BATUZ
Informazio teknikoa eta arautegia
BATUZ
Informazio teknikoa eta arautegia
Zer da Batuz?
Bizkaiko arautegia bete behar duten enpresa eta autonomoen tributazioa kontrolatzeko estrategia (enpresa eta autonomo guztiena, tamaina gorabehera).
BATUZek hiru osagai dauzka:
-
TICKETBAI FAKTURAZIO - SOFTWARE BERMATZAILEA
Fakturazio-sistema informatikoa da, egindako salmenta-eragiketa guztien aitorpena ziurtatzeko erabiltzen dena.
-
ERAGIKETA EKONOMIKOEN ERREGISTRO-LIBURUA (EEEL): 140 ETA 240 EREDUAK
Jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsonen diru sarrerak, gastuak eta fakturak aitortzeko erabili behar dira. Pertsona fisikoek 140 eredua erabili behar dute eta pertsona juridikoek 240 eredua.
-
BEZAREN, SOZIETATEEN GAINEKO ZERGAREN ETA ERRENTAREN GAINEKO ZERGAREN AITORPENEN ZIRRIBORROAK
140 eta 240 ereduetako informazioaz baliatuz Bizkaiko Foru Ogasunak BEZaren, sozietateen gaineko zergaren edo errentaren gaineko zergaren aitorpenen zirriborroak egingo dizkie jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona juridikoei eta pertsona fisikoei.
Esteka honetan BATUZ sistemako oinarrizko nozioak aurkituko dituzu jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoentzako.
BERRIKUNTZAK
-
2024/12/27
BATUZ borondatez aplikatzearen aukera jakinarazteko laugarren epea (8/2023 Foru Arauak adierazitakoaren arabera)
OROKORRA
Epea 2025-01-01etik 2025-06-16ra egongo da zabalik. Hemen klik eginez sartu zaitezke inprimaki horretara.
Web honetako "Behin betiko ezartzea" atalean informazio gehiago dago eskuragarri.
-
2024/12/26
BEZaren zirriborroen arauen dokumentuen bertsio berriak
DOKUMENTAZIO TEKNIKOA
BEZaren autolikidazioaren 303 eta 390 ereduen zirriborroko kalkulu-arauen dokumentuen bertsioak eguneratu dira. Gainera, 322 ereduaren zirriborroa kalkulatzeko arauak argitaratu dira.
-
2024/12/26
Ogasun eta Finantzen foru diputatuaren abenduaren 18ko 533/2024 Foru Aginduaren argitaratzea
ARAUDIA
Abenduaren 23ko 246.zenbakiko BAOn argitaratu da abenduaren 18ko 533/2024 Foru Agindua, 1582/2021 Foru Agindua aldatzen duena; azken honen bidez, kontabilitateko mugimenduen kapituluaren kasuan izan ezik, sozietateen gaineko zergaren zergadunen EEELa egiteko zehaztapenak arautzen dira.
-
2024/12/17
Bizkaiko Foru Aldundiaren abenduaren 5eko 124/2024 Foru Dekretuaren argitaratzea
ARAUDIA
Abenduaren 16ko 241.zenbakiko BAOn argitaratu da abenduaren 5eko 124/2024 Foru Dekretua, zeinaren bidez aldatzen baita Bizkaiko zerga-betebehar formalen Araudia. Horrela, EEEL-240an, erakunde publikoek ematen dituzten dirulaguntzak, sorospenak edo laguntzak erregistratzeko azpikapitulua sortzen da.
DOKUMENTAZIO TEKNIKOA
EEEL
- PDF 1,22 MB EEEL Modu masiboan bidaltzeko zehaztapenak 1.0.9
- PDF 1,22 MB EEEL Baliozkotzeak eta akatsak 1.0.9
- PDF 1,22 MB EEEL-140 Epigrafeen Zerrenda 1.0.3
- PDF 1,22 MB EEEL tasen zerrenda 1.0.0
- PDF 1,22 MB EEELaren eskemen bertsioak
- PDF 1,22 MB XSD eskemak
- PDF 1,22 MB Adibideak
- PDF 1,22 MB Egiturak
- PDF 1,22 MB Gailuaren ziurtagiriaren serie zenbakia berreskuratzeko jarraibideak
LROE: funtzionaltasun asinkronoak
TicketBAI
- PDF 1,53 MB TicketBAI sistemaren zehaztapen funtzionalak eta teknikoak
- PDF 1,53 MB TicketBAI sistemaren zehaztapen funtzionalen eta teknikoen aldaketa
- PDF 1,53 MB TicketBAI 1.1 sinadura elektronikoa
- PDF 1,53 MB XSD eskema TicketBAI 1.2.2
- PDF 1,53 MB Deuseztatzeko XSD eskema TicketBAI 1.2.2
- PDF 1,53 MB TicketBAI eskemaren bertsioak
- PDF 1,53 MB TicketBAI software bermatzailea garatzeko laguntza. TicketBAI QR kodea egiaztatzeko proba-esparrua