Egiaztatu zure faktura

TicketBAI, Batuz sistemaren lehenengo osagaiak, jarduera ekonomikoak garatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoen fakturazio-softwareetan betebehar legal eta tekniko batzuk ezartzen ditu, Bizkaiko Foru Ogasunak haien diru-sarrerak kontrolatu ahal izan ditzan.

TicketBAI tiket eta faktura guztiek QR kode bat dute, Ogasunean aitortu direla egiaztatzeko.

"Nire fakturak" aplikaziora Sartzea

Pertsona batek TicketBAI tiket bat edo faktura bat egiaztatzen duenean, haren informazio fiskala (jaulkitzailearen IFZ, data, seriea, zenbakia eta zenbatekoa guztira) automatikoki gordeko da "nire fakturak" aplikazioan. Horrela, edozein unetan eskura daiteke informazio hori, egiaztatu den tiket edo faktura edukitzea beharrezkoa izan gabe.

"Nire fakturak" aplikazioan sartzeko, sakatu esteka hau; bertan, lehenik eta behin, Izenperen identifikazio-orria irekiko zaizu.

"NIRE FAKTURAK" ATALEAN SARTU