BATUZ

Informazio teknikoa eta arautegia

BATUZ

Informazio teknikoa eta arautegia

2024ko Urtarrilaren 01a
NAHITAEZKO ALDIAREN HASIERA

2022ko Urtarrilaren 01a
NORBERAREN BORONDATEZKO ALDIAREN HASIERA PIZGARRITUA

Zer da Batuz?

Bizkaiko arautegia bete behar duten enpresa eta autonomoen tributazioa kontrolatzeko estrategia (enpresa eta autonomo guztiena, tamaina gorabehera).

BATUZek hiru osagai dauzka:

  • TICKETBAI FAKTURAZIO - SOFTWARE BERMATZAILEA

    Fakturazio-sistema informatikoa da, egindako salmenta-eragiketa guztien aitorpena ziurtatzeko erabiltzen dena.

  • ERAGIKETA EKONOMIKOEN ERREGISTRO-LIBURUA (EEEL): 140 ETA 240 EREDUAK

    Jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsonen diru sarrerak, gastuak eta fakturak aitortzeko erabili behar dira. Pertsona fisikoek 140 eredua erabili behar dute eta pertsona juridikoek 240 eredua.

  • BEZAREN, SOZIETATEEN GAINEKO ZERGAREN ETA ERRENTAREN GAINEKO ZERGAREN AITORPENEN ZIRRIBORROAK

    140 eta 240 ereduetako informazioaz baliatuz Bizkaiko Foru Ogasunak BEZaren, sozietateen gaineko zergaren edo errentaren gaineko zergaren aitorpenen zirriborroak egingo dizkie jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona juridikoei eta pertsona fisikoei.

BERRIKUNTZAK

  • 2022/07/29

    91/2022 Foru Dekretuaren argitarapena, zeinaren bidez BATUZ sistemari borondatez atxikitzeari buruzko zenbait alderdi garatzen diren eta aldaketak egiten diren tributu-erregelamendu batzuetan

    ARAUDIA

    Uztailaren 28ko BAOn, 143 zk., argitaratu da Bizkaiko Foru Aldundiaren 91/2022 Foru Dekretua, uztailaren 26koa, BATUZ sistemari borondatez atxikitzeari buruzko zenbait alderdi garatu eta tributu-erregelamendu batzuetan aldaketak egiten dituena. Foru Dekretu honek: 

    • BATUZ sistemari borondatez atxikitzeko komunikazioa egiteko epea luzatzen du (sistema benetan aplikatu aurreko hilaren 15era arte).
    • Kontabilitate-mugimenduen kapitulua 2023an ere aurkezteaz salbuesten du.
  • 2022/07/26

    7.1 - Zerga garrantzia duen bestelako informazioa - Izakinen aldaketa

    DOKUMENTAZIO TEKNIKOA

    EEEL-140ren proba esparruan, 7.1-Zerga garrantzia duen bestelako informazioa - Izakinen aldaketa azpikapitulua gaitu da, 7-Zerga garrantzia duen bestelako informazioa kapituluaren barruan.

  • 2022/07/18

    EEELren proba esparruaren dokumentu teknikoen eguneratzea

    DOKUMENTAZIO TEKNIKOA

    EEELren proba esparruaren dokumentu hau argitaratu da:

    Ziurtagiriak 1.0.2

  • 2022/07/13

    "Egin zure faktura" aplikazioaren funtzionalitate berriak

    OROKORRA

    Hurrrengo aukerak gehitu egin dira:

    • "Zenbatekoa" eta "unitateko zenbatekoa" eremuak gehienezko 8 hamartarrekin adieraztea.
    • Fakturak hartzailerik gabe igortzea.

Ohiko galderak

  • Galdera orokorrak

    Bizkaiko arautegia bete behar duten enpresa eta autonomoen tributazioa kontrolatzeko estrategia (enpresa eta autonomo guztiena, tamaina gorabehera).

    BATUZek hiru osagai dauzka:

    • TICKETBAI FAKTURAZIO - SOFTWARE BERMATZAILEA

      Fakturazio-sistema informatikoa da, egindako salmenta-eragiketa guztien aitorpena ziurtatzeko erabiltzen dena.

    • ERAGIKETA EKONOMIKOEN ERREGISTRO-LIBURUA: 140 ETA 240 EREDUAK

      Jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsonen diru sarrerak, gastuak eta fakturak aitortzeko erabili behar dira. Pertsona fisikoek 140 eredua erabili behar dute eta pertsona juridikoek 240 eredua.

    • BEZAREN, SOZIETATEEN GAINEKO ZERGAREN ETA ERRENTAREN GAINEKO ZERGAREN AITORPENEN ZIRRIBORROAK

      140 eta 240 ereduetako informazioaz baliatuz Bizkaiko Foru Ogasunak BEZaren, sozietateen gaineko zergaren edo errentaren gaineko zergaren aitorpenen zirriborroak egingo dizkie jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona juridikoei eta pertsona fisikoei.

    Proiektuaren informazio orokorra hemen aurki dezakezu: Zer da batuz

  • Galdera orokorrak

    2020tik 2023ra BATUZ sistema ezartzea sustatzeko, ekitaldi horietan BATUZ ezartzeak eragiten duen gastuaren %30eko kenkaria aplikatu ahal izango da pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kuotan edo sozietateen gaineko zergaren kuotan; hona gastuak:

    • Ekipoak eta terminalak erostea, softwarearekin eta periferikoekin, eta horiek ezartzea eta instalatzea.
    • Sinadura elektronikoaren softwarea erostea, ezartzea eta instalatzea.
  • Galdera orokorrak

    TicketBAIren eskakizunak betetzen dituen softwarea merkatuan eskuratu ahal izango da, gainerako fakturazio-programa eta kontabilitate-programa guztiak bezala.

    Eskakizun horiek betetzeko, TicketBAI software bermatzailearen erregistroan inskribatuta egon behar da programa. Erregistro horretan softwarea inskribatu ahal izateko ezinbestekoa da hura garatu duen pertsonak edo enpresak erantzukizunpeko adierazpena sinatzea (software bermatzailearen zehaztapenak eta software bermatzailearen erregistroan alta emateko adierazpena arautzen dituen 1482/2020 Foru Aginduan xedatutakoaren arabera). Software bermatzailea erregistratzeko alta-adierazpena esteka honetan egin daiteke: https://www.ebizkaia.eus/eu/izapideen-katalogoa

    2020ko Irailaren 14tik aurrera posiblea da erregistroan inskribatzea.

    Erregistroko pertsonak eta softwareak www.batuz.eus/eu/software-erregistroa web orriaren bidez aztertu ahal izango dira. Web orri horretan software-garatzaile gisa inskribatutako pertsonak eta entitateak agertuko dira; sortutako programen izenak egongo dira, eta haien ezaugarrien berri ematen duen web orria ere bai.

    Gainera, Bizkaiko Foru Ogasunak doako aplikazioa jarriko du zergadunentzat: "Egin zure faktura". Aplikazio honen bitartez TicketBAI betekizunak betetzen dituzten fakturak egin ahal izango dira. Behar adina faktura egin ahal izango dira aplikazio honen bitartez.

  • Galdera orokorrak

    BATUZ erabili behar duten pertsonek eta entitateek:

    • TicketBAIren betekizun berrietara egokitu behar dituzte beren fakturazio-sistemak. Hala ere, Bizkaiko Foru Aldundiak fakturak egiteko prestatuko duen aplikazioaz baliatu ahal izango dira Batuz proiektuaren tributu-betebeharrak garatzen dituen 82/2020 Foru Dekretuan ezartzen diren kasuetan.
    • Eragiketa Ekonomikoen Erregistro-Liburuak Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan eraman beharko dituzte (mezu informatikoen bidez edo egoitzan formularioak betez). Beraz:
      • Betebehar berria ezarri zaie pertsona juridikoei, orain arte ez dute eduki erregistro-libururik eraman beharrik eta.
      • Jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona fisikoek eta nortasun juridikorik gabeko entitateek 140 eredua aurkeztu beharko dute orain arte bezala, baina BATUZ ezarri ondoren Egoitza Elektronikoaren bidez egin beharko dute.