BATUZ

Informazio teknikoa eta arautegia

BATUZ

Informazio teknikoa eta arautegia

2024ko Urtarrilaren 01a
NAHITAEZKO ALDIAREN HASIERA

2022ko Urtarrilaren 01a
NORBERAREN BORONDATEZKO ALDIAREN HASIERA PIZGARRITUA

Zer da Batuz?

Bizkaiko arautegia bete behar duten enpresa eta autonomoen tributazioa kontrolatzeko estrategia (enpresa eta autonomo guztiena, tamaina gorabehera).

BATUZek hiru osagai dauzka:

  • TICKETBAI FAKTURAZIO - SOFTWARE BERMATZAILEA

    Fakturazio-sistema informatikoa da, egindako salmenta-eragiketa guztien aitorpena ziurtatzeko erabiltzen dena.

  • ERAGIKETA EKONOMIKOEN ERREGISTRO-LIBURUA (EEEL): 140 ETA 240 EREDUAK

    Jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsonen diru sarrerak, gastuak eta fakturak aitortzeko erabili behar dira. Pertsona fisikoek 140 eredua erabili behar dute eta pertsona juridikoek 240 eredua.

  • BEZAREN, SOZIETATEEN GAINEKO ZERGAREN ETA ERRENTAREN GAINEKO ZERGAREN AITORPENEN ZIRRIBORROAK

    140 eta 240 ereduetako informazioaz baliatuz Bizkaiko Foru Ogasunak BEZaren, sozietateen gaineko zergaren edo errentaren gaineko zergaren aitorpenen zirriborroak egingo dizkie jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona juridikoei eta pertsona fisikoei.

BERRIKUNTZAK

  • 2022/05/27

    4.2-Ondasunen salmenta kontsignan azpikapituluaren irekiera proba esparruan

    OROKORRA

    EEEL-140ren eta EEEL-240ren proba esparruan 4.2-Ondasunen salmenta kontsignan azpikapitulua gaitu da, 4-Erkidegoaren barneko zenbait eragiketen kapituluaren barruan.

  • 2022/05/05

    "Egin zure faktura" aplikazioaren funtzionalitate berriak

    OROKORRA

    Hurrrengo BEZaren erregimenaren gakoekin fakturak igortzeko aukera gehitu da: 

    • Erabilitako ondasunen, arte objektuen, zaharkinen eta bilduma objektuen araudi berezia.
    • Bidaia-agentzien araubide berezia.
  • 2022/04/13

    EEELn idatz-oharrak egiteko epearen luzapena

    OROKORRA

    Apirilaren 12ko 534/2022 Foru Aginduaren arabera (2022-04-13ko BAOn argitaratua), EEELn idatz-oharrak egiteko epea, apirilaren 25ean amaitzen dena, apirilaren 29ra arte luzatuko da.

    Gogorarazi nahi dugu BFAren egoitza elektronikoan EEELa eramateak ez duela salbuesten BEZaren autolikidazioak aurkezteko betebeharretik.

  • 2022/04/01

    BATUZ borondatez aplikatzearen aukera jakinarazteko hirugarren epea ireki da

    OROKORRA

    Epea 2022-04-01etik 2022-06-06ra egongo da zabalik. Hurrengo estekaren bitartez sartu zaitezke inprimaki horretara: https://www.ebizkaia.eus/eu/izapideen-katalogoa?procID=1944

    Web honetako "Borondatezko epea" atalean informazio gehiago dago eskuragarri.

Ohiko galderak

  • Galdera orokorrak

    Bizkaiko arautegia bete behar duten enpresa eta autonomoen tributazioa kontrolatzeko estrategia (enpresa eta autonomo guztiena, tamaina gorabehera).

    BATUZek hiru osagai dauzka:

    • TICKETBAI FAKTURAZIO - SOFTWARE BERMATZAILEA

      Fakturazio-sistema informatikoa da, egindako salmenta-eragiketa guztien aitorpena ziurtatzeko erabiltzen dena.

    • ERAGIKETA EKONOMIKOEN ERREGISTRO-LIBURUA: 140 ETA 240 EREDUAK

      Jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsonen diru sarrerak, gastuak eta fakturak aitortzeko erabili behar dira. Pertsona fisikoek 140 eredua erabili behar dute eta pertsona juridikoek 240 eredua.

    • BEZAREN, SOZIETATEEN GAINEKO ZERGAREN ETA ERRENTAREN GAINEKO ZERGAREN AITORPENEN ZIRRIBORROAK

      140 eta 240 ereduetako informazioaz baliatuz Bizkaiko Foru Ogasunak BEZaren, sozietateen gaineko zergaren edo errentaren gaineko zergaren aitorpenen zirriborroak egingo dizkie jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona juridikoei eta pertsona fisikoei.

    Proiektuaren informazio orokorra hemen aurki dezakezu: Zer da batuz

  • Galdera orokorrak

    2020tik 2023ra BATUZ sistema ezartzea sustatzeko, ekitaldi horietan BATUZ ezartzeak eragiten duen gastuaren %30eko kenkaria aplikatu ahal izango da pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kuotan edo sozietateen gaineko zergaren kuotan; hona gastuak:

    • Ekipoak eta terminalak erostea, softwarearekin eta periferikoekin, eta horiek ezartzea eta instalatzea.
    • Sinadura elektronikoaren softwarea erostea, ezartzea eta instalatzea.
  • Galdera orokorrak

    TicketBAIren eskakizunak betetzen dituen softwarea merkatuan eskuratu ahal izango da, gainerako fakturazio-programa eta kontabilitate-programa guztiak bezala.

    Eskakizun horiek betetzeko, TicketBAI software bermatzailearen erregistroan inskribatuta egon behar da programa. Erregistro horretan softwarea inskribatu ahal izateko ezinbestekoa da hura garatu duen pertsonak edo enpresak erantzukizunpeko adierazpena sinatzea (software bermatzailearen zehaztapenak eta software bermatzailearen erregistroan alta emateko adierazpena arautzen dituen 1482/2020 Foru Aginduan xedatutakoaren arabera). Software bermatzailea erregistratzeko alta-adierazpena esteka honetan egin daiteke: https://www.ebizkaia.eus/eu/izapideen-katalogoa

    2020ko Irailaren 14tik aurrera posiblea da erregistroan inskribatzea.

    Erregistroko pertsonak eta softwareak www.batuz.eus/eu/software-erregistroa web orriaren bidez aztertu ahal izango dira. Web orri horretan software-garatzaile gisa inskribatutako pertsonak eta entitateak agertuko dira; sortutako programen izenak egongo dira, eta haien ezaugarrien berri ematen duen web orria ere bai.

    Gainera, Bizkaiko Foru Ogasunak doako aplikazioa jarriko du zergadunentzat: "Egin zure faktura". Aplikazio honen bitartez TicketBAI betekizunak betetzen dituzten fakturak egin ahal izango dira. Behar adina faktura egin ahal izango dira aplikazio honen bitartez.

  • Galdera orokorrak

    BATUZ erabili behar duten pertsonek eta entitateek:

    • TicketBAIren betekizun berrietara egokitu behar dituzte beren fakturazio-sistemak. Hala ere, Bizkaiko Foru Aldundiak fakturak egiteko prestatuko duen aplikazioaz baliatu ahal izango dira Batuz proiektuaren tributu-betebeharrak garatzen dituen 82/2020 Foru Dekretuan ezartzen diren kasuetan.
    • Eragiketa Ekonomikoen Erregistro-Liburuak Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan eraman beharko dituzte (mezu informatikoen bidez edo egoitzan formularioak betez). Beraz:
      • Betebehar berria ezarri zaie pertsona juridikoei, orain arte ez dute eduki erregistro-libururik eraman beharrik eta.
      • Jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona fisikoek eta nortasun juridikorik gabeko entitateek 140 eredua aurkeztu beharko dute orain arte bezala, baina BATUZ ezarri ondoren Egoitza Elektronikoaren bidez egin beharko dute.
  • Galdera orokorrak

    BATUZ nahitaez erabili behar dute pertsona juridikoek eta jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona fisikoek eta nortasun juridikorik gabeko pertsonek, eragiketen tamaina edo bolumena gorabehera, baldin eta Bizkaiko arautegia bete behar badute pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga edo ez-egoiliarren gaineko errentaren gaineko zerga (establezimendu iraunkorrak) ordaintzeko.

    Halaber, BEZaren ordainketan informazioa berehala emateko (IBE) sistema aplikatu behar duten pertsonek eta entitateek ere BATUZ erabili behar dute. Nolanahi ere, Eragiketa Ekonomikoen Erregistro-Liburuetan IBEko informazioa eta betebeharrak txertatu behar dira, eta horregatik nahikoa da informazioa behin bakarrik bidaltzea.

  • Galdera orokorrak

    BATUZ derrigorrezkoa izango da 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera; beraz, 2020tik 2023ra horretara moldatzeko egin beharrekoak egin beharko dira.

    BATUZ erabili behar duten pertsonek TicketBAIren baldintzak betetzen dituen fakturazio-sistema erabili beharko dute 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera.

    Gainera, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera pertsona eta entitate horiek Eragiketa Ekonomikoen Erregistro-Liburuetako informazioa bidali beharko dute Batuz proiektuaren tributu-betebeharrak garatzen dituen 82/2020 Foru Dekretuan ezartzen diren epealdietan.

    TicketBAI fakturazio-sistemari eta Eragiketa Ekonomikoen Erregistro-Liburuei esker BATUZ estrategiaren hirugarren osagaia gauzatu ahal izango da, hau da, zergadunei laguntza eman ahal izango zaie BEZaren aitorpenen zirriborroak egiteko 2024tik aurrera, eta 2024ko ekitaldiko eta hurrengo ekitaldietako sozietateen gaineko zergaren eta errentaren gaineko errentaren aitorpenen zirriborroak egiteko.

    Batuz 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera borondatez aplikatuko dutenentzat ez da aurreko textuko 2024 urtea kontuan hartuko, baizik eta sistema norberaren borondatez hasiko duen data.