BATUZ

Informazio teknikoa eta arautegia

BATUZ

Informazio teknikoa eta arautegia

2024ko Urtarrilaren 01a
NAHITAEZKO ALDIAREN HASIERA

2022ko Urtarrilaren 01a
NORBERAREN BORONDATEZKO ALDIAREN HASIERA PIZGARRITUA

Zer da Batuz?

Bizkaiko arautegia bete behar duten enpresa eta autonomoen tributazioa kontrolatzeko estrategia (enpresa eta autonomo guztiena, tamaina gorabehera).

BATUZek hiru osagai dauzka:

  • TICKETBAI FAKTURAZIO - SOFTWARE BERMATZAILEA

    Fakturazio-sistema informatikoa da, egindako salmenta-eragiketa guztien aitorpena ziurtatzeko erabiltzen dena.

  • ERAGIKETA EKONOMIKOEN ERREGISTRO-LIBURUA (EEEL): 140 ETA 240 EREDUAK

    Jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsonen diru sarrerak, gastuak eta fakturak aitortzeko erabili behar dira. Pertsona fisikoek 140 eredua erabili behar dute eta pertsona juridikoek 240 eredua.

  • BEZAREN, SOZIETATEEN GAINEKO ZERGAREN ETA ERRENTAREN GAINEKO ZERGAREN AITORPENEN ZIRRIBORROAK

    140 eta 240 ereduetako informazioaz baliatuz Bizkaiko Foru Ogasunak BEZaren, sozietateen gaineko zergaren edo errentaren gaineko zergaren aitorpenen zirriborroak egingo dizkie jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona juridikoei eta pertsona fisikoei.

BERRIKUNTZAK

  • 2022/07/01

    BATUZ borondatez aplikatzearen aukera jakinarazteko laugarren epea ireki da

    OROKORRA

    Epea 2022-07-01etik 2022-09-05era egongo da zabalik. Hurrengo estekaren bitartez sartu zaitezke inprimaki horretara: https://www.ebizkaia.eus/eu/izapideen-katalogoa?procID=1944

    Web honetako "Borondatezko epea" atalean informazio gehiago dago eskuragarri.

  • 2022/06/28

    Foru Dekretu proiektua, zeinaren bidez BATUZ-i borondatez atxikitzeari buruzko zenbait alderdi garatzen diren eta tributu-erregelamendu batzuk aldatzen diren

    ARAUDIA

    BATUZ sistemari borondatez atxikitzeari buruzko zenbait alderdi garatzen dituen eta tributu-erregelamendu batzuetan aldaketak egiten dituen Foru Dekretuaren proiektuaren entzunaldi eta informazio publikoaren fasea ireki da. Proiektu honek BATUZ sistemari borondatez atxikitzeko komunikazioa egiteko epea luzatzen du (sistema benetan aplikatu aurreko hilaren 15era arte) eta kontabilitate-mugimenduen kapitulua 2023an ere aurkezteaz salbuesten du.

    Fase hau 2022/06/24-tik 2022/07/02-ra gauzatuko da.

    Berrikuntza honen izenburuan sakatuz, proiektuaren testua kontsultatu eta fase honetan parte har dezakezu.

  • 2022/06/27

    4.2-Ondasunen salmenta kontsignan azpikapituluaren irekiera produkzio esparruan

    OROKORRA

    EEEL-140ren eta EEEL-240ren produkzio esparruan 4.2-Ondasunen salmenta kontsignan azpikapitulua gaitu da, 4-Erkidegoaren barneko zenbait eragiketen kapituluaren barruan.

  • 2022/06/13

    EEELren proba esparru berriaren irekitzea benetako datuen erabilera ahalbidetzeko.

    DOKUMENTAZIO TEKNIKOA

    EEELren web zerbitzuen proba esparru berria ireki da benetako datuen erabilera ahalbidetzeko (EEEL Proba Esparrua 1.0.2 dokumentua kontsultatu).

Ohiko galderak

  • Galdera orokorrak

    Bizkaiko arautegia bete behar duten enpresa eta autonomoen tributazioa kontrolatzeko estrategia (enpresa eta autonomo guztiena, tamaina gorabehera).

    BATUZek hiru osagai dauzka:

    • TICKETBAI FAKTURAZIO - SOFTWARE BERMATZAILEA

      Fakturazio-sistema informatikoa da, egindako salmenta-eragiketa guztien aitorpena ziurtatzeko erabiltzen dena.

    • ERAGIKETA EKONOMIKOEN ERREGISTRO-LIBURUA: 140 ETA 240 EREDUAK

      Jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsonen diru sarrerak, gastuak eta fakturak aitortzeko erabili behar dira. Pertsona fisikoek 140 eredua erabili behar dute eta pertsona juridikoek 240 eredua.

    • BEZAREN, SOZIETATEEN GAINEKO ZERGAREN ETA ERRENTAREN GAINEKO ZERGAREN AITORPENEN ZIRRIBORROAK

      140 eta 240 ereduetako informazioaz baliatuz Bizkaiko Foru Ogasunak BEZaren, sozietateen gaineko zergaren edo errentaren gaineko zergaren aitorpenen zirriborroak egingo dizkie jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona juridikoei eta pertsona fisikoei.

    Proiektuaren informazio orokorra hemen aurki dezakezu: Zer da batuz

  • Galdera orokorrak

    2020tik 2023ra BATUZ sistema ezartzea sustatzeko, ekitaldi horietan BATUZ ezartzeak eragiten duen gastuaren %30eko kenkaria aplikatu ahal izango da pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kuotan edo sozietateen gaineko zergaren kuotan; hona gastuak:

    • Ekipoak eta terminalak erostea, softwarearekin eta periferikoekin, eta horiek ezartzea eta instalatzea.
    • Sinadura elektronikoaren softwarea erostea, ezartzea eta instalatzea.
  • Galdera orokorrak

    TicketBAIren eskakizunak betetzen dituen softwarea merkatuan eskuratu ahal izango da, gainerako fakturazio-programa eta kontabilitate-programa guztiak bezala.

    Eskakizun horiek betetzeko, TicketBAI software bermatzailearen erregistroan inskribatuta egon behar da programa. Erregistro horretan softwarea inskribatu ahal izateko ezinbestekoa da hura garatu duen pertsonak edo enpresak erantzukizunpeko adierazpena sinatzea (software bermatzailearen zehaztapenak eta software bermatzailearen erregistroan alta emateko adierazpena arautzen dituen 1482/2020 Foru Aginduan xedatutakoaren arabera). Software bermatzailea erregistratzeko alta-adierazpena esteka honetan egin daiteke: https://www.ebizkaia.eus/eu/izapideen-katalogoa

    2020ko Irailaren 14tik aurrera posiblea da erregistroan inskribatzea.

    Erregistroko pertsonak eta softwareak www.batuz.eus/eu/software-erregistroa web orriaren bidez aztertu ahal izango dira. Web orri horretan software-garatzaile gisa inskribatutako pertsonak eta entitateak agertuko dira; sortutako programen izenak egongo dira, eta haien ezaugarrien berri ematen duen web orria ere bai.

    Gainera, Bizkaiko Foru Ogasunak doako aplikazioa jarriko du zergadunentzat: "Egin zure faktura". Aplikazio honen bitartez TicketBAI betekizunak betetzen dituzten fakturak egin ahal izango dira. Behar adina faktura egin ahal izango dira aplikazio honen bitartez.

  • Galdera orokorrak

    BATUZ erabili behar duten pertsonek eta entitateek:

    • TicketBAIren betekizun berrietara egokitu behar dituzte beren fakturazio-sistemak. Hala ere, Bizkaiko Foru Aldundiak fakturak egiteko prestatuko duen aplikazioaz baliatu ahal izango dira Batuz proiektuaren tributu-betebeharrak garatzen dituen 82/2020 Foru Dekretuan ezartzen diren kasuetan.
    • Eragiketa Ekonomikoen Erregistro-Liburuak Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan eraman beharko dituzte (mezu informatikoen bidez edo egoitzan formularioak betez). Beraz:
      • Betebehar berria ezarri zaie pertsona juridikoei, orain arte ez dute eduki erregistro-libururik eraman beharrik eta.
      • Jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona fisikoek eta nortasun juridikorik gabeko entitateek 140 eredua aurkeztu beharko dute orain arte bezala, baina BATUZ ezarri ondoren Egoitza Elektronikoaren bidez egin beharko dute.