BATUZ
Informazio teknikoa eta arautegia
BATUZ
Informazio teknikoa eta arautegia
Zer da Batuz?
BATUZ Bizkaiko arautegia bete behar duten enpresa eta autonomoen tributazioa kontrolatzeko eta laguntzeko estrategia da (enpresa eta autonomo guztiena, tamaina gorabehera).
BATUZek hiru osagai dauzka:
-
TICKETBAI FAKTURAZIO - SOFTWARE BERMATZAILEA
Fakturazio-sistema informatikoa da, egindako salmenta-eragiketa guztien aitorpena ziurtatzeko erabiltzen dena.
-
ERAGIKETA EKONOMIKOEN ERREGISTRO-LIBURUA (EEEL)
Bizkaiko Foru Ogasunaren egoitza elektronikoaren EEELan jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsonen diru-sarrerak, gastuak eta fakturak jasotzen dira. TicketBAI fakturak automatikoki idazten dira liburu honetan.
-
BEZAREN, SOZIETATEEN GAINEKO ZERGAREN ETA ERRENTAREN GAINEKO ZERGAREN AITORPENEN ZIRRIBORROAK
EEELko informazioaz baliatuz Bizkaiko Foru Ogasunak Errentaren gaineko Zergaren, BEZaren eta Sozietateen gaineko Zergaren aitorpenen zirriborroak egingo dizkie pertsona juridikoei eta jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona fisikoei.
Esteka honetan BATUZ sistemako oinarrizko nozioak aurkituko dituzu jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoentzako.
BERRIKUNTZAK
-
2025/04/22
BEZaren zirriborroak eskatzeko epea luzatu egin da
OROKORRA
BEZaren autolikidazioen zirriborroak eskatzeko epea luzatu egin da. Orain, aurkezteko epea amaitu baino 2 lanegun lehenago eskatu ahal izango dira, 4 lanegun lehenago eskatu beharrean.
-
2025/02/07
EEEL proba esparrurako ziurtagiri berriak
DOKUMENTAZIO TEKNIKOA
Artxibo bat argitaratu da EEEL proba esparrurako ziurtagiri berriekin: "Ziurtagiriak 1.0.3".
Aurretik argitaratutako ziurtagiriak 2025/03/15ean iraungitzen dira.
-
2025/02/06
Batuz betetzea eta 2024ko PFEZren zirriborroa
OROKORRA
Esteka honetan Batuzen eragiketa ekonomikoen erregistro-liburuari eta 2024ko PFEZren zirriborroari buruzko informazio interesgarria argitaratu da.
-
2024/12/27
BATUZ borondatez aplikatzearen aukera jakinarazteko laugarren epea (8/2023 Foru Arauak adierazitakoaren arabera)
OROKORRA
Epea 2025-01-01etik 2025-06-16ra egongo da zabalik. Hemen klik eginez sartu zaitezke inprimaki horretara.
Web honetako "Behin betiko ezartzea" atalean informazio gehiago dago eskuragarri.
DOKUMENTAZIO TEKNIKOA
EEEL
- PDF 1,22 MB EEEL Modu masiboan bidaltzeko zehaztapenak 1.0.9
- PDF 1,22 MB EEEL Baliozkotzeak eta akatsak 1.0.9
- PDF 1,22 MB EEEL-140 Epigrafeen Zerrenda 1.0.3
- PDF 1,22 MB EEEL tasen zerrenda 1.0.0
- PDF 1,22 MB EEELaren eskemen bertsioak
- PDF 1,22 MB XSD eskemak
- PDF 1,22 MB Adibideak
- PDF 1,22 MB Egiturak
- PDF 1,22 MB Gailuaren ziurtagiriaren serie zenbakia berreskuratzeko jarraibideak
LROE: funtzionaltasun asinkronoak
TicketBAI
- PDF 1,53 MB TicketBAI sistemaren zehaztapen funtzionalak eta teknikoak
- PDF 1,53 MB TicketBAI sistemaren zehaztapen funtzionalen eta teknikoen aldaketa
- PDF 1,53 MB TicketBAI 1.1 sinadura elektronikoa
- PDF 1,53 MB XSD eskema TicketBAI 1.2.2
- PDF 1,53 MB Deuseztatzeko XSD eskema TicketBAI 1.2.2
- PDF 1,53 MB TicketBAI eskemaren bertsioak
- PDF 1,53 MB TicketBAI software bermatzailea garatzeko laguntza. TicketBAI QR kodea egiaztatzeko proba-esparrua


