Ohiko galderak
7 emaitz
-
BATUZ derrigorrezkoa izango da 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera; beraz, 2020. eta 2021. urtean horretara moldatzeko egin beharrekoak egin beharko dira.
BATUZ erabili behar duten pertsonek TicketBAIren baldintzak betetzen dituen fakturazio-sistema erabili beharko dute 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Gainera, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera pertsona eta entitate horiek Eragiketa Ekonomikoen Erregistro-Liburuetako informazioa bidali beharko dute Batuz proiektuaren tributu-betebeharrak garatzen dituen 82/2020 Foru Dekretuan ezartzen diren epealdietan.
Hala ere, BATUZ osatzen duen atal bat borondatez bete ahal izango da 2020ko urriaren 1etik aurrera: TicketBAI sistemaren baldintzak betetzen dituzten fakturen igorpena. Norberaren borondatezko aldiak ez du Administrazioei egin behar zaien TicketBAI fitxategien bidaltzea barne hartzen, ezta Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan Eragiketa Ekonomikoen Erregistro-Liburuak eramatearen betebeharra. BATUZ borondatezko aldian betetzearen erabakia ez zaio Administrazioari jakinarazi behar.
BATUZ bete behar duten pertsonentzat, norberaren borondatezko aldiaren hasierak esan nahi du 2020ko urriaren 1etik aurrera Bizkaiko Foru Aldundiko TicketBAI fakturazio-softwarea garatzen duten entitateen erregistroan erregistratuta dagoen software bat eskuratu ahal izango dutela eta software horren bitartez TicketBAI sistemaren baldintzak betetzen dituzten fakturak igorri ahal izango dituztela (QR kode eta TBAI identifikatzailearekin).
TicketBAI fakturazio-softwarea garatzen duten entitateei dagokienez, borondatezko aldiaren hasierak aipatutako erregistroan TicketBAI sistemaren baldintzak betetzen dituzten softwareak erregistratzea ahalbidetzen du, horrela dagokion TBAI lizentzia lortuz.
TicketBAI fakturazio-sistemari eta Eragiketa Ekonomikoen Erregistro-Liburuei esker BATUZ estrategiaren hirugarren osagaia gauzatu ahal izango da, hau da, zergadunei laguntza eman ahal izango zaie BEZaren aitorpenen zirriborroak egiteko 2022tik aurrera, eta 2022ko ekitaldiko eta hurrengo ekitaldietako sozietateen gaineko zergaren eta errentaren gaineko errentaren aitorpenen zirriborroak egiteko.
-
BATUZ nahitaez erabili behar dute pertsona juridikoek eta jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona fisikoek eta nortasun juridikorik gabeko pertsonek, eragiketen tamaina edo bolumena gorabehera, baldin eta Bizkaiko arautegia bete behar badute pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga edo ez-egoiliarren gaineko errentaren gaineko zerga (establezimendu iraunkorrak) ordaintzeko.
Halaber, BEZaren ordainketan informazioa berehala emateko (IBE) sistema aplikatu behar duten pertsonek eta entitateek ere BATUZ erabili behar dute. Nolanahi ere, Eragiketa Ekonomikoen Erregistro-Liburuetan IBEko informazioa eta betebeharrak txertatu behar dira, eta horregatik nahikoa da informazioa behin bakarrik bidaltzea.
-
BATUZ erabili behar duten pertsonek eta entitateek:
- TicketBAIren betekizun berrietara egokitu behar dituzte beren fakturazio-sistemak. Hala ere, Bizkaiko Foru Aldundiak fakturak egiteko prestatuko duen aplikazioaz baliatu ahal izango dira Batuz proiektuaren tributu-betebeharrak garatzen dituen 82/2020 Foru Dekretuan ezartzen diren kasuetan.
- Eragiketa Ekonomikoen Erregistro-Liburuak Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan eraman beharko dituzte (mezu informatikoen bidez edo egoitzan formularioak betez). Beraz:
- Betebehar berria ezarri zaie pertsona juridikoei, orain arte ez dute eduki erregistro-libururik eraman beharrik eta.
- Jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona fisikoek eta nortasun juridikorik gabeko entitateek 140 eredua aurkeztu beharko dute orain arte bezala, baina BATUZ ezarri ondoren Egoitza Elektronikoaren bidez egin beharko dute.
-
TicketBAIren eskakizunak betetzen dituen softwarea merkatuan eskuratu ahal izango da, gainerako fakturazio-programa eta kontabilitate-programa guztiak bezala.
Eskakizun horiek betetzeko, TicketBAI software bermatzailearen erregistroan inskribatuta egon behar da programa. Erregistro horretan softwarea inskribatu ahal izateko ezinbestekoa da hura garatu duen pertsonak edo enpresak erantzukizunpeko adierazpena sinatzea (software bermatzailearen zehaztapenak eta software bermatzailearen erregistroan alta emateko adierazpena arautzen dituen 1482/2020 Foru Aginduan xedatutakoaren arabera). Software bermatzailea erregistratzeko alta-adierazpena esteka honetan egin daiteke: https://www.ebizkaia.eus/eu/izapideen-katalogoa
2020ko Irailaren 14tik aurrera posiblea da erregistroan inskribatzea.
Erregistroko pertsonak eta softwareak www.batuz.eus/eu/software-erregistroa web orriaren bidez aztertu ahal izango dira. Web orri horretan software-garatzaile gisa inskribatutako pertsonak eta entitateak agertuko dira; sortutako programen izenak egongo dira, eta haien ezaugarrien berri ematen duen web orria ere bai.
Gainera, Bizkaiko Foru Ogasunak doako aplikazioa jarriko du zergadunentzat; horren bitartez TicketBAI sistemako baldintzak betetzen dituzten fakturak sortu ahal izango dituzte. Aplikazio honen bidez 100 faktura sortu ahal izango dira gehienez, sozietateen gaineko zerga edo pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergaldi bakoitzeko. Kopuru horretatik aurrera, zergadunek TicketBAIren eskakizunak betetzen dituen softwarea erabili beharko dute.
-
2020. eta 2021. urteetan BATUZ sistema ezartzea sustatzeko, ekitaldi horretan BATUZ ezartzeak eragiten duen gastuaren %30eko kenkaria aplikatu ahal izango da pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kuotan edo sozietateen gaineko zergaren kuotan; hona gastuak:
- Ekipoak eta terminalak erostea, softwarearekin eta periferikoekin, eta horiek ezartzea eta instalatzea.
- Sinadura elektronikoaren softwarea erostea, ezartzea eta instalatzea.
-
Ekonomia-jardueren etekinak kontrolatzeko sistema integral bat eta tributu-betebeharrak betetzen laguntzeko neurriak ezartzen dituen 5/2020 Foru Arauan adierazita daude Batuz betebeharrak urratzeagatik ezarriko diren zehapenak. Foru arauaren arabera, TicketBAI softwarea bermatzailea falta izanez gero, negozioaren zifraren %20ko zehapena ezarriko da (gutxienez 20.000 euro). Zehapen bat jasotzen duenak berriz ere arau-hauste bera eginez gero, negozioaren zifraren %30eko zehapena ezarriko zaio (gutxienez 30.000 euro).
Ez-betetzea noizbehinkakoa denean, zehapena 2.000 eurokoa izango da eragiketa bakoitzeko, ez-betetzea egin den eragiketari dagokionez. Ez-betetzea noizbehinkakoa dela pentsatuko da baldin eta osotasuna, kontserbazioa, trazabilitatea eta bortxaezintasuna bermatzen dituen sistema informatikorik erabili gabe egin diren eragiketen zenbatekoa ez bada arau-haustea egin den zergaldiko negozio kopuruaren 100eko 2tik gorakoa.
Softwarea eta agiri informatikoak deuseztatu, ezabatu edo aldatuz gero, negozioaren zifraren % 20ko zehapena ezarriko da, gutxienez, 40.000 euroko zigorrarekin. Arau-haustea behin eta berriz egitean % 30eko zehapena ezarriko da, gutxienez, 60.000 euroko zigorrarekin. Era berean, iruzurra gauzatzeko softwareak garatzen dituzten enpresei zehapenak ezarriko zaizkie, eta, hala, software hori erabiltzen duten enpresen zehapen bera jasoko dute.
Zehapen horiek guztiak % 30 murriztuko dira adostasuna adierazi eta zenbatekoak ordainduz gero.
-
Bizkaiko arautegia bete behar duten enpresa eta autonomoen tributazioa kontrolatzeko estrategia (enpresa eta autonomo guztiena, tamaina gorabehera).
BATUZek hiru osagai dauzka:
- TICKETBAI FAKTURAZIO - SOFTWARE BERMATZAILEA
Fakturazio-sistema informatikoa da, egindako salmenta-eragiketa guztien aitorpena ziurtatzeko erabiltzen dena.
- ERAGIKETA EKONOMIKOEN ERREGISTRO-LIBURUA: 140 ETA 240 EREDUAK
Jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsonen diru sarrerak, gastuak eta fakturak aitortzeko erabili behar dira. Pertsona fisikoek 140 eredua erabili behar dute eta pertsona juridikoek 240 eredua.
- BEZAREN, SOZIETATEEN GAINEKO ZERGAREN ETA ERRENTAREN GAINEKO ZERGAREN AITORPENEN ZIRRIBORROAK
140 eta 240 ereduetako informazioaz baliatuz Bizkaiko Foru Ogasunak BEZaren, sozietateen gaineko zergaren edo errentaren gaineko zergaren aitorpenen zirriborroak egingo dizkie jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona juridikoei eta pertsona fisikoei.
- TICKETBAI FAKTURAZIO - SOFTWARE BERMATZAILEA
Erakutsiorrialde bakoitzeko
95 emaitz
-
TicketBAI Foru Ogasunen eta Eusko Jaurlaritzaren proiektu erkidea da, zergadunen fakturazio-softwareetan betebehar legal eta tekniko batzuk ezartzea helburu duena. Obligazio horiei esker zerga-administrazioak zergadun horien jarduera ekonomikoen diru-sarrerak kontrolatu ditzake eta, bereziki, azken kontsumitzaileei ondasun-emateak edo zerbitzugintzak egiten dizkieten, eta neurri handi baten eskudirutan kobratzen direnak, sektoreetako jarduerak.
Euskal erakundeek zerga-arloan dituzten helburu nagusietako bi zergapekoei zerga-betebeharrak betetzen laguntzea eta zerga-iruzurraren aurka borrokatzea dira, pertsona guztiek euren ekonomia-ahalmenaren arabera karga publikoei eusten laguntzen dutela bermatzeko, horixe baita ongizate-estatua, gure Herrian adostasun sozial eta politiko handiena duen bizikidetza-eredua, eraikitzeko oinarrizko elementua.
Ikuspegi bikoitz horretatik abiatuta erakundeak etengabe daude sartuta euren lan-sistemak eta -prozedurak era iraunkorrean hobetzeko eta modernizatzeko prozesuan, zergadunei ahalik eta gehien errazteko euren betebeharrak betetzea eta, aldi berean, ahalegin handia egiten dute zerga-iruzurraren aurkako borrokaren eragingarritasuna eta efizientzia areagotzeko, hau da, euren borondatez zerga-betebeharrak betetzen ez dituzten eta herritarrekiko gehieneko elkartasunik eza erakusten duten pertsonen aurkako borrokari dagokionez.
Helburu bikoitz hori gauzatu ahal izateko Euskal Autonomia Erkidegoko foru-ogasunek informazioaren eta komunikazioaren teknologien aurrerapenek eskura jartzen dituzten bitarteko guztiak erabiltzen dituzte, eta jarduera ekonomikoak egiten dituzten zergadunekiko laguntzari eta kontrolari dagokionez, elementu berritzaileenetakoa TicketBAI da. TicketBAIren helburua jarduera ekonomikoak garatzen dituzten pertsonek eta erakundeek egindako salmenta-eragiketa guztien aitorpena bermatzea da; horretarako kontuan hartu da gure inguruko herrialdeek esparru horretan duten esperientzia eta Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen (aurrerantzean ELGE) 2013ko eta 2017ko txostenetan jasotako gomendioekin bat etorriz (txosten horien izenburuak “Salmenten ezabatze elektronikoa: diru-sarrera fiskalen mehatxua" eta "Zerga ihesari eta iruzur fiskalari aurre egiteko tresna teknologikoak" dira, hurrenez hurren eta, horiei 2019ko martxoaren 28an argitaratu zen "Implementing Online Cash Registers: Benefits, Considerations and Guidance" txostena gehitu behar diegu.
-
Egungo egoera teknologikoak aukera ematen duelako une honetan ezartzeko, zergadunari eskaintzen zaion laguntza eta zerga-kontrola hobetzeko.
-
TicketBAI ondasun-emateei eta zerbitzugintzei aplikatzen zaie. Ondorio horietarako, ondasun-ematetzat eta zerbitzugintzatzat hartuko dira BEZa arautzen duen legerian halakotzat definitutako eragiketak.
TicketBAIren helburua zergadunek egindako ondasun-emateak eta zerbitzugintzak dokumentatzen dituzten erregistroen osotasuna, kontserbazioa, trazabilitatea eta bortxaezintasuna bermatzea da, bai fakturena, bai eragiketak justifikatzen dituen euskarri elektronikoko edo paperezko beste edozein dokumenturena.
Beraz, TicketBAI faktura jaulkitzeko betebeharra duten eragiketei aplikatzen zaie (Fakturazioaren Erregelamenduaren 2. artikulua aplikatuz), bai eta betebehar horretatik salbuetsitako eragiketei ere (Erregelamendu beraren 3. artikulua aplikatuz). Bigarren kasu horretan TicketBAI ondasunak emateko edo zerbitzugintzak egiteko eragiketen agiriei edo egiaztagiriei aplikatuko zaie.
TicketBAIren aplikazio-eremutik kanpo bakarrik daude ondasun-ematetzat eta zerbitzugintzatzat hartzen ez diren eragiketak.
-
Bai.
Bizkaiaren kasuan, Batuz sistema ezartzen duen 5/2020 Foru Arauan zehazten dira faktura egin aurretik TicketBAI fitxategirik sortu behar ez duten eragiketa jakin batzuk. Hona hemen eragiketa horiek:
- Baldintza berezietan laburpen-idazpenak egiteko zerga-administrazioaren baimena lortu dutenak, baldin eta ikusten bada kasuan kasuko jarduera-sektoreko merkataritza- edo administrazio-praktikek, edo fakturak eta kontabilitate-egiaztagiriak egiteko baldintza teknikoek, oztopatzen badute aipamen eta informazio horiek jasotzea.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren urtarrilaren 22ko 4/2013 Foru Dekretuaren bidez onartutako fakturazio-betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatutakoaren arabera, faktura jaulkitzearen betebeharra maila materialean eragiketaren hartzaileak betetzen duenean, betiere azken horri ez bazaio era eragingarrian aplikatzen Bizkaiko Lurralde Historikoko edo Araba eta Gipuzkoako lurralde historikoetako zerga-araudia.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren urtarrilaren 22ko 4/2013 Foru Dekretuaren bidez onartutako fakturazio-betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduaren bigarren eta bosgarren xedapen gehigarrietan aipatzen direnak.
- BEZari buruzko 7/1994 Foru Arauaren 20. artikuluaren Bat atalean adierazitako BEZetik salbuetsitako eragiketa hauek, Sozietateen gaineko Zergatik guztiz edo partzialki salbuetsitako eragiketak dituzten entitateek edo irabazi-asmorik gabeko entitateei aplikatu beharreko zerga-araubide bereziari atxikitako entitateek egindakoak:
- BEZari buruzko 7/1994 Foru Arauaren 20. artikuluko Bat ataleko 8. zenbakia: zuzenbide publikoko erakundeek edo izaera sozialeko entitate edo establezimendu pribatuek emandako gizarte laguntzako zerbitzugintza jakin batzuk.
- BEZari buruzko 7/1994 Foru Arauaren 20. artikuluko Bat ataleko 13. zenbakia: kirola edo gorputz-hezkuntza egiten duten pertsona fisikoei emandako zerbitzuak, betiere zerbitzu horiek praktika horiekin zuzenean lotuta badaude eta zenbaki horretan adierazitako pertsona edo erakundeek ematen badituzte.
- BEZari buruzko 7/1994 Foru Arauaren 20. artikuluaren Bat atalaren 14. zenbakia: zuzenbide publikoko erakundeek edo izaera sozialeko kultura-erakunde edo -establezimendu pribatuek emandako zerbitzugintza jakin batzuk (besteak beste hauek bezalakoei lotuta dauden berezko zerbitzuak: liburutegiak; museoen bisitak; antzerki-emanaldiak edo erakusketak antolatzea).
Kasu horietan, faktura horiei buruzko informazioa eskema hauen bidez bidali beharko da:
- Pertsona fisikoen Eragiketa Ekonomikoen Erregistro Libururako (EEEL) (140 eredua): 1.2.- Diru-sarrerak Software bermatzailerik gabe egindako fakturekin.
- Pertsona juridikoen EEELrako (240 eredua): 1.2.- Software bermatzailerik gabe egindako fakturak.
Beste alde batetik, zergadunak salbuetsita egongo dira fakturaren "QR" kodea sortzeko betebeharra betetzetik, baldin eta eragiketa horien hartzailea jarduera ekonomikoaren garapenean jarduten duen enpresa- edo lanbide-jarduera gauzatzen duen pertsona edo erakunde bat edo administrazio publiko bat bada, BEZari buruzko azaroaren 9ko 7/1994 Foru Arauaren 7. artikuluaren 8. Ataleko B) letran ezarritakoaren arabera, eta jatorriz irakurri ezina den formatu elektroniko batean jaulkitzen direnak.
Gainera, Ogasuneko Zuzendaritza Nagusiak baimena eman ahal izango du TicketBAIren betebeharren bat edo guztiak betetzetik salbuesteko aurrekoez bestelako eragiketei dagokienez, baldin eta baldintza horiek betetzea eragozten duten salbuespenezko inguruabar teknikoak gertatzen badira. Salbuespen hori aldi baterako izango da eta eragiketa horiekin lotutako betebehar horiek betetzeko beharrezkoak diren egokitzapenak egiteko konpromisoaren mende egongo da.
-
TicketBAI sistemaren baldintzak ezartzen dituen fakturazio-softwareak (Bizkaian "software bermatzailea" deitua), faktura bat jaulkitzen duen bakoitzean, honako prozesu hau jarraitu beharko du:
- XML fitxategi bat sortu beharko da, TicketBAI formatuaren eskemaren diseinua eta edukia betetzen dituena. Fitxategi horri "TicketBAI fitxategia" deitzen zaio.
- TicketBAI fitxategia elektronikoki sinatu beharko da.
- Fakturaren irudia sortuko da, formatu fisikoan edo elektronikoan. Fakturaren irudiak TicketBAI sistemak eskatzen dituen bi eduki ditu: TicketBAI identifikatzailea eta QRTicketBAI kodea. Bi eduki horiek sortzeko beharrezkoa da sinatutako TicketBAI fitxategiaren sinaduraren zati bat erabiltzea.
- TicketBAI fitxategia dagokion euskal zerga-administrazioari bidaliko zaio, hark ezarritako epe eta formatuen barruan.
-
Faktura elektronikoen kasuan ere, faktura sortu aurretik XML fitxategi bat sortu beharko da, TicketBAI formatuaren eskemaren diseinua eta edukia betetzen dituena. TicketBAI fitxategi hori elektronikoki sinatu beharko da.
Hala ere, hartzailea enpresaburu edo profesional bat edo administrazio publiko bat duten faktura elektronikoak badira eta jatorriz begiratu hutsez irakurtzeko edo ulertzeko modukoa ez den formatu batean ematen badira (adibidez, facturae formatua), zergadunek ez dute bete beharko faktura elektronikoan QR kodea sartzeko betebeharra (hala ere, TicketBAI identifikatzailea sartu beharko dute).
-
TicketBAI identifikatzailea eta QR TicketBAI kodea fakturaren azken orrian sartu behar dira.
Aukeran, gainerako orrialdeetan sar daiteke.
-
Bai, euskal zerga-administrazio bakoitzak ezarritako epeetan, TicketBAI sistemara behartuta dauden pertsona guztiek XML TicketBAI fitxategiak bidali beharko dituzte, jaulkitako fakturen edukiarekin sinatuta.
Bizkaian, XML TicketBAI fitxategia ez da zuzenean bidaltzen, baizik eta EEELren hurrengo oharren barruko “TicketBAI” eremuan, Base64an kodifikatuta:
- 1.1 - Diru-sarrerak Software bermatzailearekin egindako fakturekin. (140 eredua).
- 1.1 - Software bermatzailearekin egindako fakturak (240 eredua).
-
Bai. TicketBAI sistema fakturak egiten dituen zergadunak bete beharko du. Hala ere, fakturak jaulki ahal izango dituzte, zergadunaren izenean eta haren kontura, honako hauek: bere ordezkariak (adibidez, aholkulari batek), hirugarren batek edo, hala badagokio, eragiketaren hartzaileak, erregelamendu bidez ezarritako moduan.
Horretarako, pertsona horietako bakoitzak TicketBAI sistemak TicketBAI fitxategi elektronikoak sinatzeko aukera ematen duen ziurtagiri elektronikoren bat izan beharko du: pertsona fisikoaren ziurtagiria, gailuarena, etab.
-
Euskal zerga-administrazio bakoitzak bere araudian ezarriko du TicketBAI fitxategiak bidaltzeko epea.
Bizkaiaren kasuan, TicketBAI fitxategiak bidaltzeko epea eragiketa egiten den unetik gehienez apirilaren 25era, uztailaren 25era, urriaren 25era eta urtarrilaren 31ra artekoa da, eragiketa zein hiruhilekotan egin den kontuan hartuta.
Hala ere, enpresa handiek, BEZaren ondorioetarako erakunde-talde batean sartutako enpresek eta hileroko itzulketa-erregistroan sartutako zergadunek TicketBAI fitxategiak bidali beharko dituzte eragiketa egin eta 4 eguneko epe orokorrean, salbuespenik ezean (SII, informazioa berehala emateko, sistemaren epeak aplikatuko dira).
Gainerako euskal administrazioen kasuan epe hori aldatu ahal izango da, TicketBAI fitxategiak berehala bidaltzeko eskatzen denetik, eragiketari dagokion faktura sortu eta jaulki bezain laster, bidalketa aldizkakoa izan arte, hiru hilean behin gehienez ere.
Erakutsiorrialde bakoitzeko
-
Bai. Fakturazio Erregelamenduaren 6. artikuluaren arabera, fakturan eragiketen hartzailearen izen-abizenak, sozietate-izen osoa agertu beharra dago.
Era berean, eragiketen hartzailearen EBko edozein estatu kidetako zerga-administrazio eskudunak esleitutako IFZ agertu beharko da honako kasu hauetan:
- BEZari buruzko Foru Arauaren 25. artikuluaren arabera salbuetsita dagoen beste estatu kide bati zuzendutako ondasunak entregatzea.
- Eragiketa horren hartzailea hari dagokion BEZaren subjektu pasiboa izatea.
- Zerga aplikatzen den lurraldean egindakotzat jotzen diren eragiketak izatea, eta faktura egitera behartuta dagoen enpresaburuak edo profesionalak lurralde horretan finkatutzat jo behar izatea.
-
TicketBAI faktura batek hartzaile bat baino gehiago badu, TicketBAI fitxategiaren eskemak bi aukera ematen ditu:
- "Hartzaile bat baino gehiago" eremua "S" batez markatu eta horietako bakoitzaren identifikazio-datuen berri eman.
- "Hartzaile bat baino gehiago" eremua "S" batez markatu, eta horietako bakar baten identifikazio-datuen berri eman.
-
Eragiketaren kontrako aldeak (bezeroak) Espainian esleitutako IFZrik ez duenean. Atzerriko bezeroen kasuan gertatzen da, besteak beste.
Bizi diren herrialdeko identifikazio-motak eta dagozkien balioak honako hauek dira:
- 02: IFZ BEZ
- 03: Pasaportea.
- 04: Egoitza dagoen herrialdeak edo lurraldeak emandako nortasun agiri ofiziala.
- 05: Egoitza ziurtagiria.
- 06: Beste frogagiri bat.
-
37
Berria
2020/12/10
Noiz bete behar da "Herrialdearen kodea" eremua "Hartzailea" blokearen barruan?
Operazioaren hartzailea Espainiako lurraldean bizi ez denean, eta EBko beste herrialde batean bizi badira, ez duenean erkidego barruko operadore-zenbakirik (Europako Erkidegoko azken kontsumitzaile batzuekin gertatzen den bezala). Hau da, hartzailea Espainiako IFZ batekin identifikatzen ez denean eta naziokoa ez den hartzailearen identifikazio-mota 02: IFK-BEZ ez denean, herrialdearen kodea aldatu beharko da. IFZ-BEZ.
-
"Hirugarrenak edo hartzaileak emandako faktura" eremuak balio hauek ditu: "N" - Igorleak berak jaulkitako faktura; "T" – Hirugarren batek egindako faktura; eta "D" - Eragiketaren hartzaileak emandako faktura. "T" eta "D" balioak fakturazio-erregelamenduaren 5. artikuluan ezarritako fakturazio-kasuari dagozkio; horren arabera, enpresaburu edo profesional batek egin beharreko fakturazio-dokumentuak hirugarren batek edo eragiketaren hartzaileak berak egin ditzake.
Nolanahi ere, fakturaren igorlea eta betebeharra betetzearen arduraduna eragiketa egiten duen enpresaburua edo profesionala da oraindik ere; beraz, haren identifikazio-datuak jasoko dira dokumentuan.
Arauak baldintza batzuk ezartzen ditu, eragiketen hartzaileak egiten badu faktura. Baldintza horiek honako hauek dira:
- Akordio bat egon beharko da eragiketak egiten dituen enpresaburuaren edo profesionalaren eta eragiketa horien hartzailearen artean, eta akordio horren bidez, lehenengoak baimena eman beharko dio bigarrenari eragiketa horiei dagozkien fakturak egiteko. Akordio hori eragiketak egin aurretik sinatu beharko da, eta bertan zehaztu beharko da zer eragiketari buruz ari den.
- Horrela egindako faktura bakoitza eragiketa egin duen enpresaburuak edo profesionalak onartu beharko du. Prozedura hori alderdiek zehaztutakoaren araberakoa izango da.
- Eragiketei dagozkien fakturak egiten dituen operazioaren hartzaileak kopia bat igorri beharko dio fakturak egin zituen enpresaburu edo profesionalari.
- Faktura horiek bertan jasotako eragiketak egin dituen enpresaburuaren edo profesionalaren izenean eta haren kontura emango dira.
- Gainera, faktura horiek serie espezifiko batean jaulki beharko dira, Fakturazio Erregelamenduaren 6.1.a) .1 artikuluarekin bat etorriz (hau da, fakturak jaulkitzen dituen hartzaileak sail espezifiko bat ireki beharko du bere fakturak materialki jaulkitzen dituen hornitzaile bakoitzeko).
Ondorioz, TicketBAI fitxategiaren goiburuan faktura egiten duen enpresaburuaren edo profesionalen datuak jaso beharko dira.
-
Ez.
Erakutsiorrialde bakoitzeko
-
Bai.
SII sisteman ez bezala, informazio hori eremu bakar batean baitago, XML TicketBAI fitxategietan fakturaren serieari eta faktura-zenbakiari buruzko informazioa hainbat eremutan sartu behar da ("FakturaSeriea", "FakturaZk").
-
Ez.
Fakturazio-erregelamenduaren 6. artikuluaren arabera, faktura batek bere zenbakia eta, hala badagokio, seriea jaso beharko ditu. Beraz, printzipioz, seriea ez da faktura baten nahitaezko datua.
Hala, fakturazio erregelamenduaren 6. artikuluak hau ezartzen du: "Fakturak serie bereizietan jaulki ahal izango dira, hori justifikatzen duten arrazoiak daudenean, eta, besteak beste, fakturak egiteko betebeharra duenak bere eragiketak egiten dituen establezimendu bat baino gehiago dituenean, eta faktura egiteko betebeharra duenak bestelako eragiketak egiten dituenean".
Nolanahi ere, nahitaezkoa izango da honako faktura hauek serie espezifikoetan ematea:
- Eragiketen hartzaileek edo fakturazio erregelamenduaren 5. artikuluan aipatzen diren hirugarrenek emandakoak; horietako bakoitzerako serie bat egon beharko da.
- Zuzentzaileak.
- Abenduaren 29ko 1624/1992 Errege Dekretuaren 1. artikuluaren bidez onartutako BEZaren Erregelamenduaren bosgarren xedapen gehigarriaren arabera emandakoak.
- BEZari buruzko Foru Arauaren 84. artikuluaren Bat paragrafoko 2. zenbakiaren g) letran ezarritakoaren arabera emandakoak.
- Abenduaren 29ko 1624/1992 Errege Dekretuaren 1. artikuluaren bidez onartutako BEZaren Erregelamenduaren 61 quinquies artikuluaren 2. paragrafoan ezarritakoaren arabera emandakoak.
- Urte natural berean egindako eragiketak dokumentatzeko faktura erraztu eta osoak ematen direnean, nahitaezkoa izango da batzuen eta besteen serieak bereizita ematea.
-
TicketBAI sistemaren bidez faktura zer egun eta ordutan egin den adierazten du, haren inprimatze fisikoa sortu ez bada ere.
-
TicketBAI fitxategiko "Fakturaren goiburua" blokean "Faktura erraztua" eremua dago, eta "S" eta "N" balioak onartzen ditu (besterik adierazi ezean, "N" dela balioa - Ez).
Faktura erraztua denean, eremu hori "S" balioarekin markatu beharko da.
Faktura osoa denean, eremu hori "N" balioarekin markatu beharko da.
Baliorik markatzen ez bada, faktura osoa dela ulertuko da.
-
Bai. Fakturazio erregelamenduaren 7.artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan aipatzen diren "faktura erraztu kualifikatuak" dira.
Kasu horretan, faktura erraztu kualifikatua "S" gakoarekin identifikatuko da "Faktura erraztua" eremuan, eta, gainera, eragiketaren hartzailea identifikatzeko datuak jaso beharko dira (gutxienez, eragiketaren IFZ edo, hala badagokio, beste identifikazio-zenbaki bat).
-
Bai. Faktura zuzentzailea faktura erraztu bada, "S" gakoa markatu beharko da "faktura erraztua" eremuan.
Era berean, faktura zuzentzailearen mota identifikatu beharko da "S - Ordezkatzeagatiko faktura zuzentzailea" edo "I - Ezberdintasunengatiko faktura zuzentzailea" gakoekin.
-
Faktura erraztuaren zein hura ordezten duen fakturaren XML sortu eta bidali behar da.
-
Fakturan errore material bat gertatu denean (fakturazio erregelamenduaren 6. edo 7. artikuluaren arabera eskatutako baldintzaren bat betetzen ez denean), zuzenbidean oinarritutako errore bat, jasanarazitako kuotaren zehaztapen oker bat edo zerga-oinarria aldatzea eragiten duen inguruabarren bat (BEZaren Foru Arauaren 80) faktura zuzentzaile bat jaulki beharko da, faktura zuzentzailearen mota adieraziz, "R1", "R2", "R3", "R4" edo "R5" gakoarekin.
Era berean, faktura zuzentzailearen mota identifikatu beharko da "S - Ordezkatzeagatiko faktura zuzentzailea" edo "I- Ezberdintasunengatiko faktura zuzentzailea" gakoekin.
-
Faktura zuzentzaile bat jaulki beharko da "R1", "R2", "R3", "R4" edo "R5" gakoarekin.
Faktura zuzentzailea faktura erraztua bada, gainera, "S" gakoa markatu beharko da "faktura erraztua" eremuan.
Zuzenketa ordezkapen bidez egiten denean, egindako zuzenketaren berri eman beharko da, eta zuzenketa horren zenbatekoa ere adierazi beharko da.
Komeni da, ordezkapen bidezko zuzenketa erabiliz gero, aldez aurretik zerga-oinarria eta kuota negatiboa dituen faktura bat egitea, eta, ondoren, faktura zuzentzaile bat egitea, zenbateko zuzenak positiboan adierazita.
Adibidea: 1.000€-ko zerga-oinarria eta 210€-ko kuota duen faktura bat zuzendu egingo da.Ordezkapen bidezko aldaketak -1.000 €-ko zerga-oinarria duen faktura jaulkitzea ekarriko luke, bai eta zerga-oinarria 800 €-koa dela adierazten duen faktura zuzentzailea ere.
Lehenengo fakturan (faktura negatiboa), honako eremu eta gako hauek jaso behar dira:- - Faktura "normala" denez, ez da informaziorik jasotzen "faktura zuzentzailea" atalean.
- - BEZ Xehakapena: zuzentzen den zenbatekoa adieraziko da (zerga-oinarria: (-1.000), jasanarazitako kuota (-210).
- - Bigarren fakturan (faktura zuzentzailea), honako eremu eta gako hauek jaso behar dira:
- Seriea: faktura zuzentzaileari dagokion serie espezifikoa adierazi beharko da.
- Faktura zuzentzailearen kodea: "R1", "R2", "R3", "R4" edo "R5".
- Faktura zuzentzaile mota: S.
- Zenbatekoa guztira: azken zenbateko balioduna 968 izango da.
- BEZ Xehakapena: zerga-oinarria: 800, kuota jasanarazia, 168.
-
"Ordezteko Zuzenketaren Zenbatekoa" blokearen barruan dauden eremuak soilik bete behar dira ordezkapen bidezko faktura zuzentzaile bat jaulkitzen denean (faktura zuzentzailearen etiketaren barruan "S" gakoa markatu behar izan da).
Erakutsiorrialde bakoitzeko
-
"Eragiketaren data" eremua bete beharko da eragiketaren gauzatze-data faktura igorri zen data ez denean.
Adibidez: "A" enpresak beste enpresa bati saltzen dizkio salgaiak 2022ko uztailaren 3an, eta eragiketa 2022ko abuztuaren 1eko fakturan dokumentatzen da. Kasu horretan, "Faktura emateko data" eremua jasoko da, 2022ko abuztuaren 1eko balioarekin, eta "Eragiketaren data" eremua, berriz, 2022ko uztailaren 3ko balioarekin.
-
Laburpen-fakturak dokumentatzen dituen eragiketak egin diren hilabete naturaleko azken eguna jasoko da, edo, laburpen-aldia hilabetetik beherakoa bada, aldi horretako eragiketa egin den azken eguna.
Adibidez: 2022ko uztailaren 25ean igorritako faktura, 2022ko uztailaren 1, 10, 15 eta 20an egindako zenbait ondasun-emate dokumentatzen dituena; eragiketaren data uztailaren 20a da.
-
Zuzentzen ari garen jatorrizko fakturari dagokion eragiketa egin den eguna.
-
Zuzendutako azken faktura dokumentatzen duen eragiketa egin den azken eguna jasoko da (egunik berriena).
-
Foruko zerga-administrazio bakoitzak arautzen duenaren araberakoa izango da.
Bizkaiaren kasuan, ez da beharrezkoa fakturaren xehetasunari buruzko informazioa sartzea (Deskribapen xehetasuna, Kantitatea, Zenbatekoa, Deskontua eta Guztizko zenbatekoa). Sartzen bada, ez da tratatuko.
-
Ez. Eduki librea da, 250 posizio har ditzake, eta fakturatzen den eragiketaren edo eragiketen deskribapen orokorra du.
-
Faktura gehienetan, "Fakturaren zenbateko guztira" bat etorri behar da BEZa banakatzeko zenbatekoen baturarekin.
Hala ere, egoera batzuetan kointzidentzia hori ez da gertatzen, adibidez:
- Ondasun erabilien, arte-objektuen, antzinako objektuen eta bilduma-objektuen araubide berezia aplikatzen duten fakturetan.
- Bidaia-agentzien araubide berezia aplikatzen duten fakturetan.
- BEZaren zerga-oinarrian eragiketen prezioarekin zuzenean lotuta egoteagatik jasotako diru-laguntzak jasotzen dituzten fakturetan.
-
Fakturaren igorleak jasan behar duen eta fakturan sartuta dagoen atxikipenaren zenbatekoa adierazi behar da.
-
Taldeko enpresen arteko eragiketetan, BEZari buruzko Foru Arauaren 163 sexies.bost artikuluan ezarritako modalitatea aukeratu denean, "BEZaren araudi bereziaren gakoa eta zerga garrantziadun eragiketak" eremuko 06 gakoa (“BEZeko erakundeen multzoaren araudi berezia (maila aurreratua)”)erabiltzen denean bakarrik jaso behar da. Kasu horietan, "Kostuaren zerga oinarria" eremua bete ahal izango da.
"Zerga-oinarria" eremua BEZaren Foru Arauaren 78. eta 79. artikuluetan aipatzen den zenbatekoa izango da. Kontuan hartu behar da "Jasanarazitako kuota" eremuan, kostuaren zerga-oinarria dagokion zerga-tasarekin edo tasekin biderkatzearen emaitza jasoko dela.
-
Eragiketa hauek sartu dira, dagozkien gakoekin batera:
- 01 Erregimen orokorreko eragiketa eta hurrengo balioetan jaso gabe dagoen beste edozein kasu.
- 02 Esportazioa.
- 03 Erabilitako ondasunen, arte objektuen, zaharkinen eta bilduma objektuen araudi berezia aplikatzen zaien eragiketak.
- 04 Inbertsio urrearen araubide berezia.
- 05 Bidaia-agentzien araubide berezia.
- 06 BEZeko erakundeen multzoaren araudi berezia (maila aurreratua).
- 07 Kutxa-irizpidearen araubide berezia.
- 08 Ekoizpen, Zerbitzu eta Inportazioaren gaineko Zergari / Kanarietako Zeharkako Zerga Orokorrari lotutako eragiketak.
- 09 Besteren izenean eta kontura ari diren bidai agentziek egindako zerbitzuen fakturazioa (Fakturazio Araudiko 3. xedapen gehigarria).
- 10 Hirugarrenen kontura kobratzea ordainsari profesionalak edo jabetza industrialetik eratorritako eskubideak, egilearenak edo bazkideen, bazkideen edo elkargokideen kontura kobratzeko eginkizun horiek betetzen dituzten sozietate, elkarte, elkargo profesional edo bestelako erakundeek egindakoak.
- 11 Negozio lokala errentatzeko eragiketak, atxikipenari lotuak.
- 12 Negozio lokala errentatzeko eragiketak, atxikipenari lotu gabeak.
- 13 Negozio lokala errentatzeko eragiketak, atxikipenari lotuak eta lotu gabeak.
- 14 Hartzailea administrazio publiko bat denean ordaintzeke dauden BEZdun fakturak, obra ziurtagirietakoak.
- 15 Segidako traktuko eragiketetan ordaintzeke dagoen BEZdun faktura.
- 51 Baliokidetasun errekarguko eragiketak.
- 52 Erregimen erraztuko eragiketak.
- 53 BEZaren ondorioetarako enpresari edo profesionaltzat jotzen ez diren pertsona edo erakundeek egindako eragiketak.
Erakutsiorrialde bakoitzeko
-
Bai.
Lotu gabeko eragiketaren kasuan, "Fakturaren xehakapena - Lotu gabea" blokearen barruan adierazi beharko da lotuta ez izatearen arrazoia edo kausa ("OT - BEZaren Foru Arauaren 7. artikuluak lotu gabea Lotu gabeko beste kasu batzuk” edo "RL - Lokalizazio arauengandik lotu gabe") eta zergapetu gabeko zenbatekoa.
Eragiketa salbuetsia bada, "Faktura xehakapena" blokearen barruan "lotua" eta "salbuetsia" gisa jasoko da, eta salbuespenaren arrazoia eta salbuetsitako zerga-oinarria adieraziko dira. Hauek dira salbuesteko arrazoien gakoak:
- "E1 - BEZaren Foru Arauaren 20. artikuluak salbuetsia"
- "E2 - BEZaren Foru Arauaren 21. artikuluak salbuetsia".
- "E3 - BEZaren Foru Arauaren 22. artikuluak salbuetsia".
- "E4 - BEZaren Foru Arauaren 23. eta 24. artikuluek salbuetsia".
- "E5 - BEZaren Foru Arauaren 25. artikuluak salbuetsia".
- "E6 - Beste arrazoi batengatik salbuetsia".
Nahitaez bete behar da salbuespenaren arrazoia.
Fakturak salbuespen-kausa desberdina duten eragiketak jasotzen baditu, eragiketa bakoitzari dagokion oinarri salbuetsiaren zenbatekoa banakatu ahal izango da.
-
"BEZaren erregimenen eta zerga garrantzia duten eragiketen gakoak" atalean, "02 - Esportazioa" gakoa idatziko da.
Hartzailea atzerritarra izanez gero, "Herrialdearen kodea" eta "03 - Pasaportea", "04 - Egoitza dagoen herrialdeak edo lurraldeak emandako nortasun agiri ofiziala", "05 – Egoitza ziurtagiria" edo "06 - Beste frogagiri bat" gakoen bidez identifikatu beharko da “IDType” eremuan.
Bestalde, fakturaren zerga-oinarria "salbuetsita" eragiketa motaren eremuan sartuko da, eragiketa motaren xehakapena "ematea” blokearen barruan. Salbuespen-arrazoi gisa, "E2 - BEZaren Foru Arauaren 21. artikuluak salbuetsia" gakoa jarriko da.
-
Hartzailea espainiarra bada, hornitzaileak edo zerbitzu-emaileak faktura egingo du, eta "Fakturaren xehakapena" blokean "S2 - Subjektu pasiboaren inbertsioarekin" gakoa idatziko du "Salbuetsi gabeko mota" eremuan. Eragiketaren zenbatekoaren berri emango da "zerga-oinarria" eremuan, baina "zerga tasa" eta "zerga kuota" eremuak zero zenbatekoarekin jakinaraziko dira.
Hartzailea Europar Batasunekoa bada IFK-BEZ bidez, "Eragiketa motaren xehakapena" atala beteko da, eta "lotu gabe" eremuan "RL - Lokalizazio arauengandik lotu gabe" eta lotu gabeko zenbatekoa beteko dira. Azken kasu horretan, zerbitzu ematea edo ondasun ematea den adierazi behar da.
-
TicketBAI fitxategian, bezero komunitarioa identifikatu beharko da, "IDType" egoitza herrialdeko identifikazio mota "02 IFZ-BEZ" gakoaren bidez, eta "ID" eremuan erkidego barruko operadore-zenbakia jarri beharko da. "Herrialdearen kodea" eremua ez da nahitaezkoa izango.
Bestalde, fakturaren zerga-oinarria "salbuetsita" eragiketa motaren eremuan sartuko da, eragiketa motaren xehakapena "Ematea" blokearen barruan. Salbuesteko kausa gisa, "E5 - BEZaren Foru Arauaren 25. artikuluak salbuetsia" gakoa jarriko da.
-
Erregistro bakar batean emango da fakturaren berri, honako hauei dagokien informazioa banakatuta: zerga-tasa, zerga-oinarria, jasanarazitako kuota, baliokidetasun-errekargu mota eta baliokidetasun-errekargu kuota, tasa edo errekargu desberdinen arabera.
-
Ez. TicketBAI fitxategiaren diru-balio guztiak eurotan adierazi behar dira, bere kasuan, eragiketaren sortzapen-egunean indarrean dagoen Espainiako Bankuak ezarritako kanbio-tasa saltzailea aplikatuta (BEZaren Foru Arauaren 79 art.).
-
TicketBAI XML-ko "BEZaren xehetasuna" blokeko nahitaezko etiketa bakarra zerga-oinarria da; izan ere, dagokion eragiketa edozein izanda ere, jakinarazi behar den eremu bakarra da. Aipatutako gainerako eremuak ez dira nahitaezkoak XML eskeman; izan ere, eragiketa motaren arabera, baliteke informaziorik eman behar ez izatea.
"Baliokidetasun errekargu mota" eta "Baliokidetasun errekargu kuota" eremuak soilik bete behar dira eragiketa bat dokumentatzen bada eta eragiketa horren hartzailea baliokidetasun-errekarguaren araubide bereziari atxikitako txikizkako merkatari bat bada eta errekargu hori aplikatu behar bada, BEZari buruzko Foru Arauaren 156. eta 157. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Azaldutako arrazoiengatik, ezin dira eremuak nahitaezkotzat jo TicketBAI eskeman, baina horrek ez du esan nahi eremu horiek bete gabe utzi behar direnik, fakturak Fakturazio Erregelamenduaren 6. eta 7. artikuluetan ezarritako eskakizunak bete behar baititu.
-
Kontrapartea atzerritarra denean eta faktura erraztua ez denean, eragiketa motaren xehakapena adierazi behar da nahitaez.
Kontrapartea atzerritarra dela ulertuko da hartzailea TicketBAI fitxategiko "IDBestea" eremuan identifikatzen denean, eta honako kasu hauetan aplikatzen da:
- 02 IFZ - BEZ.
- 03 Pasaportea.
- 04 Egoitza dagoen herrialdeak edo lurraldeak emandako nortasun agiri oficiala.
- 05 Egoitza ziurtagiria.
- 06 Beste frogagiri bat.
Hala ere, hartzailea atzerritarra dela ere uste da, eta, beraz, eragiketa motaren xehakapena erabili beharko du, hartzailearen IFZ "N"-tik hasten denean.
-
Bai. Zerga-tasa bakoitzari dagokion zerga-oinarria eta dagokion zerga-kuota banakatu behar dira.
-
Baliokidetasun-errekarguaren araubidean dauden enpresaburu eta profesionalek egindako fakturetarako, "BEZaren araudi bereziaren gakoa eta zerga garrantziadun eragiketak" eremuko "51- Baliokidetasun errekarguko eragiketak" gakoa erabili behar da.
Aitzitik, gako hori ez da erabili behar baliokidetasun-errekarguaren araubidean dauden enpresaburuen eta profesionalen hornitzaileek egindako fakturetan.
Gako honen helburua da azken kontsumitzaile bati BEZa jasanarazten dioten fakturak identifikatzea, baina, enpresaburu batek baliokidetasun-errekarguaren araubidean jaulkitzen dituenez, ez dira zergadun horien autolikidazioetan sartu beharreko sortutako BEZaren kuota, zeren eta txikizkako fasetik sortutako BEZa hornitzaileak jasanarazitako baliokidetasun-errekarguaren bidez biltzen baita. Ildo horretan, azken kontsumitzaileari jasanarazitako BEZaren kuota horiek jarduera ekonomikoko diru sarrera izango dira enpresaburuaren PFEZn.
Horretarako, fakturaren xehakapenean, "Eragiketa baliokidetasun-errekarguan edo erregimen erraztuan" marka bat gaitzen da, non lehenetsitako balioa "N" den. "S" markatuz gero, zergadun batek erregimen erraztuan edo baliokidetasun-errekarguaren araubidean egindako faktura da. Kasu honetan jasanarazitako BEZaren kuota ez da BEZaren aitorpenera aldatzen. Gainera, PFEZaren ondorioetarako, BEZaren kuota horrek bere jardueraren diru-sarrera handiagoa dakar.
Adibidez, baliokidetasun-errekarguaren araubidean dagoen enpresaburu batek zerga-oinarria (BEZ) duen sendagai baten faktura bat ematen du, 100 eurokoa, eta BEZaren kuota, 4 eurokoa. Nola sortu behar da TicketBai fitxategia kasu honetan?
"51 Baliokidetasun errekarguko eragiketak" gakoa markatu behar da, "BEZaren araudi bereziaren gakoa eta zerga garrantziadun eragiketak" eremuan.Fakturaren xehakapenean zenbateko eta balio hauek bete behar dira:
- Zerga-oinarria: 100.
- Zerga-tasa: 4.
- Zergaren kuota: 4.
- Baliokidetasun-errekargu mota: 0.
- Baliokidetasun-errekarguaren kuota: 0.
- Baliokidetasun-errekarguaren edo araubide erraztuaren eragiketa: S. Marka horrek esan nahi du BEZaren kuota ez dela zergaren likidazioaren parte, eta, beraz, jarduera ekonomikoaren sarreratzat hartzen da PFEZaren ondorioetarako.
Erakutsiorrialde bakoitzeko
-
TicketBAI sistemak esan nahi du faktura bakoitzak aurreko faktura identifikatu behar duela (seriea, zenbakia, data eta sinaduraren lehenengo 100 karaktereak). TicketBAI fitxategian eremu hauek derrigorrezkoak izan ez arren, egoera hori zenbait kasutan betekizun horiek eskatzen ez direlako ematen da (adibidez, lehenengo fakturan edo gailua hondatzen denean).
Kateatzean, faktura bakoitzak aurreko faktura bakar bat izan dezake gehienez ere, hau da, zergapeko baten faktura bakoitzak zergapeko horren faktura bakar baten aurreko faktura izan daiteke.
Kateatzeko betekizuna betetzea fakturazio-sistemaren funtzionamendu-moduaren araberakoa da:
- Gailu edo fakturazio gune berak hainbat serietako fakturak jaulkitzen baditu, kateatzearen betekizunak igorritako aurreko faktura identifikatu behar du, gailu edo fakturazio gune horren barne seriea edozein dela ere (adibidez, serie arrunt bateko faktura baten aurretik beste serie bateko faktura zuzentzaile bat jar daiteke).
- Era berean, fakturazio sistema guztiz zentralizatuta dagoen sistema bada, kateatzea sistemak denborazko ordenean igorri duen azkeneko fakturari dagokio.
“Egin zure Faktura” aplikazioa, hain zuzen ere, fakturazio sistema guztiz-zentralizatu bat bezala funtzionatzen du, beraz, faktura guztiak denborazko ordenean kateatzen ditu.
Fakturazio prozesu desberdinak beharrezkoak badira (fakturazio guneak bezala) erabiltzaile desberdinei era paraleloan arreta emateko, kateatzea prozesu edo fakturazio gune barnean, denborazko ordenean, eman behar da, seriea edozein izanda ere. Kasu honetan fakturazio prozesu edo ilara kopuru bornatua egon behar du, fakturak igortzen dituen enpresa bakoitzak dituen pilaturiko erabiltzaile kopuruari lotuta.
-
Fakturak urte batean eta bestean igortzen dituen gailua berbera bada, aurreko urtean jaulkitako azken fakturarekin kateatu behar da, nahiz eta serie desberdinarekin egin.
-
Justifikatutako kasu batzuetan ezinezkoa da aurreko fakturarekin kateatzea, besteak beste:
- Gailu berri baten lehen faktura jaulkitzen denean.
- Zergadunaren lehen faktura jaulkitzen denean.
- Gailu bat apurtzen denean eta beste gailu batekin ordeztu behar denean.
-
Kateatzearen baldintza betetzeko, aurreko softwarearen kateatze-datuak lortu ahal izango dira software berriarekin jaulkitzen diren fakturetarako. Softwarea aldatu arren, TicketBAI fitxategiak sisteman gordeta egongo dira, eta, horrela, jaulkitako azken fakturaren informazioa jaso ahal izango da.
Soilik baldin eta teknikoki ezinezkoa edo oso neketsua bada fitxategi berriak sortzea zergapekoak emandako aurreko fakturaren datuekin, justifikatuta egongo litzateke TicketBAI fitxategia bidaltzea aurreko faktura identifikatu gabe.
-
Bai.
Erakutsiorrialde bakoitzeko
2 emaitz
Oro har, sarreren, gastuen eta fakturen oharrak eragiketa egiten den unetik apirilaren 25era, uztailaren 25era, urriaren 25era eta urtarrilaren 31ra arte egin beharko dira, eragiketa zein hiruhilekotan egin den kontuan hartuta.
Hala ere, enpresa handiek, BEZaren ondorioetarako erakunde-talde batean sartutako enpresek eta hileroko itzulketa-erregistroan sartutako zergadunek eragiketa egin eta 4 eguneko epe orokorrean egin beharko dituzte beren oharpenak, salbuespen gisa izan ezik (IBESko epeak aplikatzen dira).
Epe barruan egin ez diren idatzoharrak epez kanpo erregistratu beharko dira. Ondorio horietarako, gogorarazten da ezen, Eragiketa Ekonomikoen Erregistro-liburua Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eramateko betebeharraren atzerapena zehatu ahal izango dela, ZFAOren 206.2.g) artikuluaren arabera, eta, beraz, gomendatzen da eragiketak Eragiketa Ekonomikoen Erregistro-liburuan jasotzea, horiek egin bezain laster.
Erakutsiorrialde bakoitzeko
XML TicketBAI fitxategiak ez dira zuzenean bidaltzen, baizik eta mezu hauen barruan bidaltzen dira, Base64an kodetutako TicketBAI eremuan:
- LROE_PF (140) 1 -Egindako fakturak eta diru-sarrerak, 1.1- Diru-sarrerak Software bermatzailearekin egindako fakturekin.
- LROE_PJ (240) 1 - Egindako fakturak, 1.1 Software bermatzailearekin egindako fakturak.
Bizkaiko Foru Aldundiak eskuragarri jarri duen doako “Egin zure faktura” aplikazioa erabiliz jaulkitako fakturen kasuan, TicketBAI fitxategia automatikoki erregistratuko da aplikazioaren erabiltzailearen Eragiketa Ekonomikoen Erregistro-liburuan
Erakutsiorrialde bakoitzeko
12 emaitz
-
Batuz sistemara behartuta dauden zergadunen PFEZaren edo sozietateen gaineko zergaren kuota murrizteko aukera ematen duen kenkaria da; zehazki, Batuz sistema ezartzeko beharrezkoak diren eta 2020. eta 2021. urte naturaletan egiten diren inbertsio eta gastuen % 30 murrizteko aukera ematen du. Hauek ematen dute kenkaria egiteko eskubidea:
- a) Ekipamenduak eta terminalak eskuratzeak, softwarea eta lotutako periferikoak barne, Batuz-en betebeharrak bete ahal izateko.
- b) Jardueraren barruan egindako ondasun-emateak eta zerbitzu-prestazioak dokumentatzen dituzten erregistroei dagozkien betebeharrak betetzeko ezarri beharreko sinadura elektronikoko softwarea eskuratzeak.
- c) Ekipamendu eta sistema horiek instalatu eta ezartzeak. Batuz kenkaria Batuz sistema ezartzen duen uztailaren 15eko 5/2020 Foru Arauan ezarritako xedapen hauetan arautzen da: sozietateen gaineko zergari buruzko foru-arauaren hogeita bosgarren xedapen iragankorra, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko foru-arauaren hogeita bederatzigarren xedapen iragankorra, eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko foru-arauaren bigarren xedapen iragankorra.
-
2020. eta 2021. urte naturaletan (hau da, 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra) egindako inbertsio eta gastuek soilik emango dute Batuz kenkarirako eskubidea, zergadunaren zergaldia edozein izanda ere.
Hau da, Sozietateen gaineko zergaren zergadunentzat, 2020. eta 2021. urte naturaletan egindako inbertsioak eta gastuak baino ez dira pizgarriak izango, baita inbertsio eta gastu horiek 2019. urtean hasitako eta 2020. urtean amaitutako zergaldi batean edo 2021. urtean hasitako eta 2022. urtean amaitutako zergaldi batean sartzen badira ere, zergadunaren aldia urte naturalarekin bat ez datorrenean.
-
Kenkariak 2020. eta 2021. urte naturaletan Batuz sistema ezarri ahal izateko egindako jarduketei dagozkien gastuak eta inbertsioak baino ez ditu barne hartzen, hau da, zergadunak sistema 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera bete ahal izateko behar-beharrezkoak diren software-baliabide materialak eta ekipo informatikoak edukitzeko baino ez. Ondorio horietarako, ez da garrantzitsua zenbateko horiek noiz ordaintzen diren; izan ere, sistemara egokitzeko inbertsioa eta/edo gastua noiz egiten den hartu beharko da kontuan, eta inguruabar hori 2020. eta 2021. urte naturaletan bete beharko da.
Bestalde, kenkaria egiaztatzeko aurkezten diren dokumentuetatik ondorioztatu beharko da, halaber, zergadunari sistema ezartzeko beharrezkoak diren 2020. eta 2021. urte naturaletan egindako gastu eta inbertsio horiekin bat datozela.
-
Zergadun hauek aplikatu dezakete Batuz kenkaria:
- Jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisikoek.
- Pertsona juridikoek eta sozietateen gaineko zergaren gainerako erakunde zergadunek. Bereziki eta salbuespenez, ondare-sozietatetzat hartzen diren sozietateen gaineko zergaren zergadunek sortu eta aplikatu dezakete kenkari hori.
- Establezimendu iraunkor baten bidez jarduten duten zergadun ez-egoiliarrek.
-
Batuz kenkaria kuota osoari aplikatzen zaion kenkaria da; beraz, kuota likidoa 0ra murriztu dezake. Hau da, kenkari horren aplikazioa ez du mugatzen gutxieneko tributazioaren arauak. Era berean, kenkari horren aplikazioari ez diote eragiten kuota likidoaren gaineko kenkarietarako aurreikusitako aplikazio-mugek (kuota horren 100eko 35 edo 100eko 70), baina mugatzen dute zergaren benetako kuota kalkulatzeko inbertsioengatiko eta gastuengatiko kenkari gehienen ordez aplikatzea.
-
Kenkaria sortu zen urtea eta hurrengo 30 urteak. Hau da, zergadunaren kuota nahikoa ez izateagatik onura fiskal hori sortzeko aldian kendu ez diren Batuz kenkariaren kopuruak hurrengo hogeita hamar urte jarraituetan amaitzen diren zergaldien aitorpenetan aplikatu ahal izango dira.
-
Bai. Kenkariaren oinarria kalkulatzeko, murrizketa hau egin beharko da: inbertsio eta gastu horiek egiteko jasotako dirulaguntzen gainean portzentaje bat aplikatzearen ondoriozko zenbatekoa, hain zuzen, 100 eta kenkari hau aplikatzen duen erakundeari aplikatzekoa den karga-tasaren arteko diferentziaren ondoriozko portzentajea aplikatzearen ondoriozkoa.
-
Ez. Salbuespenez, Batuz kenkariaren oinarria kalkulatzeko, Batuz sistema ezartzeko beharrezkoak diren inbertsioak eta gastuak eskuratzeko prezioaren parte den jasandako BEZ ez-kengarria hartuko da kontuan.
-
Bai. Batuz kenkariak berariaz arautzen du hirugarrenei ondasunak eta zerbitzuak eskuratuz egiten diren gastuei eta inbertsioei dagokien kenkariaren oinarria (batez ere hitzartutako kontraprestazioak osatuko duela adierazten da). Hala ere, Batuz sistema ezartzeko enpresak berak egindako inbertsioek eta gastuek ere ematen dute kenkari horretarako eskubidea. Kasu honetan, kenkariaren oinarria finkatzeko, dagokion ondare-elementuaren ekoizpen-kostuari erreparatu behar zaio.
-
Ez. Batuz kenkariaren oinarria 2020. eta 2021. urte naturaletan zergadunak Batuz sistema 2022an betetzeko egindako inbertsioak eta gastuak dira, zergadun horrek 2020. eta 2021. urteetan fakturak TicketBAIsistemarekin borondatez jaulki ala ez.
Erakutsiorrialde bakoitzeko