Batuz-eko Berrikuntzak
20 emaitz
-
2023/03/22
"Egin zure faktura" aplikazioaren funtzionalitate berria
"Konfigurazioa" atalean, fakturen PFEZaren informazioan lehenetsitako jarduera ekonomiko bat hauta daiteke.
-
2023/03/21
JAKINARAZPENA: mantentze-lanak
Programatutako mantentze-lanengatik, Batuz aplikazioek (Egin zure Faktura, EEELa) eta sarrera masiboen zerbitzuak gorabeherak izan ditzakete martxoaren 23eko goizaldeko 00:30etik 1:30era bitartean.
Barkatu eragozpenak.
-
2023/03/10
JAKINARAZPENA: mantentze-lanak
Programatutako mantentze-lanengatik, Batuz aplikazioek (Egin zure Faktura, EEELa), sarrera masiboen zerbitzuak eta Batuz sistema borondatez aplikatzearen komunikazioak gorabeherak izan ditzakete martxoaren 13eko goizaldeko 00:30etik 1:30era bitartean.
Barkatu eragozpenak.
-
2023/01/12
EEEL-140: jardueraren etekin garbia zenbatesteko metodoa
Zenbatespen-metodoa (zuzeneko normala edo zuzeneko erraztua) 2022ko EEEL-140an adierazi behar da, “Zerga garrantzia duen bestelako informazioa” kapituluan, “Zenbatespen metodoa eta izakinen aldaketa” azpikapituluan.
Horretarako, BFAren EEEL-140a eramateko aplikazioa erabiltzen bada (ERAGIKETA EKONOMIKOEN ERREGISTRO LIBURUA (EEEL)), 2022ko ekitaldia aukeratu beharko da(zergaduna identifikatzeko datuen eskuinaldean), 2023an agertzen baita lehenetsita.
-
2022/12/27
BATUZ borondatez aplikatzearen aukera jakinarazteko seigarren epearen irekiera
Epea 2023-01-01etik 2023-03-15era egongo da zabalik. Hurrengo estekaren bitartez sartu zaitezke inprimaki horretara: https://www.ebizkaia.eus/eu/izapideen-katalogoa?procID=1944
Web honetako "Borondatezko epea" atalean informazio gehiago dago eskuragarri.
Erakutsi orrialde bakoitzeko
12 emaitz
-
2022/07/01
BATUZ borondatez aplikatzearen aukera jakinarazteko laugarren epea ireki da
Epea 2022-07-01etik 2022-09-05era egongo da zabalik. Hurrengo estekaren bitartez sartu zaitezke inprimaki horretara: https://www.ebizkaia.eus/eu/izapideen-katalogoa?procID=1944
Web honetako "Borondatezko epea" atalean informazio gehiago dago eskuragarri.
-
2022/06/27
4.2-Ondasunen salmenta kontsignan azpikapituluaren irekiera produkzio esparruan
EEEL-140ren eta EEEL-240ren produkzio esparruan 4.2-Ondasunen salmenta kontsignan azpikapitulua gaitu da, 4-Erkidegoaren barneko zenbait eragiketen kapituluaren barruan.
Erakutsi orrialde bakoitzeko
7 emaitz
-
2022/12/05
EEELren proba esparruaren dokumentu teknikoen eguneratzea
EEELren proba esparruaren dokumentu hau eguneratu da:
EEEL proba esparrua 1.0.4
EEEL-240aren Tributu-eragina duen bestelako informazioaren kapitulua eskuragarri dago proba esparruan.
-
2022/12/02
7. - Zerga garrantzia duen bestelako informazioa
EEEL-140ren produkzio esparruan eta aplikazioan, 7-Zerga garrantzia duen bestelako informazioa kapituluaren barruan dauden azpikapitulu guztiak gaitu dira.
-
2022/11/17
7. - Zerga garrantzia duen bestelako informazioa
EEEL-140ren proba esparruan, 7-Zerga garrantzia duen bestelako informazioa kapituluaren barruan dauden azpikapitulu guztiak gaitu dira.
-
2022/10/28
TicketBAIren dokumentu teknikoen eguneratzea
TicketBAIren dokumentu hauek argitaratu dira:
- XSD esquema TicketBAI 1.2.1
- Deuseztatzeko XSD esquema TicketBAI 1.2.1
- TicketBAI eskemaren bertsioak
-
2022/10/07
TicketBAI software bermatzailea garatzeko laguntza-aplikazioa: QR kodea egiaztatzeko proba esparrua
TicketBAI software bermatzailea garatzen duten enpresei beren aplikazioek sortzen dituzten QR kodeak egiaztatzen laguntzeko aplikazioa jarri da eskuragarri:https://pruebatuz.bizkaia.eus/B4PEQR0C/testQr.xhtml
Aplikazio honek:
- QRko formatua zuzena den adierazten du
- QRko datuak eta EEELaren proba-esparrura bidalitako informazioa lotzen ditu
Erakutsi orrialde bakoitzeko
1 emaitz
2022/07/29
91/2022 Foru Dekretuaren argitarapena, zeinaren bidez BATUZ sistemari borondatez atxikitzeari buruzko zenbait alderdi garatzen diren eta aldaketak egiten diren tributu-erregelamendu batzuetan
Uztailaren 28ko BAOn, 143 zk., argitaratu da Bizkaiko Foru Aldundiaren 91/2022 Foru Dekretua, uztailaren 26koa, BATUZ sistemari borondatez atxikitzeari buruzko zenbait alderdi garatu eta tributu-erregelamendu batzuetan aldaketak egiten dituena. Foru Dekretu honek:
- BATUZ sistemari borondatez atxikitzeko komunikazioa egiteko epea luzatzen du (sistema benetan aplikatu aurreko hilaren 15era arte).
- Kontabilitate-mugimenduen kapitulua 2023an ere aurkezteaz salbuesten du.
Erakutsi orrialde bakoitzeko