BATUZ

Informazio teknikoa eta arautegia

BATUZ

Informazio teknikoa eta arautegia

Zer da Batuz?

Bizkaiko arautegia bete behar duten enpresa eta autonomoen tributazioa kontrolatzeko estrategia (enpresa eta autonomo guztiena, tamaina gorabehera).

BATUZek hiru osagai dauzka:

  • TICKETBAI FAKTURAZIO - SOFTWARE BERMATZAILEA

    Fakturazio-sistema informatikoa da, egindako salmenta-eragiketa guztien aitorpena ziurtatzeko erabiltzen dena.

  • ERAGIKETA EKONOMIKOEN ERREGISTRO-LIBURUA (EEEL): 140 ETA 240 EREDUAK

    Jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsonen diru sarrerak, gastuak eta fakturak aitortzeko erabili behar dira. Pertsona fisikoek 140 eredua erabili behar dute eta pertsona juridikoek 240 eredua.

  • BEZAREN, SOZIETATEEN GAINEKO ZERGAREN ETA ERRENTAREN GAINEKO ZERGAREN AITORPENEN ZIRRIBORROAK

    140 eta 240 ereduetako informazioaz baliatuz Bizkaiko Foru Ogasunak BEZaren, sozietateen gaineko zergaren edo errentaren gaineko zergaren aitorpenen zirriborroak egingo dizkie jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona juridikoei eta pertsona fisikoei.

Esteka honetan BATUZ sistemako oinarrizko nozioak aurkituko dituzu jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoentzako.

BERRIKUNTZAK

  • 2024/10/02

    Kontabilitate-mugimenduen kapituluko dokumentazio teknikoaren zirriborroa eguneratzea

    DOKUMENTAZIO TEKNIKOA

    Dokumentazio teknikoaren atalean, pertsona juridikoen EEELaren kontabilitate-mugimenduen kapituluko kontabilitate ereduen motei dagokien dokumentazioaren zirriborroa argitaratu da (240 eredua).

  • 2024/09/30

    BEZaren 309 ereduaren autolikidazioaren web aplikazioa

    OROKORRA

    2024ko urritik aurrera, BEZaren 309 ereduaren aitorpena web aplikazioaren bidez aurkeztu ahal izango da. Horretarako, "pantailan bete" aurkezteko modua hautatu beharko da.
     

  • 2024/09/30

    BEZaren 322 ereduaren autolikidazioaren zirriborroa

    OROKORRA

    2024ko urritik aurrera BEZaren 322 ereduaren zirriborroa eskatu ahal izango da. Zirriborroa EEELko datuekin egingo da.
     

  • 2024/09/30

    BEZaren 353 ereduaren autolikidazioaren zirriborroa

    OROKORRA

    2024ko urritik aurrera, 353 ereduaren zirriborroa eskatu ahal izango da. Zirriborroa aurkeztutako 322 ereduen informazioarekin egingo da.

Ohiko galderak