BATUZ

Informazio teknikoa eta arautegia

BATUZ

Informazio teknikoa eta arautegia

Zer da Batuz?

Bizkaiko arautegia bete behar duten enpresa eta autonomoen tributazioa kontrolatzeko estrategia (enpresa eta autonomo guztiena, tamaina gorabehera).

BATUZek hiru osagai dauzka:

  • TICKETBAI FAKTURAZIO - SOFTWARE BERMATZAILEA

    Fakturazio-sistema informatikoa da, egindako salmenta-eragiketa guztien aitorpena ziurtatzeko erabiltzen dena.

  • ERAGIKETA EKONOMIKOEN ERREGISTRO-LIBURUA (EEEL): 140 ETA 240 EREDUAK

    Jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsonen diru sarrerak, gastuak eta fakturak aitortzeko erabili behar dira. Pertsona fisikoek 140 eredua erabili behar dute eta pertsona juridikoek 240 eredua.

  • BEZAREN, SOZIETATEEN GAINEKO ZERGAREN ETA ERRENTAREN GAINEKO ZERGAREN AITORPENEN ZIRRIBORROAK

    140 eta 240 ereduetako informazioaz baliatuz Bizkaiko Foru Ogasunak BEZaren, sozietateen gaineko zergaren edo errentaren gaineko zergaren aitorpenen zirriborroak egingo dizkie jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona juridikoei eta pertsona fisikoei.

Esteka honetan BATUZ sistemako oinarrizko nozioak aurkituko dituzu jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoentzako.

BERRIKUNTZAK

  • 2024/05/17

    PFEZren sarreren eta gastuen laburpen-txostenaren funtzionalitate berria

    OROKORRA

    EEEL-140ren PFEZren sarreren eta gastuen laburpen-txostenaren eskaeran aldi bakoitzeko iragazki bat gaitu da. Urteko txostenaz gain, txostena hiruhileko eta hilbate bakoitzeko eskatu ahal izango da.
     

  • 2024/04/15

    BEZaren 310 ereduaren hiruhileko autolikidazioaren aurkezpena - araubide erraztua

    OROKORRA

    2024ko lehen hiruhilekotik aurrera BEZaren 310 ereduaren autolikidazioa egoitza elektronikoaren "pantailan bete" aukeraren bidez egin daiteke.

  • 2024/03/04

    Informazioa: Batuzen behin betiko ezarpena 2024-07-01etik aurrera

    OROKORRA

    Martxoaren 4tik aurrera, informazio-jakinarazpen bat egingo zaie egoitza elektronikoan 2024-07-01etik aurrera Batuz sistema behin betiko ezarri behar duten zergadunei, baldin eta aldez aurretik sistema horretara borondatez atxiki ez badira.

  • 2024/01/24

    BATUZ borondatez aplikatzearen aukera jakinarazteko bigarren epea zalbaldu da (8/2023 Foru Arauak adierazitakoaren arabera)

    OROKORRA

    Epea 2024-01-01etik 2024-06-17ra egongo da zabalik. Hemen klik eginez sartu zaitezke inprimaki horretara.

    Web honetako "Behin betiko ezartzea" atalean informazio gehiago dago eskuragarri.

Ohiko galderak