BATUZ
Informazio teknikoa eta arautegia
BATUZ
Informazio teknikoa eta arautegia
Zer da Batuz?
Bizkaiko arautegia bete behar duten enpresa eta autonomoen tributazioa kontrolatzeko estrategia (enpresa eta autonomo guztiena, tamaina gorabehera).
BATUZek hiru osagai dauzka:
-
TICKETBAI FAKTURAZIO - SOFTWARE BERMATZAILEA
Fakturazio-sistema informatikoa da, egindako salmenta-eragiketa guztien aitorpena ziurtatzeko erabiltzen dena.
-
ERAGIKETA EKONOMIKOEN ERREGISTRO-LIBURUA (EEEL): 140 ETA 240 EREDUAK
Jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsonen diru sarrerak, gastuak eta fakturak aitortzeko erabili behar dira. Pertsona fisikoek 140 eredua erabili behar dute eta pertsona juridikoek 240 eredua.
-
BEZAREN, SOZIETATEEN GAINEKO ZERGAREN ETA ERRENTAREN GAINEKO ZERGAREN AITORPENEN ZIRRIBORROAK
140 eta 240 ereduetako informazioaz baliatuz Bizkaiko Foru Ogasunak BEZaren, sozietateen gaineko zergaren edo errentaren gaineko zergaren aitorpenen zirriborroak egingo dizkie jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona juridikoei eta pertsona fisikoei.
Esteka honetan BATUZ sistemako oinarrizko nozioak aurkituko dituzu jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoentzako.
BERRIKUNTZAK
-
2024/11/28
JAKINARAZPENA: mantentze-lanak
OROKORRA
Programatutako mantentze-lanengatik, hurrengo aplikazioak edo zerbitzuak itxita egongo dira azaroaren 30etik (larunbata) 7:00etatik, abenduaren 2ra arte (astelehena), 7:00ak arte:
- Egin zure Faktura aplikazioa.
- EEELren aplikazioa.
- EEELren sarrera masiboen zerbitzua.
- QR kodeak egiaztatzeko balio duen “Egiaztatu zure faktura” aplikazioa.
- “Nire faktura egiaztatuak” aplikazioa.
- BEZako web aplikazioa.
- Egoitza elektronikoko inprimakiak: TicketBAI software bermatzailearen erregistroa, gailuen ziurtagiriak eta Batuz sistema borondatez aplikatzea.
Barkatu eragozpenak.
-
2024/11/28
BEZaren zirriborroen funtzionalitate berria
OROKORRA
Abenduaren 1etik aurrera, eskatzen diren BEZaren zirriborroek CSV txosten bat jarriko dute eskuragarri, zirriborroa sortzeko kontuan hartu diren EEELaren idatz-oharrekin.
-
2024/11/20
Ogasun eta Finantzetako foru diputatuaren azaroaren 12ko 422/2024 Foru Agindua argitaratzea
OROKORRA
Azaroaren 20ko 224. zenbakiko BAOn argitaratu da azaroaren 12ko 422/2024 Foru Agindua, zeinaren bidez onetsi egiten baitira Sozietateen gaineko Zergaren zergadunen eragiketa ekonomikoen erregistro liburuko kontabilitate-mugimenduen kapituluaren zehaztapen funtzionalak eta teknikoak.
-
2024/11/14
EEELaren funtzionalitate asinkrono berriei buruzko dokumentazio teknikoaren argitalpena
DOKUMENTAZIO TEKNIKOA
EEELaren funtzionalitate asinkrono berriei buruzko dokumentazio teknikoa argitaratu da. Funtzionalitate berriak hauek dira:
- Laburpen-idazpena.
- Hartzailea duten fakturak.
DOKUMENTAZIO TEKNIKOA
EEEL
- PDF 1,22 MB EEEL Modu masiboan bidaltzeko zehaztapenak 1.0.9
- PDF 1,22 MB EEEL Baliozkotzeak eta akatsak 1.0.9
- PDF 1,22 MB EEEL-140 Epigrafeen Zerrenda 1.0.3
- PDF 1,22 MB EEEL tasen zerrenda 1.0.0
- PDF 1,22 MB EEELaren eskemen bertsioak
- PDF 1,22 MB XSD eskemak
- PDF 1,22 MB Adibideak
- PDF 1,22 MB Egiturak
- PDF 1,22 MB Gailuaren ziurtagiriaren serie zenbakia berreskuratzeko jarraibideak
LROE: funtzionaltasun asinkronoak
TicketBAI
- PDF 1,53 MB TicketBAI sistemaren zehaztapen funtzionalak eta teknikoak
- PDF 1,53 MB TicketBAI sistemaren zehaztapen funtzionalen eta teknikoen aldaketa
- PDF 1,53 MB TicketBAI 1.1 sinadura elektronikoa
- PDF 1,53 MB XSD eskema TicketBAI 1.2.2
- PDF 1,53 MB Deuseztatzeko XSD eskema TicketBAI 1.2.2
- PDF 1,53 MB TicketBAI eskemaren bertsioak
- PDF 1,53 MB TicketBAI software bermatzailea garatzeko laguntza. TicketBAI QR kodea egiaztatzeko proba-esparrua