Batuz-eko Berrikuntzak

20 emaitz

5 emaitz

  • 2026/05/22

    Egin zure faktura: fakturazio elektronikoa euskal Administrazio publikoei

    Egin zure fakturan funtzionalitate bat gehitu da TicketBAIren betebeharrarekin eta euskal Administrazio publikoei faktura elektronikoa jaulkitzearekin batera betetzeko. Informazio gehiago 305 ohiko galderan.

  • 2025/04/22

    BEZaren zirriborroak eskatzeko epea luzatu egin da

    BEZaren autolikidazioen zirriborroak eskatzeko epea luzatu egin da. Orain, aurkezteko epea amaitu baino 2 lanegun lehenago eskatu ahal izango dira, 4 lanegun lehenago eskatu beharrean.

  • 2025/02/06

    Batuz betetzea eta 2024ko PFEZren zirriborroa

    Esteka honetan Batuzen eragiketa ekonomikoen erregistro-liburuari eta 2024ko PFEZren zirriborroari buruzko informazio interesgarria argitaratu da.

  • 2024/12/27

    BATUZ borondatez aplikatzearen aukera jakinarazteko laugarren epea (8/2023 Foru Arauak adierazitakoaren arabera)

    Epea 2025-01-01etik 2025-06-16ra egongo da zabalik. Hemen klik eginez sartu zaitezke inprimaki horretara.

    Web honetako "Behin betiko ezartzea" atalean informazio gehiago dago eskuragarri.

  • 2024/11/28

    BEZaren zirriborroen funtzionalitate berria

    Abenduaren 1etik aurrera, eskatzen diren BEZaren zirriborroek CSV txosten bat jarriko dute eskuragarri, zirriborroa sortzeko kontuan hartu diren EEELaren idatz-oharrekin.

Erakutsi orrialde bakoitzeko

7 emaitz

Erakutsi orrialde bakoitzeko

8 emaitz

Erakutsi orrialde bakoitzeko