Batuz sistema borondatez aplikatzea aukeratzea
Batuz nahitaezkoa izango da PFEZren, SZren eta EEEZren (egoiliarrak ez diren zergadunen establezimendu iraunkorretarako) 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren aldietarako. Hala arautzen du 6/2021 Foru Arauak, abenduren 13koak, zeinaren bidez onartzen baitira ekonomia suspertzeko neurriak, BATUZ sistema borondatez aplikatzea sustatzeko neurriak eta beste zerga-aldaketa batzuk.
Dena den, zergadunek 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatu ahal izango dute Batuz sistema, euren borondatez.
Horretarako, komunikazio bat aurkeztu beharko dute Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, «Batuz sistema borondatez aplikatzearen ziozko konpentsazioa» ataleko taulan adierazitako epeetan.
Esteka honen bitartez sartu zaitezke izapide horretara:
Batuz sistema borondatez aplikatzearen ziozko konpentsazioa
BATUZ sistema borondatez aplikatzea aukeratzen duten pertsona fisikoek, mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek konpentsazio bat izango dute PFEZaren eta SZren aitorpenetan, 2022ko eta/edo 2023ko zergaldietan. Honako hauek ere izango dute konpentsazioa: SZ ordaintzetik partzialki salbuetsita dauden entitateek, 4/2019 Foru Arauaren (Irabazteko Asmorik gabeko Entitateen eta Mezenasgorako Zerga-pizgarrien Zerga-araubideari buruzkoa) eremuan sartzen diren irabazteko-asmorik gabeko entitateek, eta mikroenpresatzat edo ETEtzat jotzen diren dimentsio txikiko kooperatibek.
Konpentsazioa PFEZaren jarduera ekonomikoen etekin garbiaren murrizketa bat izango da, edo SZren edo EEEZren zerga-oinarri positiboaren murrizketa bat, taula honetan ezarritakoaren arabera:
BATUZ sistema borondatez aplikatzea aukeratzea | BATUZ sistema borondatez aplikatzen hastea | PFEZ/SZren murrizketa-ehunekoa — 2022ko ekitaldia | PFEZ/SZren murrizketa-ehunekoa — 2023ko ekitaldia |
---|---|---|---|
2021-12-15etik 2022-1-14ra arte |
1-1-2022 | 15% | 15% |
2022-2-1etik 2022-3-7ra arte |
1-4-2022 | 13% | 13% |
2022-4-1etik 2022-6-6ra arte |
1-7-2022 | 11% | 11% |
2022-7-1etik 2022-9-15era arte |
1-10-2022 | 9% | 9% |
2022-10-1etik 2022-12-15era arte |
1-1-2023 | 5% | |
2023-1-1etik 2023-3-15ra arte |
1-4-2023 | 4% | |
2022-4-1etik 2023-6-15era arte |
1-7-2023 | 3% | |
2023-7-1etik 2023-9-15era arte |
1-10-2023 | 2% |
Konpentsazioa aplikatu ahal izateko, Batuz sistemarekin lotutako betebeharrak bete behar dira, aurreko taularen arabera komunikazioak ondorioak sortzen dituenetik aurrera. Hona betebeharrak:
- Ondasun-emateen eta zerbitzu-prestazioen fakturak edo frogagiriak TicketBAI software bermatzaile baten bidez emateko betebeharra.
- Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburuak (EEEL) Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan betetzeko betebeharra.
Betebehar horiek bete ezean, galdu egingo da konpentsazioa.
Dena den, Batuz sistemaren zehapen-araubide berezia 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera egingo diren arau-hausteen kasuan baino ez da aplikatuko.
Batuz kenkaria
Halaber, 2022. eta 2023. urteetara luzatzen da, PFEZaren edo edo SZren kuota osoan aplikatu beharreko Batuz kenkaria, sistemara egokitzeko inbertsio eta gastuen % 30ekoa. Kenkari hori bateragarria da Batuz sistema borondatez aplikatzearen ziozko konpentsazioarekin.
Informazio gehigarria
Borondatezko epea arautzen duten xedapenen testu osoa web-orri honetako «araudia» atalean daukazu.
Web-orri honetako «ohiko galderak» atalean borondatezko epeari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu.