BATUZ
Informazio teknikoa eta arautegia
BATUZ
Informazio teknikoa eta arautegia
Zer da Batuz?
BATUZ Bizkaiko arautegia bete behar duten enpresa eta autonomoen tributazioa kontrolatzeko eta laguntzeko estrategia da (enpresa eta autonomo guztiena, tamaina gorabehera).
BATUZek hiru osagai dauzka:
-
TICKETBAI FAKTURAZIO - SOFTWARE BERMATZAILEA
Fakturazio-sistema informatikoa da, egindako salmenta-eragiketa guztien aitorpena ziurtatzeko erabiltzen dena.
-
ERAGIKETA EKONOMIKOEN ERREGISTRO-LIBURUA (EEEL)
Bizkaiko Foru Ogasunaren egoitza elektronikoaren EEELan jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsonen diru-sarrerak, gastuak eta fakturak jasotzen dira. TicketBAI fakturak automatikoki idazten dira liburu honetan.
-
BEZAREN, SOZIETATEEN GAINEKO ZERGAREN ETA ERRENTAREN GAINEKO ZERGAREN AITORPENEN ZIRRIBORROAK
EEELko informazioaz baliatuz Bizkaiko Foru Ogasunak Errentaren gaineko Zergaren, BEZaren eta Sozietateen gaineko Zergaren aitorpenen zirriborroak egingo dizkie pertsona juridikoei eta jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona fisikoei.
Esteka honetan BATUZ sistemako oinarrizko nozioak aurkituko dituzu jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoentzako.
BERRIKUNTZAK
-
2026/05/19
EEELaren funtzionalitate asinkronoen dokumentazio teknikoa eguneratzea
DOKUMENTAZIO TEKNIKOA
EEELaren funtzionalitate asinkronoei buruzko dokumentazio teknikoa eguneratu da: EEEL-240rako jaulkitako fakturen funtzionalitate asinkrono berri bat gehitu da.
-
2026/05/04
Ogasun eta Finantzen foru-diputatuaren 219/2026 Foru Agindua argitaratzea
ARAUDIA
2026-05-04ko BAOn apirilaren 27ko 219/2026 Foru Agindua argitaratu da, Sozietateen gaineko zergaren zergadunen EEELaren zehaztapenak arautzen dituen 582/2021 Foru Agindua aldatzen duena. Zehazki honako informazio-atalak gehitu dira:
- Emandako fakturen "zerga-garrantzia duen bestelako informazioa" atalean: "Hidrokarburoak gordailutik aterata"-ren marka.
- Erakunde publikoek emandako diru-laguntzen azpikapituluan: DDBNa (dirulaguntza edo lagintzaren deialdiaren kodea Dirulaguntzen Datu-base Nazionalean).
- Irabazi-asmorik gabeko entitateen azpikapitulua.
-
2026/03/23
Bizkaiko Foru Aldundiaren martxoaren 18ko 22/2026 Foru Dekretua argitaratzea
ARAUDIA
2026-03-23ko BAOn martxoaren 18ko 22/2026 Foru Dekretua argitaratu da, irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako Batuz betebeharrak malgutzen dituena eta erakunde horientzat beste azpi-kapitulu bat sortzen duena EEELaren zerga-garrantzia duen bestelako informazioaren kapituluan.
-
2025/12/17
Bizkaiko Foru Aldundiaren, abenduaren 4koa, 116/2025 Foru Dekretua argitaratzea.
ARAUDIA
Abenduaren 15eko BAOn argitaratu da 116/2025 Foru Dekretua, abenduaren 4koa, Bizkaiko Zerga Betebehar Formalen Erregelamendua aldatzen duena. Ondasun higiezinak alokatzen dituzten pertsona fisikoei zerga-betebehar formalak betetzea errazten zaie, EEEL-140a betez.
DOKUMENTAZIO TEKNIKOA
EEEL
- PDF 1,23 MB EEEL Modu masiboan bidaltzeko zehaztapenak 1.0.9
- PDF 2,19 MB EEEL Baliozkotzeak eta akatsak 1.0.12
- EXCEL 80 KB EEEL-140 Epigrafeen Zerrenda 1.0.4
- EXCEL 16 KB EEEL tasen zerrenda 1.0.0
- 7Z 26 KB XSD eskemak
- 7Z 85 KB Adibideak
- 7Z 2,08 MB Egiturak
- PDF 482 KB Gailuaren ziurtagiriaren serie zenbakia berreskuratzeko jarraibideak
EEEL: funtzionaltasun asinkronoak
TicketBAI
- PDF 1,53 MB TicketBAI sistemaren zehaztapen funtzionalak eta teknikoak
- PDF 336 KB TicketBAI sistemaren zehaztapen funtzionalen eta teknikoen aldaketa
- XSD 40 KB XSD eskema TicketBAI 1.2.2
- XSD 16 KB Deuseztatzeko XSD eskema TicketBAI 1.2.2
- PDF 192 KB TicketBAI eskemaren bertsioak
- TicketBAI software bermatzailea garatzeko laguntza. TicketBAI QR kodea egiaztatzeko proba-esparrua


