BATUZ

Informazio teknikoa eta arautegia

BATUZ

Informazio teknikoa eta arautegia

Zer da Batuz?

BATUZ Bizkaiko arautegia bete behar duten enpresa eta autonomoen tributazioa kontrolatzeko eta laguntzeko estrategia da (enpresa eta autonomo guztiena, tamaina gorabehera).

BATUZek hiru osagai dauzka:

  • TICKETBAI FAKTURAZIO - SOFTWARE BERMATZAILEA

    Fakturazio-sistema informatikoa da, egindako salmenta-eragiketa guztien aitorpena ziurtatzeko erabiltzen dena.

  • ERAGIKETA EKONOMIKOEN ERREGISTRO-LIBURUA (EEEL)

    Bizkaiko Foru Ogasunaren egoitza elektronikoaren EEELan jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsonen diru-sarrerak, gastuak eta fakturak jasotzen dira. TicketBAI fakturak automatikoki idazten dira liburu honetan.

  • BEZAREN, SOZIETATEEN GAINEKO ZERGAREN ETA ERRENTAREN GAINEKO ZERGAREN AITORPENEN ZIRRIBORROAK

    EEELko informazioaz baliatuz Bizkaiko Foru Ogasunak Errentaren gaineko Zergaren, BEZaren eta Sozietateen gaineko Zergaren aitorpenen zirriborroak egingo dizkie pertsona juridikoei eta jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona fisikoei.

Esteka honetan BATUZ sistemako oinarrizko nozioak aurkituko dituzu jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoentzako.

BERRIKUNTZAK

  • 2025/12/17

    Bizkaiko Foru Aldundiaren, abenduaren 4koa, 116/2025 Foru Dekretua argitaratzea.

    ARAUDIA

    Abenduaren 15eko BAOn argitaratu da 116/2025 Foru Dekretua, abenduaren 4koa, Bizkaiko Zerga Betebehar Formalen Erregelamendua aldatzen duena. Ondasun higiezinak alokatzen dituzten pertsona fisikoei zerga-betebehar formalak betetzea errazten zaie, EEEL-140a betez.

  • 2025/12/17

    Ogasun eta Finantzetako foru diputatuaren abenduaren 5eko 601/2025 Foru Aginduaren argitalpena.

    ARAUDIA

    601/2025 Foru Agindua argitaratu da 25-12-16ko BAOn, abenduaren 5ekoa, pertsona fisikoen EEELa nola eraman behar den aldatzen duena.

  • 2025/11/19

    EEELaren dokumentazio teknikoa eguneratzea

    DOKUMENTAZIO TEKNIKOA

    EEELaren dokumentu teknikoen bertsio berriak argitaratu dira. Aurreko bertsioarekiko aldaketak "EEELaren eskemen bertsioak" dokumentuan kontsulta daitezke. 

  • 2025/04/22

    BEZaren zirriborroak eskatzeko epea luzatu egin da

    OROKORRA

    BEZaren autolikidazioen zirriborroak eskatzeko epea luzatu egin da. Orain, aurkezteko epea amaitu baino 2 lanegun lehenago eskatu ahal izango dira, 4 lanegun lehenago eskatu beharrean.

Ohiko galderak