BATUZ
Informazio teknikoa eta arautegia
BATUZ
Informazio teknikoa eta arautegia

Zer da Batuz?
Bizkaiko arautegia bete behar duten enpresa eta autonomoen tributazioa kontrolatzeko estrategia (enpresa eta autonomo guztiena, tamaina gorabehera).
BATUZek hiru osagai dauzka:
-
TICKETBAI FAKTURAZIO - SOFTWARE BERMATZAILEA
Fakturazio-sistema informatikoa da, egindako salmenta-eragiketa guztien aitorpena ziurtatzeko erabiltzen dena.
-
ERAGIKETA EKONOMIKOEN ERREGISTRO-LIBURUA (EEEL): 140 ETA 240 EREDUAK
Jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsonen diru sarrerak, gastuak eta fakturak aitortzeko erabili behar dira. Pertsona fisikoek 140 eredua erabili behar dute eta pertsona juridikoek 240 eredua.
-
BEZAREN, SOZIETATEEN GAINEKO ZERGAREN ETA ERRENTAREN GAINEKO ZERGAREN AITORPENEN ZIRRIBORROAK
140 eta 240 ereduetako informazioaz baliatuz Bizkaiko Foru Ogasunak BEZaren, sozietateen gaineko zergaren edo errentaren gaineko zergaren aitorpenen zirriborroak egingo dizkie jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona juridikoei eta pertsona fisikoei.
BERRIKUNTZAK
-
2023/11/29
BATUZ - jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoentzako lehen urratsak
OROKORRA
Esteka honetan jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoek BATUZ betetzeko lehen urratsak aurkituko dituzu. -
2023/11/24
BATUZ borondatez aplikatzearen aukera jakinarazteko lehenengo epea zalbaldu da (8/2023 Foru Arauak adierazitakoaren arabera)
OROKORRA
Epea 2023-11-24tik 2023-12-22ra egongo da zabalik. Hemen klik eginez sartu zaitezke inprimaki horretara.
Web honetako "Behin betiko ezartzea" atalean informazio gehiago dago eskuragarri.
-
2023/11/24
Batuz - TicketBAI betebeharretatik salbuesteko eskaera berriak
OROKORRA
Esteka honen bidez, 8/2023 Foru Arauan aurreikusitako ondorengo salbuespenak eska daitezke:
- Urtean 2.000 eurotik gorako diru-sarrerak ez dituzten pertsona fisikoen salbuespena.
- Salbuespena jarduera uzteagatik edo azkentzeagatik.
-
2023/11/23
BATUZ behin betiko ezartzeko neurriak onartzen dituen 8/2023 Foru Arauaren argitaratzea
ARAUDIA
Azaroaren 23ko 225. zenbakiko BAOn argitaratu da 8/2023 Foru Araua, azaroaren 22koa, BATUZ sistemaren behin betiko ezarpena antolatzeko neurriak onartzen dituena, beste zerga aldaketa batzuekin batera.
DOKUMENTAZIO TEKNIKOA
EEEL
- PDF 1252 KB EEEL 1.0.8 Modu masiboan bidaltzeko zehaztapenak
- PDF 1,52 MB EEEL 1.0.8 Baliozkotzeak eta akatsak
- EXCEL 79 KB EEEL-140 1.0.2. Epigrafeen Zerrenda
- 7Z 25 KB XSD eskemak
- 7Z 85 KB Adibideak
- 7Z 1668 KB Egiturak
- PDF 482 KB Gailuaren ziurtagiriaren serie zenbakia berreskuratzeko jarraibideak
TicketBAI
- PDF 1,53 MB TicketBAI sistemaren zehaztapen funtzionalak eta teknikoak
- PDF 336 KB TicketBAI sistemaren zehaztapen funtzionalen eta teknikoen aldaketa
- XSD 40 KB XSD eskema TicketBAI 1.2.2
- XSD 16 KB Deuseztatzeko XSD eskema TicketBAI 1.2.2
- PDF 192 KB TicketBAI eskemaren bertsioak
- TicketBAI software bermatzailea garatzeko laguntza. TicketBAI QR kodea egiaztatzeko proba-esparrua