen web-zerbitzuaren zehaztapen funtzional eta teknikoen dokumentua.
(2026-01-23)
-
PDF 811 BEZaren autolikidazioen zirriborroen web-zerbitzuaren egiturak 1.0.0
BEZaren autolikidazioen zirriborroen web-zerbitzuaren egituren dokumentua.
(2026-01-23)
-
PDF 218 KB BEZaren autolikidazioen zirriborroen web-zerbitzuaren baliozkotzeak eta akatsak 1.0.0
BEZaren autolikidazioen zirriborroen web-zerbitzuaren balidazioen eta akatsen dokumentua.
(2026-01-23)
-
PDF 309 KB BEZaren autolikidazioen zirriborroen web-zerbitzuaren adibideak 1.0.0
Web zerbitzuen bidez BEZaren autolikidazioen zirriborroak eskatzeko eta jasotzeko adibideak jasotzen dituen dokumentua.
(2026-01-23)
-
Web zerbitzuen bidezko BEZaren autolikidazioen zirriborroen rest zerbitzuetarako azpiegitura komunaren ezaugarri teknikoak jasotzen dituen dokumentua.
(2026-01-23)
-
BEZaren autolikidazioaren zirriborroa web zerbitzuen bidez eskatu eta jasotzeko beharrezko eskemak dituen fitxategi konprimatua.
(2026-02-26)
Sozietate zergaren zirriborroak
2026ko uztailetik aurrera, Sozietateen gaineko Zergaren autolikidazioaren zirriborroak eskainiko zaizkie Bizkaiko araudia aplikatu behar duten pertsona juridiko eta erakundeei.
Zirriborro horiek Bizkaiko Foru Ogasunean dagoen informaziotik abiatuta egingo dira, eta, bereziki, EEELaren kontabilitate-mugimenduen kapitulutik abiatuta.

