Ohiko galderak
14 emaitz
-
Kasu hauetan eskatu ahalko da:
- Zergadunek, pertsona fisikoak edo errentak eratxikitzeko araubidean dauden entitateak direla, aurreikusita daukatenean jarduera ekonomikoak egiteari utziko diotela 3 urteko epean, Batuz behin betiko ezarri behar den datatik zenbatzen hasita, 8/2023 Foru Arauak ezarritakoarekin bat, betiere Batuz betetze aldera inbertsio eta/edo gastu handiak egin beharko balituzte.
- Pertsona juridikoak diren zergadunek, aurreikusita daukatenean jarduera ekonomikoak egiteari uztea urtebeteko epean, Batuz behin betiko ezarri behar den datatik zenbatzen hasita, 8/2023 Foru Arauarekin bat, betiere Batuz betetze aldera inbertsio eta/edo gastu handiak egin beharko balituzte.
Eskaera hauek egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen “Batuz - TicketBAI betebeharretatik salbuesteko eskaera: jarduera uzteateagatik (pertsona fisikoak eta EEAEak) edo azkentzeagatik (pertsona juridikoak)” inprimakiaren bidez aurkeztu beharko dira: Batuz - TicketBAI betebeharretatik salbuesteko baimena (1787)
-
Pertsona fisikoek edo errentak eratxikitzeko araubidean dauden entitateek TicketBAI sistema betetzetik eta EEEL-140 liburua eramatetik salbuesteko eskaera egin ahal izango dute honako 4 baldintza hauek betetzen badituzte:
- Jarduera ekonomikoetatik eratortzen diren diru-sarrera guztiak urtean 2.000 eurotik gorakoak ez izatea.
- Gastu kengarririk ez edukitzea jarduera ekonomikoen etekin garbia zehazteko.
- Jarduera ekonomikoetatik eratorritako diru-sarrera guztiak atxikipenari lotuta egotea PFEZn.
- Diru-sarrera guztiak BEZari lotu gabe edo BEZetik salbuetsita egotea.
Eskaera hauek egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen “Batuz - TicketBAI betebeharretatik salbuesteko eskaera: urtean 2.000 eurotik gorakoak ez diren diru-sarrerengatik” inprimakiaren bidez aurkeztu beharko dira: https://ataria.ebizkaia.eus/eu/izapideen-katalogoa?procID=1787
-
Ez, Bizkaian ez da aurreikusi adinagatik TicketBAI eskakizunak betetzetik salbuestea.
Baldintzak betetzen badira, TicketBAI betekizunak salbuesteko eska daiteke, zergadunek jarduera ekonomikoa 3 urteko epean (PFEZren zergadunak) edo urtebeteko epean (SZren zergadunak) utziko duten kasuetan, Batuz behin betiko ezartzen den egunetik zenbatzen hasita. Nolanahi ere, salbuespen horiek TicketBAI eskakizunak betetzeari buruzkoak izango lirateke soilik, eta ez liokete eragingo EEELa eramateko betebeharrari. Zehazki, jaulkitako fakturak EEELren “Software bermatzailerik gabe egindako fakturak" 1.2 azpikapituluan jaso beharko lirateke.
-
BATUZ sistema behin betiko ezartzeko neurriak onartzen dituen 8/2023 Foru-Arauaren arabera, BATUZ 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera nahitaezkoa izango da mikroenpresa, enpresa txiki edo ertaintzat hartzeko baldintzak betetzen ez dituzten sozietateetako zergadunentzat (SZren Foru Arauaren 13. artikulua).
Mikroenpresak, enpresa txikiak eta enpresa ertainak, langile autonomoak, errentak eratxikitzeko araubidean dauden erakundeak (EEAE), irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta SZtik salbuetsita edo partzialki salbuetsita dauden zergadunak mailaka sartuko dira sei hilean behin irekiko diren leihoetan: 2024ko uztailaren 1ean, 2025eko urtarrilaren 1ean, 2025eko uztailaren 1ean eta 2026ko urtarrilaren 1ean.
BATUZ erabili behar duten pertsonek eta erakundeek, BATUZen nahitaez sartu behar duten egunetik aurrera, TicketBAIren baldintzak betetzen dituen fakturazio-sistema bat erabili beharko dute.
Gainera, nahitaezko sartze-datatik aurrera, pertsona eta erakunde horiek Eragiketa Ekonomikoen Erregistro Liburuetako informazioa bidali beharko dute Batuz proiektuko zerga-betebeharrak garatzen dituen 82/2020 Foru Dekretuan ezarritako epeetan. TicketBAI fakturazio-sistemak eta Eragiketa Ekonomikoen Erregistro-Liburuak betetzeak zergadunei laguntza ematea ahalbidetuko dute, BATUZen hirugarren osagaia gauzatuz. Zehazki:
- 2022ko eta ondorengo ekitaldietako PFEZren zirriborroko jarduera ekonomikoen etekinak kalkulatzeko, EEEL-140ko informazioa erabiliko da Batuz sistemari atxikituta dauden pertsonentzat.
- 2023ko urritik aurrera, BEZaren autolikidaziorako 303 ereduaren zirriborroak eskatu ahal izango dira, eta EEELren informazioarekin egingo dira.
2022ko urtarrilaren 1etik aurrera Batuzeko borondatezko pizgarridun aldiari heltzen diotenek TicketBAI eta EEELa bete beharko dituzte, Batuz sistemari borondatezko aplikazioaren jakinarazpena egiten zaionetik aurrera.
-
BATUZ nahitaez erabili behar dute pertsona juridikoek eta jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona fisikoek eta nortasun juridikorik gabeko pertsonek, eragiketen tamaina edo bolumena gorabehera, baldin eta Bizkaiko arautegia bete behar badute pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga edo ez-egoiliarren gaineko errentaren gaineko zerga (establezimendu iraunkorrak) ordaintzeko.
Halaber, BEZaren ordainketan informazioa berehala emateko (IBE) sistema aplikatu behar duten pertsonek eta entitateek ere BATUZ erabili behar dute. Nolanahi ere, Eragiketa Ekonomikoen Erregistro-Liburuetan IBEko informazioa eta betebeharrak txertatu behar dira, eta horregatik nahikoa da informazioa behin bakarrik bidaltzea.
-
BATUZ erabili behar duten pertsonek eta entitateek:
- TicketBAIren betekizun berrietara egokitu behar dituzte beren fakturazio-sistemak. Hala ere, Bizkaiko Foru Aldundiak fakturak egiteko prestatuko duen aplikazioaz baliatu ahal izango dira Batuz proiektuaren tributu-betebeharrak garatzen dituen 82/2020 Foru Dekretuan ezartzen diren kasuetan.
- Eragiketa Ekonomikoen Erregistro-Liburuak Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan eraman beharko dituzte (mezu informatikoen bidez edo egoitzan formularioak betez). Beraz:
- Betebehar berria ezarri zaie pertsona juridikoei, orain arte ez dute eduki erregistro-libururik eraman beharrik eta.
- Jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona fisikoek eta nortasun juridikorik gabeko entitateek 140 eredua aurkeztu beharko dute orain arte bezala, baina BATUZ ezarri ondoren Egoitza Elektronikoaren bidez egin beharko dute.
-
TicketBAIren eskakizunak betetzen dituen softwarea merkatuan eskuratu ahal izango da, gainerako fakturazio-programa eta kontabilitate-programa guztiak bezala.
Eskakizun horiek betetzeko, TicketBAI software bermatzailearen erregistroan inskribatuta egon behar da programa. Erregistro horretan softwarea inskribatu ahal izateko ezinbestekoa da hura garatu duen pertsonak edo enpresak erantzukizunpeko adierazpena sinatzea (software bermatzailearen zehaztapenak eta software bermatzailearen erregistroan alta emateko adierazpena arautzen dituen 1482/2020 Foru Aginduan xedatutakoaren arabera). Software bermatzailea erregistratzeko alta-adierazpena esteka honetan egin daiteke: https://www.ebizkaia.eus/eu/izapideen-katalogoa
2020ko Irailaren 14tik aurrera posiblea da erregistroan inskribatzea.
Erregistroko pertsonak eta softwareak www.batuz.eus/eu/software-erregistroa web orriaren bidez aztertu ahal izango dira. Web orri horretan software-garatzaile gisa inskribatutako pertsonak eta entitateak agertuko dira; sortutako programen izenak egongo dira, eta haien ezaugarrien berri ematen duen web orria ere bai.
Gainera, Bizkaiko Foru Ogasunak doako aplikazioa jarriko du zergadunentzat: "Egin zure faktura". Aplikazio honen bitartez TicketBAI betekizunak betetzen dituzten fakturak egin ahal izango dira. Behar adina faktura egin ahal izango dira aplikazio honen bitartez.
-
BATUZen ezarpena sustatzeko, eta Batuz sistemaren behin betiko ezarpena agintzeko neurriak onartzen dituen 8/2023 Foru Arauan aurreikusitakoa kontuan hartuta, 2020tik 2025era bitartean % 30eko kenkaria ezarri da PFEZaren edo Sozietateen gaineko Zergaren kuotan honako gastu edo inbertsio hauei dagokienez:
- Ekipoak eta terminalak erostea, softwarea eta lotutako periferikoak barne, eta horiek ezartzea eta instalatzea.
- Beharrezko sinadura elektronikoko softwarea eskuratzea, bai eta softwarea ezartzea eta instalatzea ere.
-
Ekonomia-jardueren etekinak kontrolatzeko sistema integral bat eta tributu-betebeharrak betetzen laguntzeko neurriak ezartzen dituen 5/2020 Foru Arauan adierazita daude Batuz betebeharrak urratzeagatik ezarriko diren zehapenak. Foru arauaren arabera, TicketBAI softwarea bermatzailea falta izanez gero, negozioaren zifraren %20ko zehapena ezarriko da (gutxienez 20.000 euro). Zehapen bat jasotzen duenak berriz ere arau-hauste bera eginez gero, negozioaren zifraren %30eko zehapena ezarriko zaio (gutxienez 30.000 euro).
Ez-betetzea noizbehinkakoa denean, zehapena 2.000 eurokoa izango da eragiketa bakoitzeko, ez-betetzea egin den eragiketari dagokionez. Ez-betetzea noizbehinkakoa dela pentsatuko da baldin eta osotasuna, kontserbazioa, trazabilitatea eta bortxaezintasuna bermatzen dituen sistema informatikorik erabili gabe egin diren eragiketen zenbatekoa ez bada arau-haustea egin den zergaldiko negozio kopuruaren 100eko 2tik gorakoa.
Softwarea eta agiri informatikoak deuseztatu, ezabatu edo aldatuz gero, negozioaren zifraren % 20ko zehapena ezarriko da, gutxienez, 40.000 euroko zigorrarekin. Arau-haustea behin eta berriz egitean % 30eko zehapena ezarriko da, gutxienez, 60.000 euroko zigorrarekin. Era berean, iruzurra gauzatzeko softwareak garatzen dituzten enpresei zehapenak ezarriko zaizkie, eta, hala, software hori erabiltzen duten enpresen zehapen bera jasoko dute.
Zehapen horiek guztiak % 30 murriztuko dira adostasuna adierazi eta zenbatekoak ordainduz gero.
-
Bizkaiko arautegia bete behar duten enpresa eta autonomoen tributazioa kontrolatzeko estrategia (enpresa eta autonomo guztiena, tamaina gorabehera).
BATUZek hiru osagai dauzka:
- TICKETBAI FAKTURAZIO - SOFTWARE BERMATZAILEA
Fakturazio-sistema informatikoa da, egindako salmenta-eragiketa guztien aitorpena ziurtatzeko erabiltzen dena.
- ERAGIKETA EKONOMIKOEN ERREGISTRO-LIBURUA: 140 ETA 240 EREDUAK
Jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsonen diru sarrerak, gastuak eta fakturak aitortzeko erabili behar dira. Pertsona fisikoek 140 eredua erabili behar dute eta pertsona juridikoek 240 eredua.
- BEZAREN, SOZIETATEEN GAINEKO ZERGAREN ETA ERRENTAREN GAINEKO ZERGAREN AITORPENEN ZIRRIBORROAK
140 eta 240 ereduetako informazioaz baliatuz Bizkaiko Foru Ogasunak BEZaren, sozietateen gaineko zergaren edo errentaren gaineko zergaren aitorpenen zirriborroak egingo dizkie jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona juridikoei eta pertsona fisikoei.
- TICKETBAI FAKTURAZIO - SOFTWARE BERMATZAILEA
Erakutsiorrialde bakoitzeko
120 emaitz
-
Bai. BATUZen, faktura zuzentzaile bat jaulkitzen denean, nahitaez identifikatu behar da zuzendutako faktura.
Zuzendutako faktura identifikatzeko behar diren datuak honako hauek dira:
- Seriea, hala badagokio.
- Zenbakia.
- Jaulkitze-eguna.
Ondorio horietarako, ez dio inporta zuzendutako faktura TicketBAI sistemarekin egin den ala ez (adibidez, sistema ezarri aurreko une bati dagokiolako), edo faktura zuzentzeko erabiltzen dena ez beste TicketBAI software bermatzaile batekin jaulki den. Halaber, TicketBAIrekin egin baina oraindik EEELra bidali ez den faktura bat zuzendu ahal izango da.
-
Ogasun eta Finantzen foru-diputatuaren 2163/2020 Foru Aginduan adierazitako kasuetan eskatu ahal izango da; agindu horren bidez, Batuz - TicketBAI betebeharretatik salbuesteko baimena emateko prozedura arautzen da, eta helburu hau du:
- PFEZFAren 113 bis artikuluaren 1. apartatuan eta SZFAren 122 bis artikuluaren 1. apartatuan aipatutako betebehar guztiak betetzetik salbuesteko eskatzea, baldintza berezietan idazpen laburpenak egiteko baimena duten eragiketei dagokienez, baldin eta ikusten bada dena delako jarduera-sektorearen merkataritza- edo administrazio-praktikek edo fakturak eta kontabilitate-frogagiriak jaulkitzeko baldintza teknikoek zailtzen dutela aipamen horiek edo informazio hori jasotzea.
- PFEZFAren 113 bis artikuluaren 1. apartatuan eta SZFAren 122 bis artikuluaren 1. apartatuan aipatutako betebehar guztiak betetzetik salbuesteko eskatzea, betebehar horiek betetzea eragozten duten ezohiko inguruabar teknikoak egoteagatik.
- Eta "QR" kodea sortzeko betebeharretik salbuesteko eskatzea –kodea PFEZFAren 113 bis artikuluaren 1. apartatuaren b) letran eta SZFAren 122 bis artikuluaren 1. apartatuaren b) letran aipatzen da), betebehar hori betetzea eragozten duten ezohiko inguruabar teknikoak egoteagatik.
Eskaera hauek egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen “Batuz - TicketBAI betebeharretatik salbuesteko eskaera: arrazoi teknikoengatik” inprimakiaren bidez aurkeztu beharko dira: https://ataria.ebizkaia.eus/eu/izapideen-katalogoa?procID=1787
-
Ez. Lurralde batean lortutako lizentziak gainerakoetarako ere balio du, eta software bermatzailearen erregistroan sartzea eraginkorra izango da hiru aldundientzat.
Nahiz eta alta aldundietako batean eman, software bermatzailea hiru lurraldeetako softwareen zerrendan eta TicketBAI software bermatzailea garatzen duten pertsona eta erakundeen zerrendan argitaratuko da (Bizkaian, https://www.batuz.eus/eu/software-erregistroa).
Azpimarratu behar da software bermatzailea Bizkaian merkaturatzen bada, software horrek zergadunak EEELri igorritako fakturen idatzoharrak bidali behar dituela, Bizkaiko Foru Aldundiak eskatzen dituen epeetan eta baldintzetan.
-
Prozedura judizial batean alderdi galtzailea kostuak ordaintzera kondenatzen denean eta alderdi irabazleak egindako abokatuaren eta prokuradorearen gastuak ordaintzera behartuta dagoenean, honako eragiketa hauek bereizten dira:
- Abokatuak/prokuradoreak irabazleari emandako zerbitzu juridikoak. Nolanahi ere, zerbitzu horien hartzailea irabazlea da. Beraz, abokatuak/prokuradoreak faktura bat egin beharko dio alderdi irabazleari, dagokion BEZa jasanaraziz. Berdin dio galtzaileak bere gain hartzen badu ordainketa. Eragiketa hori zerbitzu juridikoa eman duen profesionalaren EEELn idatziko da, software bermatzailearekin jaulkitako fakturen azpikapituluaren barruan, eta diru-sarreraren zenbatekoa adieraziko da, dagokion PFEZren ondorioetarako.
- Galtzaileak ordaindu behar dituen kostuak. Irabazleari egindako gastuen kalte-ordaina da. Kalte-ordaina denez, eragiketa hori ez dago BEZari lotuta. Beraz, ez zaio fakturarik egin behar galtzaileari, baizik eta dagokion zenbatekoaren kobrantza justifikatzen duen beste edozein dokumentu. Gastuen artean zerbitzu juridikoak badaude, alderdi galtzaileak irabazleari jasanarazitako BEZa ere ordaindu beharko du, kostuak ordaintzeko kondenak irabazleari egindako gastuak itzultzea baitakar.
-
Ofiziozko txandako doako laguntza juridikoa ez dago BEZari lotuta, beraz, ez da TicketBAI aplikatu beharko. Zerbitzu juridikoa ematen duen profesionalak jasotzen dituen kopuruak zerbitzu hori egiteagatiko konpentsaziotzat hartzen dira. Beraz, ofiziozko txanda egin duen profesionalak fakturarik gabeko sarreren azpikapituluan idatzi beharko du diru-sarrera hori.
-
TicketBAI Foru Ogasunen eta Eusko Jaurlaritzaren proiektu erkidea da, zergadunen fakturazio-softwareetan betebehar legal eta tekniko batzuk ezartzea helburu duena. Obligazio horiei esker zerga-administrazioak zergadun horien jarduera ekonomikoen diru-sarrerak kontrolatu ditzake eta, bereziki, azken kontsumitzaileei ondasun-emateak edo zerbitzugintzak egiten dizkieten, eta neurri handi baten eskudirutan kobratzen direnak, sektoreetako jarduerak.
Euskal erakundeek zerga-arloan dituzten helburu nagusietako bi zergapekoei zerga-betebeharrak betetzen laguntzea eta zerga-iruzurraren aurka borrokatzea dira, pertsona guztiek euren ekonomia-ahalmenaren arabera karga publikoei eusten laguntzen dutela bermatzeko, horixe baita ongizate-estatua, gure Herrian adostasun sozial eta politiko handiena duen bizikidetza-eredua, eraikitzeko oinarrizko elementua.
Ikuspegi bikoitz horretatik abiatuta erakundeak etengabe daude sartuta euren lan-sistemak eta -prozedurak era iraunkorrean hobetzeko eta modernizatzeko prozesuan, zergadunei ahalik eta gehien errazteko euren betebeharrak betetzea eta, aldi berean, ahalegin handia egiten dute zerga-iruzurraren aurkako borrokaren eragingarritasuna eta efizientzia areagotzeko, hau da, euren borondatez zerga-betebeharrak betetzen ez dituzten eta herritarrekiko gehieneko elkartasunik eza erakusten duten pertsonen aurkako borrokari dagokionez.
Helburu bikoitz hori gauzatu ahal izateko Euskal Autonomia Erkidegoko foru-ogasunek informazioaren eta komunikazioaren teknologien aurrerapenek eskura jartzen dituzten bitarteko guztiak erabiltzen dituzte, eta jarduera ekonomikoak egiten dituzten zergadunekiko laguntzari eta kontrolari dagokionez, elementu berritzaileenetakoa TicketBAI da. TicketBAIren helburua jarduera ekonomikoak garatzen dituzten pertsonek eta erakundeek egindako salmenta-eragiketa guztien aitorpena bermatzea da; horretarako kontuan hartu da gure inguruko herrialdeek esparru horretan duten esperientzia eta Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen (aurrerantzean ELGE) 2013ko eta 2017ko txostenetan jasotako gomendioekin bat etorriz (txosten horien izenburuak “Salmenten ezabatze elektronikoa: diru-sarrera fiskalen mehatxua" eta "Zerga ihesari eta iruzur fiskalari aurre egiteko tresna teknologikoak" dira, hurrenez hurren eta, horiei 2019ko martxoaren 28an argitaratu zen "Implementing Online Cash Registers: Benefits, Considerations and Guidance" txostena gehitu behar diegu.
-
Egungo egoera teknologikoak aukera ematen duelako une honetan ezartzeko, zergadunari eskaintzen zaion laguntza eta zerga-kontrola hobetzeko.
-
TicketBAI ondasun-emateei eta zerbitzugintzei aplikatzen zaie. Ondorio horietarako, ondasun-ematetzat eta zerbitzugintzatzat hartuko dira BEZa arautzen duen legerian halakotzat definitutako eragiketak.
TicketBAIren helburua zergadunek egindako ondasun-emateak eta zerbitzugintzak dokumentatzen dituzten erregistroen osotasuna, kontserbazioa, trazabilitatea eta bortxaezintasuna bermatzea da, bai fakturena, bai eragiketak justifikatzen dituen euskarri elektronikoko edo paperezko beste edozein dokumenturena.
Beraz, TicketBAI faktura jaulkitzeko betebeharra duten eragiketei aplikatzen zaie (Fakturazioaren Erregelamenduaren 2. artikulua aplikatuz), bai eta betebehar horretatik salbuetsitako eragiketei ere (Erregelamendu beraren 3. artikulua aplikatuz). Bigarren kasu horretan TicketBAI ondasunak emateko edo zerbitzugintzak egiteko eragiketen agiriei edo egiaztagiriei aplikatuko zaie.
TicketBAIren aplikazio-eremutik kanpo bakarrik daude ondasun-ematetzat eta zerbitzugintzatzat hartzen ez diren eragiketak.
-
Bai.
Bizkaiaren kasuan, Batuz sistema ezartzen duen 5/2020 Foru Arauan zehazten dira faktura egin aurretik TicketBAI fitxategirik sortu behar ez duten eragiketa jakin batzuk. Hona hemen eragiketa horiek:
- Baldintza berezietan laburpen-idazpenak egiteko zerga-administrazioaren baimena lortu dutenak, baldin eta ikusten bada kasuan kasuko jarduera-sektoreko merkataritza- edo administrazio-praktikek, edo fakturak eta kontabilitate-egiaztagiriak egiteko baldintza teknikoek, oztopatzen badute aipamen eta informazio horiek jasotzea.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren urtarrilaren 22ko 4/2013 Foru Dekretuaren bidez onartutako fakturazio-betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatutakoaren arabera, faktura jaulkitzearen betebeharra maila materialean eragiketaren hartzaileak betetzen duenean, betiere azken horri ez bazaio era eragingarrian aplikatzen Bizkaiko Lurralde Historikoko edo Araba eta Gipuzkoako lurralde historikoetako zerga-araudia.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren urtarrilaren 22ko 4/2013 Foru Dekretuaren bidez onartutako fakturazio-betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduaren bigarren eta bosgarren xedapen gehigarrietan aipatzen direnak.
- BEZari buruzko 7/1994 Foru Arauaren 20. artikuluaren Bat ataleko hurrengo zenbakietan adierazitako BEZetik salbuetsitako eragiketak, Sozietateen gaineko Zergatik guztiz edo partzialki salbuetsitako eragiketak dituzten entitateek edo irabazi-asmorik gabeko entitateei aplikatu beharreko zerga-araubide bereziari atxikitako entitateek egindakoak:
- 8. zenbakia: zuzenbide publikoko erakundeek edo izaera sozialeko entitate edo establezimendu pribatuek emandako gizarte laguntzako zerbitzugintza jakin batzuk.
- 11. zenbakia: zuzentzako Ministraritzako erregistro egokian izena emanda duten erlijio-entitateek, beren xedeak betez, burutzen dituzten pertsonal- lagapenak zenbait iharduketa betetzeko ( ospitalizazioa edo irakaskuntza, besteak beste).
- 12. zenbakia: soilik helburu politiko, sindikal, erlijioso, patriotiko, filantropiko edo zibikoak dituzten irabazteko asmorik gabeko erakundeek, izaera hori legez aitortuta badute, beren kideentzat zuzenean burutzen dituzten zerbitzuak eta zerbitzuon osagarri diren ondasunemateak, baldin eta halako eragiketak erakundearen helburu zehatzak lortzeko egiten badituzte eta onuradunek erakundeoi ematen dizkieten kontraprestazio bakarrak estatutuetan ezarrita dauden kotizazioak badira.
- 13. zenbakia: kirola edo gorputz-hezkuntza egiten duten pertsona fisikoei emandako zerbitzuak, betiere zerbitzu horiek praktika horiekin zuzenean lotuta badaude eta zenbaki horretan adierazitako pertsona edo erakundeek ematen badituzte.
- 14. zenbakia: zuzenbide publikoko erakundeek edo izaera sozialeko kultura-erakunde edo -establezimendu pribatuek emandako zerbitzugintza jakin batzuk (besteak beste hauek bezalakoei lotuta dauden berezko zerbitzuak: liburutegiak; museoen bisitak; antzerki-emanaldiak edo erakusketak antolatzea).
- 28. zenbakia: Alderdi politikoek ematen dituzten ondasunak eta egiten dituzten zerbitzuak, baldin eta ondasun eta zerbitzuok alderdion helburu zehatza bete ahal izateko finantza-laguntza lortzearren eta alderdion onurarako bakarrik antolatu diren agerraldien ondorioz eman eta egiten badira
Kasua bada, faktura horiei buruzko informazioa eskema hauen bidez bidali beharko da:
- Pertsona fisikoen Eragiketa Ekonomikoen Erregistro Libururako (EEEL) (140 eredua): 1.2.- Diru-sarrerak Software bermatzailerik gabe egindako fakturekin.
- Pertsona juridikoen EEELrako (240 eredua): 1.2.- Software bermatzailerik gabe egindakofakturak.
Beste alde batetik, zergadunak salbuetsita egongo dira fakturaren "QR" kodea sortzeko betebeharra betetzetik, baldin eta eragiketa horien hartzailea jarduera ekonomikoaren garapenean jarduten duen enpresa- edo lanbide-jarduera gauzatzen duen pertsona edo erakunde bat edo administrazio publiko bat bada, BEZari buruzko azaroaren 9ko 7/1994 Foru Arauaren 7. artikuluaren 8. Ataleko B) letran ezarritakoaren arabera, eta jatorriz irakurri ezina den formatu elektroniko batean jaulkitzen direnak.
Gainera, Ogasuneko Zuzendaritza Nagusiak baimena eman ahal izango du TicketBAIren betebeharren bat edo guztiak betetzetik salbuesteko aurrekoez bestelako eragiketei dagokienez, baldin eta baldintza horiek betetzea eragozten duten salbuespenezko inguruabar teknikoak gertatzen badira. Salbuespen hori aldi baterako izango da eta eragiketa horiekin lotutako betebehar horiek betetzeko beharrezkoak diren egokitzapenak egiteko konpromisoaren mende egongo da.
-
TicketBAI sistemaren baldintzak ezartzen dituen fakturazio-softwareak (Bizkaian "software bermatzailea" deitua), faktura bat jaulkitzen duen bakoitzean, honako prozesu hau jarraitu beharko du:
- XML fitxategi bat sortu beharko da, TicketBAI formatuaren eskemaren diseinua eta edukia betetzen dituena. Fitxategi horri "TicketBAI fitxategia" deitzen zaio.
- TicketBAI fitxategia elektronikoki sinatu beharko da.
- Fakturaren irudia sortuko da, formatu fisikoan edo elektronikoan. Fakturaren irudiak TicketBAI sistemak eskatzen dituen bi eduki ditu: TicketBAI identifikatzailea eta QRTicketBAI kodea. Bi eduki horiek sortzeko beharrezkoa da sinatutako TicketBAI fitxategiaren sinaduraren zati bat erabiltzea.
- TicketBAI fitxategia dagokion euskal zerga-administrazioari bidaliko zaio, hark ezarritako epe eta formatuen barruan.
Erakutsiorrialde bakoitzeko
-
Bai. Fakturazio Erregelamenduaren 6. artikuluaren arabera, fakturan eragiketen hartzailearen izen-abizenak, sozietate-izen osoa agertu beharra dago.
Era berean, eragiketen hartzailearen EBko edozein estatu kidetako zerga-administrazio eskudunak esleitutako IFZ agertu beharko da honako kasu hauetan:
- BEZari buruzko Foru Arauaren 25. artikuluaren arabera salbuetsita dagoen beste estatu kide bati zuzendutako ondasunak entregatzea.
- Eragiketa horren hartzailea hari dagokion BEZaren subjektu pasiboa izatea.
- Zerga aplikatzen den lurraldean egindakotzat jotzen diren eragiketak izatea, eta faktura egitera behartuta dagoen enpresaburuak edo profesionalak lurralde horretan finkatutzat jo behar izatea.
-
TicketBAI faktura batek hartzaile bat baino gehiago badu, TicketBAI fitxategiaren eskemak bi aukera ematen ditu:
- "Hartzaile bat baino gehiago" eremua "S" batez markatu eta horietako bakoitzaren identifikazio-datuen berri eman.
- "Hartzaile bat baino gehiago" eremua "S" batez markatu, eta horietako bakar baten identifikazio-datuen berri eman.
-
Eragiketaren kontrako aldeak (bezeroak) Espainian esleitutako IFZrik ez duenean. Atzerriko bezeroen kasuan gertatzen da, besteak beste.
Bizi diren herrialdeko identifikazio-motak eta dagozkien balioak honako hauek dira:
- 02: IFZ BEZ
- 03: Pasaportea.
- 04: Egoitza dagoen herrialdeak edo lurraldeak emandako nortasun agiri ofiziala.
- 05: Egoitza ziurtagiria.
- 06: Beste frogagiri bat.
-
Operazioaren hartzailea Espainiako lurraldean bizi ez denean, eta EBko beste herrialde batean bizi badira, ez duenean erkidego barruko operadore-zenbakirik (Europako Erkidegoko azken kontsumitzaile batzuekin gertatzen den bezala). Hau da, hartzailea Espainiako IFZ batekin identifikatzen ez denean eta naziokoa ez den hartzailearen identifikazio-mota 02: IFZ-BEZ ez denean, herrialdearen kodea aldatu beharko da. IFZ-BEZ.
-
"Hirugarrenak edo hartzaileak emandako faktura" eremuak balio hauek ditu: "N" - Igorleak berak jaulkitako faktura; "T" – Hirugarren batek egindako faktura; eta "D" - Eragiketaren hartzaileak emandako faktura. "T" eta "D" balioak fakturazio-erregelamenduaren 5. artikuluan ezarritako fakturazio-kasuari dagozkio; horren arabera, enpresaburu edo profesional batek egin beharreko fakturazio-dokumentuak hirugarren batek edo eragiketaren hartzaileak berak egin ditzake.
Nolanahi ere, fakturaren igorlea eta betebeharra betetzearen arduraduna eragiketa egiten duen enpresaburua edo profesionala da oraindik ere; beraz, haren identifikazio-datuak jasoko dira dokumentuan.
Arauak baldintza batzuk ezartzen ditu, eragiketen hartzaileak egiten badu faktura. Baldintza horiek honako hauek dira:
- Akordio bat egon beharko da eragiketak egiten dituen enpresaburuaren edo profesionalaren eta eragiketa horien hartzailearen artean, eta akordio horren bidez, lehenengoak baimena eman beharko dio bigarrenari eragiketa horiei dagozkien fakturak egiteko. Akordio hori eragiketak egin aurretik sinatu beharko da, eta bertan zehaztu beharko da zer eragiketari buruz ari den.
- Horrela egindako faktura bakoitza eragiketa egin duen enpresaburuak edo profesionalak onartu beharko du. Prozedura hori alderdiek zehaztutakoaren araberakoa izango da.
- Eragiketei dagozkien fakturak egiten dituen operazioaren hartzaileak kopia bat igorri beharko dio fakturak egin zituen enpresaburu edo profesionalari.
- Faktura horiek bertan jasotako eragiketak egin dituen enpresaburuaren edo profesionalaren izenean eta haren kontura emango dira.
- Gainera, faktura horiek serie espezifiko batean jaulki beharko dira, Fakturazio Erregelamenduaren 6.1.a) .1 artikuluarekin bat etorriz (hau da, fakturak jaulkitzen dituen hartzaileak sail espezifiko bat ireki beharko du bere fakturak materialki jaulkitzen dituen hornitzaile bakoitzeko).
Ondorioz, TicketBAI fitxategiaren goiburuan eragiketa egiten duen enpresaburuaren edo profesionalen datuak jaso beharko dira.
-
Ez.
Pertsona fisiko errentatzaile batek PFEZn jarduera ekonomiko bat garatzen duela ulertuko da, baldin eta jarduera antolatzeko gutxienez lan-kontratua duen langile bat badago, lanaldi osokoa eta jarduera horretarako dedikazio esklusibokoa. Ondorio horietarako, ez dira enplegatutako pertsona gisa zenbatuko ezkontidea, izatezko bikotekidea, aurreko, ondorengo edo bigarren mailako albokoa, ezta Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 42. artikuluaren 3. paragrafoaren arabera zergadunarekin lotura duten pertsonak ere.
Erakutsiorrialde bakoitzeko
-
Bai.
SII sisteman ez bezala, informazio hori eremu bakar batean baitago, XML TicketBAI fitxategietan fakturaren serieari eta faktura-zenbakiari buruzko informazioa hainbat eremutan sartu behar da ("FakturaSeriea", "FakturaZk").
-
Ez.
Fakturazio-erregelamenduaren 6. artikuluaren arabera, faktura batek bere zenbakia eta, hala badagokio, seriea jaso beharko ditu. Beraz, printzipioz, seriea ez da faktura baten nahitaezko datua.
Hala, fakturazio erregelamenduaren 6. artikuluak hau ezartzen du: "Fakturak serie bereizietan jaulki ahal izango dira, hori justifikatzen duten arrazoiak daudenean, eta, besteak beste, fakturak egiteko betebeharra duenak bere eragiketak egiten dituen establezimendu bat baino gehiago dituenean, eta faktura egiteko betebeharra duenak bestelako eragiketak egiten dituenean".
Nolanahi ere, nahitaezkoa izango da honako faktura hauek serie espezifikoetan ematea:
- Eragiketen hartzaileek edo fakturazio erregelamenduaren 5. artikuluan aipatzen diren hirugarrenek emandakoak; horietako bakoitzerako serie bat egon beharko da.
- Zuzentzaileak.
- Abenduaren 29ko 1624/1992 Errege Dekretuaren 1. artikuluaren bidez onartutako BEZaren Erregelamenduaren bosgarren xedapen gehigarriaren arabera emandakoak.
- BEZari buruzko Foru Arauaren 84. artikuluaren Bat paragrafoko 2. zenbakiaren g) letran ezarritakoaren arabera emandakoak.
- Abenduaren 29ko 1624/1992 Errege Dekretuaren 1. artikuluaren bidez onartutako BEZaren Erregelamenduaren 61 quinquies artikuluaren 2. paragrafoan ezarritakoaren arabera emandakoak.
- Urte natural berean egindako eragiketak dokumentatzeko faktura erraztu eta osoak ematen direnean, nahitaezkoa izango da batzuen eta besteen serieak bereizita ematea.
-
TicketBAI sistemaren bidez faktura zer egun eta ordutan egin den adierazten du, haren inprimatze fisikoa sortu ez bada ere.
-
TicketBAI fitxategiko "Fakturaren goiburua" blokean "Faktura erraztua" eremua dago, eta "S" eta "N" balioak onartzen ditu (besterik adierazi ezean, "N" dela balioa - Ez).
- Faktura erraztua denean, eremu hori "S" balioarekin markatu beharko da.
- Faktura osoa denean, eremu hori "N" balioarekin markatu beharko da.
Baliorik markatzen ez bada, faktura osoa dela ulertuko da.
-
Bai. Fakturazio erregelamenduaren 7.artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan aipatzen diren "faktura erraztu kualifikatuak" dira.
Kasu horretan, faktura erraztu kualifikatua "S" gakoarekin identifikatuko da "Faktura erraztua" eremuan, eta, gainera, eragiketaren hartzailea identifikatzeko datuak jaso beharko dira (gutxienez, eragiketaren IFZ edo, hala badagokio, beste identifikazio-zenbaki bat).
-
Bai. Faktura zuzentzailea faktura erraztu bada, "S" gakoa markatu beharko da "faktura erraztua" eremuan.
Era berean, faktura zuzentzailearen mota identifikatu beharko da "S - Ordezkatzeagatiko faktura zuzentzailea" edo "I - Ezberdintasunengatiko faktura zuzentzailea" gakoekin.
-
Faktura erraztuaren zein hura ordezten duen fakturaren XML sortu eta bidali behar da.
-
Fakturan errore material bat gertatu denean (fakturazio erregelamenduaren 6. edo 7. artikuluaren arabera eskatutako baldintzaren bat betetzen ez denean), zuzenbidean oinarritutako errore bat, jasanarazitako kuotaren zehaztapen oker bat edo zerga-oinarria aldatzea eragiten duen inguruabarren bat (BEZaren Foru Arauaren 80) faktura zuzentzaile bat jaulki beharko da, faktura zuzentzailearen mota adieraziz, "R1", "R2", "R3", "R4" edo "R5" gakoarekin.
Era berean, faktura zuzentzailearen mota identifikatu beharko da "S - Ordezkatzeagatiko faktura zuzentzailea" edo "I- Ezberdintasunengatiko faktura zuzentzailea" gakoekin.
-
Faktura zuzentzaile bat jaulki beharko da "R1", "R2", "R3", "R4" edo "R5" gakoarekin. Faktura zuzentzailea faktura erraztua bada, gainera, "S" gakoa markatu beharko da "faktura erraztua" eremuan.
Bi modu daude ordezkatzeagatiko faktura zuzentzaile bat erregistratzeko:
-
“Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa” blokeko “Zuzendutako oinarria” “Zuzendutako kuota” eta, hala badagokio, “Errekargu kuota zuzenduta” adieraziz.
Faktura zuzentzailearen zerga oinarriak, zerga kuotak eta, hala badagokio, baliokidetasun errekargu kuotak, zuzentzen den fakturarenak ordezkatuko ditu.
Adibidea: 1. zenbakia duen faktura zuzenduko da, 1000 €-ko zerga oinarria eta 210€-ko zerga kuota duena, eragiketaren zerga oinarria 800€ eta zerga kuota 168€ izan behar zirelako.
Ordezkatzeagatiko faktura zuzentzaileak honako datuak adieraziko ditu:
Fakturaren goiburuaren datuak
- Zuzendutako oinarria (“Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa” blokea): 1.000.
- Zuzendutako kuota (“Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa” blokea): 210.
- Ordezkatutako fakturaren zenbakia: 1
- Ordezkatutako fakturaren emateko data.
Fakturaren xehakapenaren datuak
- Zerga oinarria: 800.
- Zerga kuota: 168.
- Fakturaren zenbatekoa guztira: 968.
-
“Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa” blokeko “Zuzendutako oinarria” “Zuzendutako kuota” eta, hala badagokio, “Errekargu kuota zuzenduta” adierazi gabe.
Faktura zuzentzailea jaulki baino lehen zuzentzen den fakturaren zenbateko berak baina negatiboki dituen faktura bat jaulkitzearen kasua da.
Ondoren igorri behar den faktura zuzentzaileak zerga oinarria, zerga kuota, eta hala badagokio baliokidetasun errekargu kuotaren zenbateko zuzenak adieraziko ditu eta ez dira “Ordezteko zuzenketaren zenbatekoa” blokearen “Zuzendutako oinarria” eta “Zuzendutako kuota” adieraziko, ezta “Errekargu kuota zuzenduta”, kasua bada (faktura negatiboarekin ezabatu baitira).
Adibidea: 1. zenbakia duen faktura zuzenduko da, 1000 €-ko zerga oinarria eta 210€-ko zerga kuota duena, eragiketaren zerga oinarria 800€ eta zerga kuota 168€ izan behar zirelako.
Lehenengoz faktura “normal” bat jaulki beharko da, zuzendutako fakturaren zenbateko negatiboekin. Faktura hau ez da faktura zuzentzailea. Fakturaren xehakapenean honakoa adierazi behar da:
- Zerga oinarria: -1.000.
- Zerga Kuota: -210.
- Fakturaren zenbatekoa guztira: -1.210.
Ondoren ordezkatzeagatiko faktura zuzentzailea jaulki beharko da, hurrengo datuekin:
Fakturaren goiburuaren datuak
- Ordezkatutako fakturaren zenbakia: 1
- Ordezkatutako fakturaren emateko data.
Fakturaren xehakapenaren datuak
- Zerga oinarria: 800.
- Zerga kuota: 168.
- Fakturaren zenbatekoa guztira: 968.
-
-
"Ordezteko Zuzenketaren Zenbatekoa" blokearen barruan dauden eremuak soilik bete behar dira ordezkapen bidezko faktura zuzentzaile bat jaulkitzen denean (faktura zuzentzailearen etiketaren barruan "S" gakoa markatu behar izan da).
Erakutsiorrialde bakoitzeko
-
"Eragiketaren data" eremua bete beharko da eragiketaren gauzatze-data faktura igorri zen data ez denean.
Adibidez: "A" enpresak beste enpresa bati saltzen dizkio salgaiak 2022ko uztailaren 3an, eta eragiketa 2022ko abuztuaren 1eko fakturan dokumentatzen da. Kasu horretan, "Faktura emateko data" eremua jasoko da, 2022ko abuztuaren 1eko balioarekin, eta "Eragiketaren data" eremua, berriz, 2022ko uztailaren 3ko balioarekin.
-
Laburpen-fakturak dokumentatzen dituen eragiketak egin diren hilabete naturaleko azken eguna jasoko da, edo, laburpen-aldia hilabetetik beherakoa bada, aldi horretako eragiketa egin den azken eguna.
Adibidez: 2022ko uztailaren 25ean igorritako faktura, 2022ko uztailaren 1, 10, 15 eta 20an egindako zenbait ondasun-emate dokumentatzen dituena; eragiketaren data uztailaren 20a da.
-
Zuzentzen ari garen jatorrizko fakturari dagokion eragiketa egin den eguna.
-
Zuzendutako azken faktura dokumentatzen duen eragiketa egin den azken eguna jasoko da (egunik berriena).
-
Foruko zerga-administrazio bakoitzak arautzen duenaren araberakoa izango da.
Bizkaiaren kasuan, ez da beharrezkoa fakturaren xehetasunari buruzko informazioa sartzea (Deskribapen xehetasuna, Kantitatea, Zenbatekoa, Deskontua eta Guztizko zenbatekoa). Sartzen bada, ez da tratatuko.
-
Ez. Eduki librea da, 250 posizio har ditzake, eta fakturatzen den eragiketaren edo eragiketen deskribapen orokorra du.
-
Faktura gehienetan, "Fakturaren zenbateko guztira" bat etorri behar da BEZa banakatzeko zenbatekoen baturarekin.
Hala ere, egoera batzuetan kointzidentzia hori ez da gertatzen, adibidez:
- Ondasun erabilien, arte-objektuen, antzinako objektuen eta bilduma-objektuen araubide berezia aplikatzen duten fakturetan.
- Bidaia-agentzien araubide berezia aplikatzen duten fakturetan.
- BEZaren zerga-oinarrian eragiketen prezioarekin zuzenean lotuta egoteagatik jasotako diru-laguntzak jasotzen dituzten fakturetan.
-
Fakturaren igorleak jasan behar duen eta fakturan sartuta dagoen atxikipenaren zenbatekoa adierazi behar da.
-
Taldeko enpresen arteko eragiketetan, BEZari buruzko Foru Arauaren 163 sexies.bost artikuluan ezarritako modalitatea aukeratu denean, "BEZaren araudi bereziaren gakoa eta zerga garrantziadun eragiketak" eremuko 06 gakoa (“BEZeko erakundeen multzoaren araudi berezia (maila aurreratua)”)erabiltzen denean bakarrik jaso behar da. Kasu horietan, "Kostuaren zerga oinarria" eremua bete ahal izango da.
"Zerga-oinarria" eremua BEZaren Foru Arauaren 78. eta 79. artikuluetan aipatzen den zenbatekoa izango da. Kontuan hartu behar da "Jasanarazitako kuota" eremuan, kostuaren zerga-oinarria dagokion zerga-tasarekin edo tasekin biderkatzearen emaitza jasoko dela.
-
Eragiketa hauek sartu dira, dagozkien gakoekin batera:
- 01 Erregimen orokorreko eragiketa eta hurrengo balioetan jaso gabe dagoen beste edozein kasu.
- 02 Esportazioa.
- 03 Erabilitako ondasunen, arte objektuen, zaharkinen eta bilduma objektuen araudi berezia aplikatzen zaien eragiketak.
- 04 Inbertsio urrearen araubide berezia.
- 05 Bidaia-agentzien araubide berezia.
- 06 BEZeko erakundeen multzoaren araudi berezia (maila aurreratua).
- 07 Kutxa-irizpidearen araubide berezia.
- 08 Ekoizpen, Zerbitzu eta Inportazioaren gaineko Zergari / Kanarietako Zeharkako Zerga Orokorrari lotutako eragiketak.
- 09 Besteren izenean eta kontura ari diren bidai agentziek egindako zerbitzuen fakturazioa (Fakturazio Araudiko 3. xedapen gehigarria).
- 10 Hirugarrenen kontura kobratzea ordainsari profesionalak edo jabetza industrialetik eratorritako eskubideak, egilearenak edo bazkideen, bazkideen edo elkargokideen kontura kobratzeko eginkizun horiek betetzen dituzten sozietate, elkarte, elkargo profesional edo bestelako erakundeek egindakoak.
- 11 Negozio lokala errentatzeko eragiketak, atxikipenari lotuak.
- 12 Negozio lokala errentatzeko eragiketak, atxikipenari lotu gabeak.
- 13 Negozio lokala errentatzeko eragiketak, atxikipenari lotuak eta lotu gabeak.
- 14 Hartzailea administrazio publiko bat denean ordaintzeke dauden BEZdun fakturak, obra ziurtagirietakoak.
- 15 Segidako traktuko eragiketetan ordaintzeke dagoen BEZdun faktura.
- 17 BEZaren Foru Arauaren IX. tituluko XI. kapituluean ezarritako araubideeren bati atxikitako eragiketa (OSS eta IOSS).
- 19 Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantzako Erregimen Berezian (REAGYP) sartutako jardueren eragiketak.
- 51 Baliokidetasun errekarguko eragiketak.
- 52 Erregimen erraztuko eragiketak.
- 53 BEZaren ondorioetarako enpresari edo profesionaltzat jotzen ez diren pertsona edo erakundeek egindako eragiketak.
Erakutsiorrialde bakoitzeko
-
Bai.
Lotu gabeko eragiketaren kasuan, "Fakturaren xehakapena - Lotu gabea" blokearen barruan adierazi beharko da lotuta ez izatearen arrazoia edo kausa ("OT - BEZaren Foru Arauaren 7. artikuluak lotu gabea Lotu gabeko beste kasu batzuk”, "RL - Lokalizazio arauengandik lotu gabe", "VT - Lotu gabe, hirugarrenen kontura egindako eragiketak" edo "IE - Zergaren aplikazio-lurraldean lokalizazio-arauengatik lotu gabe, baina jasanarazita dauka atzerriko zerga, IPSI/IGIC edo EBko beste estatu kide bateko BEZa") eta zergapetu gabeko zenbatekoa.
Eragiketa salbuetsia bada, "Faktura xehakapena" blokearen barruan "lotua" eta "salbuetsia" gisa jasoko da, eta salbuespenaren arrazoia eta salbuetsitako zerga-oinarria adieraziko dira. Hauek dira salbuesteko arrazoien gakoak:
- "E1 - BEZaren Foru Arauaren 20. artikuluak salbuetsia".
- "E2 - BEZaren Foru Arauaren 21. artikuluak salbuetsia".
- "E3 - BEZaren Foru Arauaren 22. artikuluak salbuetsia".
- "E4 - BEZaren Foru Arauaren 23. eta 24. artikuluek salbuetsia".
- "E5 - BEZaren Foru Arauaren 25. artikuluak salbuetsia".
- "E6 - Beste arrazoi batengatik salbuetsia".
Nahitaez bete behar da salbuespenaren arrazoia.
Fakturak salbuespen-kausa desberdina duten eragiketak jasotzen baditu, eragiketa bakoitzari dagokion oinarri salbuetsiaren zenbatekoa banakatu ahal izango da.
-
"BEZaren erregimenen eta zerga garrantzia duten eragiketen gakoak" atalean, "02 - Esportazioa" gakoa idatziko da.
Hartzailea atzerritarra izanez gero, "Herrialdearen kodea" eta "03 - Pasaportea", "04 - Egoitza dagoen herrialdeak edo lurraldeak emandako nortasun agiri ofiziala", "05 – Egoitza ziurtagiria" edo "06 - Beste frogagiri bat" gakoen bidez identifikatu beharko da “IDType” eremuan.
Bestalde, fakturaren zerga-oinarria "salbuetsita" eragiketa motaren eremuan sartuko da, eragiketa motaren xehakapena "ematea” blokearen barruan. Salbuespen-arrazoi gisa, "E2 - BEZaren Foru Arauaren 21. artikuluak salbuetsia" gakoa jarriko da.
-
Hartzailea espainiarra bada, hornitzaileak edo zerbitzu-emaileak faktura egingo du, eta "Fakturaren xehakapena" blokean "S2 - Subjektu pasiboaren inbertsioarekin" gakoa idatziko du "Salbuetsi gabeko mota" eremuan. Eragiketaren zenbatekoaren berri emango da "zerga-oinarria" eremuan, baina "zerga tasa" eta "zerga kuota" eremuak zero zenbatekoarekin jakinaraziko dira.
Hartzailea Europar Batasunekoa bada IFK-BEZ bidez, "Eragiketa motaren xehakapena" atala beteko da, eta "lotu gabe" eremuan "RL - Lokalizazio arauengandik lotu gabe" eta lotu gabeko zenbatekoa beteko dira. Azken kasu horretan, zerbitzu ematea edo ondasun ematea den adierazi behar da.
-
TicketBAI fitxategian, bezero komunitarioa identifikatu beharko da, "IDType" egoitza herrialdeko identifikazio mota "02 IFZ-BEZ" gakoaren bidez, eta "ID" eremuan erkidego barruko operadore-zenbakia jarri beharko da. "Herrialdearen kodea" eremua ez da nahitaezkoa izango.
Bestalde, fakturaren zerga-oinarria "salbuetsita" eragiketa motaren eremuan sartuko da, eragiketa motaren xehakapena "Ematea" blokearen barruan. Salbuesteko kausa gisa, "E5 - BEZaren Foru Arauaren 25. artikuluak salbuetsia" gakoa jarriko da.
-
Erregistro bakar batean emango da fakturaren berri, honako hauei dagokien informazioa banakatuta: zerga-tasa, zerga-oinarria, jasanarazitako kuota, baliokidetasun-errekargu mota eta baliokidetasun-errekargu kuota, tasa edo errekargu desberdinen arabera.
-
Ez. TicketBAI fitxategiaren diru-balio guztiak eurotan adierazi behar dira, bere kasuan, eragiketaren sortzapen-egunean indarrean dagoen Espainiako Bankuak ezarritako kanbio-tasa saltzailea aplikatuta (BEZaren Foru Arauaren 79 art.).
-
TicketBAI XML-ko "BEZaren xehetasuna" blokeko nahitaezko etiketa bakarra zerga-oinarria da; izan ere, dagokion eragiketa edozein izanda ere, jakinarazi behar den eremu bakarra da. Aipatutako gainerako eremuak ez dira nahitaezkoak XML eskeman; izan ere, eragiketa motaren arabera, baliteke informaziorik eman behar ez izatea.
"Baliokidetasun errekargu mota" eta "Baliokidetasun errekargu kuota" eremuak soilik bete behar dira eragiketa bat dokumentatzen bada eta eragiketa horren hartzailea baliokidetasun-errekarguaren araubide bereziari atxikitako txikizkako merkatari bat bada eta errekargu hori aplikatu behar bada, BEZari buruzko Foru Arauaren 156. eta 157. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Azaldutako arrazoiengatik, ezin dira eremuak nahitaezkotzat jo TicketBAI eskeman, baina horrek ez du esan nahi eremu horiek bete gabe utzi behar direnik, fakturak Fakturazio Erregelamenduaren 6. eta 7. artikuluetan ezarritako eskakizunak bete behar baititu.
-
Kontrapartea atzerritarra denean eta faktura erraztua ez denean, eragiketa motaren xehakapena adierazi behar da nahitaez.
Kontrapartea atzerritarra dela ulertuko da hartzailea TicketBAI fitxategiko "IDBestea" eremuan identifikatzen denean, eta honako kasu hauetan aplikatzen da:
- 02 IFZ - BEZ.
- 03 Pasaportea.
- 04 Egoitza dagoen herrialdeak edo lurraldeak emandako nortasun agiri oficiala.
- 05 Egoitza ziurtagiria.
- 06 Beste frogagiri bat.
Hala ere, hartzailea atzerritarra dela ere uste da, eta, beraz, eragiketa motaren xehakapena erabili beharko du, hartzailearen IFZ "N"-tik hasten denean.
-
Bai. Zerga-tasa bakoitzari dagokion zerga-oinarria eta dagokion zerga-kuota banakatu behar dira.
-
Baliokidetasun-errekarguaren araubidean dauden enpresaburu eta profesionalek egindako fakturetarako, "BEZaren araudi bereziaren gakoa eta zerga garrantziadun eragiketak" eremuko "51- Baliokidetasun errekarguko eragiketak" gakoa erabili behar da.
Aitzitik, gako hori ez da erabili behar baliokidetasun-errekarguaren araubidean dauden enpresaburuen eta profesionalen hornitzaileek egindako fakturetan.
Gako honen helburua da azken kontsumitzaile bati BEZa jasanarazten dioten fakturak identifikatzea, baina, enpresaburu batek baliokidetasun-errekarguaren araubidean jaulkitzen dituenez, ez dira zergadun horien autolikidazioetan sartu beharreko sortutako BEZaren kuota, zeren eta txikizkako fasetik sortutako BEZa hornitzaileak jasanarazitako baliokidetasun-errekarguaren bidez biltzen baita. Ildo horretan, azken kontsumitzaileari jasanarazitako BEZaren kuota horiek jarduera ekonomikoko diru sarrera izango dira enpresaburuaren PFEZn.
Horretarako, fakturaren xehakapenean, "Eragiketa baliokidetasun-errekarguan edo erregimen erraztuan" marka bat gaitzen da, non lehenetsitako balioa "N" den. "S" markatuz gero, zergadun batek erregimen erraztuan edo baliokidetasun-errekarguaren araubidean egindako faktura da. Kasu honetan jasanarazitako BEZaren kuota ez da BEZaren aitorpenera aldatzen. Gainera, PFEZaren ondorioetarako, BEZaren kuota horrek bere jardueraren diru-sarrera handiagoa dakar.
Adibidez, baliokidetasun-errekarguaren araubidean dagoen enpresaburu batek zerga-oinarria (BEZ) duen sendagai baten faktura bat ematen du, 100 eurokoa, eta BEZaren kuota, 4 eurokoa. Nola sortu behar da TicketBai fitxategia kasu honetan?
"51 Baliokidetasun errekarguko eragiketak" gakoa markatu behar da, "BEZaren araudi bereziaren gakoa eta zerga garrantziadun eragiketak" eremuan.
Fakturaren xehakapenean zenbateko eta balio hauek bete behar dira:
- Zerga-oinarria: 100.
- Zerga-tasa: 4.
- Zergaren kuota: 4.
- Baliokidetasun-errekarguaren tasa eta Baliokidetasun-errekarguaren kuota ez dira informatu behar.
- Baliokidetasun-errekarguaren edo araubide erraztuaren eragiketa: S. Marka horrek esan nahi du BEZaren kuota ez dela zergaren likidazioaren parte, eta, beraz, jarduera ekonomikoaren sarreratzat hartzen da PFEZaren ondorioetarako.
Erakutsiorrialde bakoitzeko
-
TicketBAI sistemak esan nahi du faktura bakoitzak aurreko faktura identifikatu behar duela (seriea, zenbakia, data eta sinaduraren lehenengo 100 karaktereak). TicketBAI fitxategian eremu hauek derrigorrezkoak izan ez arren, egoera hori zenbait kasutan betekizun horiek eskatzen ez direlako ematen da (adibidez, lehenengo fakturan edo gailua hondatzen denean).
Kateatzean, faktura bakoitzak aurreko faktura bakar bat izan dezake gehienez ere, hau da, zergapeko baten faktura bakoitzak zergapeko horren faktura bakar baten aurreko faktura izan daiteke.
Kateatzeko betekizuna betetzea fakturazio-sistemaren funtzionamendu-moduaren araberakoa da:
- Gailu edo fakturazio gune berak hainbat serietako fakturak jaulkitzen baditu, kateatzearen betekizunak igorritako aurreko faktura identifikatu behar du, gailu edo fakturazio gune horren barne seriea edozein dela ere (adibidez, serie arrunt bateko faktura baten aurretik beste serie bateko faktura zuzentzaile bat jar daiteke).
- Era berean, fakturazio sistema guztiz zentralizatuta dagoen sistema bada, kateatzea sistemak denborazko ordenean igorri duen azkeneko fakturari dagokio.
“Egin zure Faktura” aplikazioa, hain zuzen ere, fakturazio sistema guztiz-zentralizatu bat bezala funtzionatzen du, beraz, faktura guztiak denborazko ordenean kateatzen ditu.
Fakturazio prozesu desberdinak beharrezkoak badira (fakturazio guneak bezala) erabiltzaile desberdinei era paraleloan arreta emateko, kateatzea prozesu edo fakturazio gune barnean, denborazko ordenean, eman behar da, seriea edozein izanda ere. Kasu honetan fakturazio prozesu edo ilara kopuru bornatua egon behar du, fakturak igortzen dituen enpresa bakoitzak dituen pilaturiko erabiltzaile kopuruari lotuta.
-
Fakturak urte batean eta bestean igortzen dituen gailua berbera bada, aurreko urtean jaulkitako azken fakturarekin kateatu behar da, nahiz eta serie desberdinarekin egin.
-
Justifikatutako kasu batzuetan ezinezkoa da aurreko fakturarekin kateatzea, besteak beste:
- Gailu berri baten lehen faktura jaulkitzen denean.
- Zergadunaren lehen faktura jaulkitzen denean.
- Gailu bat apurtzen denean eta beste gailu batekin ordeztu behar denean.
-
Kateatzearen baldintza betetzeko, aurreko softwarearen kateatze-datuak lortu ahal izango dira software berriarekin jaulkitzen diren fakturetarako. Softwarea aldatu arren, TicketBAI fitxategiak sisteman gordeta egongo dira, eta, horrela, jaulkitako azken fakturaren informazioa jaso ahal izango da.
Soilik baldin eta teknikoki ezinezkoa edo oso neketsua bada fitxategi berriak sortzea zergapekoak emandako aurreko fakturaren datuekin, justifikatuta egongo litzateke TicketBAI fitxategia bidaltzea aurreko faktura identifikatu gabe.
-
Bai.
Erakutsiorrialde bakoitzeko
-
TicketBAI fitxategiak sinatzeko, honako hauek izango dira erabili beharreko ziurtagiriak:
- Pertsona fisikoen ziurtagiri kualifikatuak.
- Zigilu elektronikoko ziurtagiri kualifikatuak.
- Gailuaren ziurtagiriak. Gailu bakoitzerako nortasun bakarra eskaintzen du, eta fakturak igortzeko erabiltzen den gailuan instalatuta eta hari lotuta dago.
- Autonomoen ziurtagiria: ziurtagiri ez-kualifikatua da, jarduera ekonomikoak aitortzen dituzten pertsona fisikoentzat (autonomoak, esate baterako) igorritakoa eta horren funtzioa da ziurtagiria eskatu duenaren IFZ bermatzea.
-
TicketBAI fitxategien bidalketa baimentzeko, erabili beharreko ziurtagiriak sinaduran baimendutako berberak dira:
- Pertsona fisikoen ziurtagiri kualifikatuak.
- Zigilu elektronikoko ziurtagiri kualifikatuak.
- Gailuaren ziurtagiriak. Gailu bakoitzerako nortasun bakarra eskaintzen du, eta fakturak igortzeko erabiltzen den gailuan instalatuta eta hari lotuta dago.
- Autonomoen ziurtagiria: ziurtagiri ez-kualifikatua da, jarduera ekonomikoak aitortzen dituzten pertsona fisikoentzat (autonomoak, esate baterako) igorritakoa eta horren funtzioa da ziurtagiria eskatu duenaren IFZ bermatzea.
-
Bai; gailuaren ziurtagiriak eskura ditzake ziurtagiria erabiliko duen eta zergapekoa ez den pertsona batek. Hala ere, ziurtagiria erabiliko duen zergapekoak bere izenean eman behar dio alta Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan. Horretarako, gailuaren ziurtagiriaren serie zenbakia jakinarazi beharko du, hurrengo estekak irekitzen duen formularioa betez:
https://www.ebizkaia.eus/eu/izapideen-katalogoa?procID=1740&cId=si
-
Gailuaren ziurtagiri bat ziurtagiri ez-kualifikatua da eta gailu bakarra identifikatzen du. Erakundearen ordezkariaren ziurtagiria ziurtagiri kualifikatu pertsonala da eta edozein administrazioren aurrean erakundea ordezkatzeko ahalordeak dituen pertsona ordezkatzen du. Euskadiko administrazioen baitan, gailuaren ziurtagiria Ticketbai fitxategiak sinatzeko eta bidaltzeko garaian bakarrik erabil daiteke. Aldiz, erakundearen ordezkariari dagokion ziurtagiria izapidetze ugaritan erabil daiteke.
Gailuaren ziurtagiria sinadurari lotutako PINik gabe instalatzen da; aldiz, erakundearen ordezkariaren ziurtagiria, bere software bertsioan PINik gabe instala daitekeen arren, ez da hori egitea gomendatzen.
Gailuaren ziurtagiriaren iraupena 10 urtekoa da; aldiz, erakundearen ordezkariaren ziurtagiriak 4 urteko iraupena du. Gailuaren ziurtagiria ziurtagiri-ez kualifikatua da eta gailua bakarrik identifikatzen du; erakundearen zigilua dokumentu eta fakturak modu arinean eta erantzunik gabe zigilatzea ahalbidetzen duen zigilua da. Horrek bermatzen du igorri zitzaion erakunde hori bera duela jatorri. Euskadiko administrazioen baitan, gailuaren ziurtagiria Ticketbai fitxategiak sinatzeko eta bidaltzeko garaian bakarrik erabil daiteke. Aldiz, erakundearen zigilua izapidetze ugaritan erabil daiteke. Gailuaren ziurtagiriaren iraupena 10 urtekoa da; aldiz, erakundearen zigiluak 3 urteko iraupena du.
-
Bai, gailuaren ziurtagiriak etorkizunera begira berri daitezke, iraungitze-data baino 60 egun lehenagotik hasita.
-
Kode baten iturria eta segurtasuna ziurtatzen duen ziurtagiria da. Software arloko garatzaileek kode-sinaduren ziurtagiriak erabiltzen dituzte software arloko programak, kontrolatzaileak eta aplikazioak modu digitalean sinatzeko. Horiek guztiak, gero, banatu egiten dituzte amaierako erabiltzaileek egiazta dezaten jasotako kodea hirugarren batek ez duela aldatu edo arriskuan jarri.
Kode-sinadurako ziurtagiriek bermatzen dute erabiltzaileek ez dutela exekutatuko den sistema eragileak bidalitako ohartarazpen-mezurik jasoko programa abiarazteko edo instalatzeko garaian.
https://casecurity.org/wp-content/uploads/2016/09/Minimum-requirements-for-the-Issuance-and-Management-of-code-signing.pdf dokumentuak jasotzen ditu ziurtagiri horiek igorri ahal izateko bete beharreko eskakizunak.
-
Ez, gailuaren ziurtagiria bere izenean alta eman duen pertsonak soilik erabili dezake. Hau da, gailu ziurtagiriak ezin dira erabili hirugarren pertsonen ordezkaritzan.
-
Bai. Egoera hau hainbat zergapekoek fakturak egiteko eta EEELren idatzoharrak bidaltzeko gailu bera erabiltzen dutenean ematen da. Kasu honetan, zergapeko bakoitzak ziurtagiriaren serie zenbakia jakinarazi behar dio Foru Ogasunari, dagokion formulario elektronikoa betez.
-
Ez.
Erakutsiorrialde bakoitzeko
45 emaitz
-
Oro har, EEELk (140 eredua) honako kapitulu hauei dagozkien oharrak bidali behar izatea dakar:
- Egindako fakturak eta diru-sarreren kapitulua.
- Diru-sarrerak Software bermatzailearekin egindako fakturekin.
- Diru-sarrerak Software bermatzailerik gabe egindako fakturekin.
- Fakturarik gabeko diru-sarrerak.
- Jasotako fakturak eta gastuen kapitulua.
- Gastuak fakturarekin.
- Gastuak fakturarik gabe.
- Inbertsio ondasunen kapitulua.
Kapitulu honetan alta eman beharko zaie jarduerari lotutako ondasun guztiei, BEZari buruzko araudiaren arabera inbertsio-ondasunak diren alde batera utzita, orain arte 140 ereduarekin egin den bezala. Ondasunen alta behin bakarrik egin beharko da. Horrez gain, hala denean, inbertsio-ondasunen erregularizazioari buruzko informazioa ere adierazi beharko da, bai eta jarduerari lotutako ondasunen bajei buruzkoa ere.
- Erkidegoaren barneko zenbait eragiketen kapitulua
Kapitulu honetan honako hauei buruzko informazioa eman beharko da:
- Peritu-txostenak edo lanak egiteko ondasunak bidaltzea edo jasotzea. (BEZari buruzko FAren 70.1.7.b).
- Europar Batasunaren barruan ondasunak transferitzea eta eskuratzea. (BEZari buruzko FAren 9.3 eta 16.2 artikuluak).
- Ondasunen salmenta kontsignan.
- Funts hornidurak eta ordejarrien kapitulua.
Kapitulu honetan, jarduera ekonomikoak egiten dituzten zergadunek ordezko gisa edo funts-horniduretan jasotako zenbatekoak jasoko dira.
- Zerga garrantzia duen bestelako informazioaren kapitula.
Kapitulu honetan honako hauei buruzko informazioa eman beharko da:
- Jarduera bakoitzaren izakinen aldaketa.
- Negozio-lokalen errentamenduak.
- BEZari lotutako higiezinen eskualdaketengatik kontraprestazioan jasotako zenbatekoak.
- 6.000 eurotik gorako zenbatekoak, dirutan jasotakoak.
- Egindako fakturak eta diru-sarreren kapitulua.
-
Bai. Kasu horretan, terminalak jaulkitako fakturen TicketBAI fitxategiak sortuko lituzke. Hala eta guztiz ere, TicketBAI fitxategia Administrazioari bidali behar zaio, EEELren idatzoharren barruan. Pertsona fisikoen kasuan, errentari buruzko datu jakin batzuk adierazi behar dira, hala nola jardueraren epigrafea eta PFEZaren sarreraren zenbatekoa BEZaren zerga-oinarriaren berdina den eragiketa bat den. Terminalak errenta-datu horiek "automatikoki" gehitu baditzake, EEELren idatzoharrak zuzenean bidal daitezke terminaletik.
-
Ez. Hala ere, zergapeko horiek BEZaren Hileko Itzulketen Erregistroan inskribatu nahi badute eta, beraz, BEZaren erregistro-liburuak IBESren bidez eraman behar badituzte, bai, EEEL eraman beharko dute, eta horrela ulertuko da IBES beteko luketela.
Pertsona fisiko errentatzaile batek PFEZn jarduera ekonomiko bat garatzen duela ulertuko da, baldin eta jarduera antolatzeko gutxienez lan-kontratua duen langile bat badago, lanaldi osokoa eta jarduera horretarako dedikazio esklusibokoa. Ondorio horietarako, ez dira enplegatutako pertsona gisa zenbatuko ezkontidea, izatezko bikotekidea, aurreko, ondorengo edo bigarren mailako albokoa, ezta Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 42. artikuluaren 3. paragrafoaren arabera zergadunarekin lotura duten pertsonak ere. -
Bai. EEELren kapituluetako idatzoharren bidalketak zergapeko berak edo haren ordezkariak (aholkulariak) egin ditzake, eta bi bidalketa-sistemak konbinatu ahal izango dira.
Adibidez, baliteke zergadunaren fakturazio-softwareak TicketBAI fitxategiak Ogasunera bidaltzea zuzenean, EEELren idatzohar gisa, eta aholkularia izatea, jasotako fakturetan eta zergadunak emandako gainerako informazioan oinarrituta, EEELren gainerako kapituluen idatzoharrak bidaltzen dituena, ordezkari gisa jardunez.
Gerta daiteke, halaber, obligaziodunaren fakturazio-softwareak TicketBAI fitxategiak bakarrik sortzea eta bidalketarik ez egitea. Kasu horietan, TicketBAI fitxategi horiek aholkulariari bidal dakizkioke, hark egin ditzan dagozkion oharrak zergadunaren EEELn.
Erakutsiorrialde bakoitzeko
-
- Farmaziek beren salmentengatik egiten dituzten XML TicketBAI fitxategietan eta TicketBAI fakturetan jaso behar diren datuak.
Bai XML TicketBAI fitxategietan, bai TicketBAI fakturetan, saldutako produktuen BEZaren zerga-oinarria erakunde ezberdinek farmazia-prestaziorako sinatutako hitzarmenen/itunen arabera finantzatutako zenbatekoa deskontatu ondoren kalkulatu behar da.
- Farmazia-prestaziorako sinatutako hitzarmen/itunen hileko likidazioa.
Likidazio horren informazioa bi idatz-oharren bidez jaso beharko da Eragiketa Ekonomikoen Erregistro Liburuan (EEEL):
-
"Jaulkitako fakturak eta diru-sarrerak" kapituluan, "Fakturarik gabeko diru-sarrerak" (1.3) azpikapituluan, hileko likidazioan adierazten den PFEZaren diru-sarreraren zenbatekoa idatzi beharko da. Idatz-ohar hau honela zehaztuko da:
- Diru-sarrera mota = Aparteko diru-sarrerak eta bestelakoak (73, 77 eta 79 azpitaldeak)
- Eragiketa-data: Likidazioa dagokion hilaren azken eguna.
- Eragiketaren deskripzioa: [Hilabete](e)ko Elkargoaren likidazioa.
- Ordaintzailea
- IFZ: Q4866002A
- Izen-abizenak eta sozietate-izena BIZKAIKO FARMAZEUTIKOEN ELKARGO OFIZIALA
- PFEZaren datuak
- Jarduera (EJZren epigrafea): 165210 - FARMAZIAK: SENDAGAIEN, OSASUN-PRODUKTUEN ETA HIGIENE PERTSONALAREN TXIKIZKAKO MERKATARITZA
- PFEZren sarreraren zenbatekoa: Elkargoaren “Bitartekaritzagatiko ordainketen likidazioa” deritzon hileko agiriaren zenbatekoa [Fakturazioko ordainketak guztira – Osasun eta beste erakunde batzuen deskontuak].
-
“Gastuak eta jasotako fakturak” kapituluko (hileko likidazioaren gainerako gastuak idazten diren kapituluan) fakturarik gabeko azpikapituluan, Farmaindustriari dagozkien abonuek sortzen duten erosketa-gastuen minorazioa idatzi beharko da. Idatz-ohar honen xehetasunak honako hauek izango dira:
- Eragiketa data: likidazioa dagokion hilaren azken eguna.
- Ez dira kontrako alderdiaren edo hornitzailearen identifikazio datuak bete beharko.
- PFEZaren datuak:
- (JEZren epigrafea): 165210 - FARMAZIAK: SENDAGAIEN, OSASUN-PRODUKTUEN ETA HIGIENE PERTSONALAREN TXIKIZKAKO MERKATARITZA.
- Kontzeptua: 600 – Salgaien erosketak.
- PFEZ gastuaren zenbatekoa: Farmaindustriari dagozkien abonuen zenbatekoa (NEGATIBOAN) adierazi beharko da.
Idatz-ohar hauek BFAren EEELa betetzeko aplikazioaren bidez egin daitezke (https://www.batuz.eus/eu/eeel helbidean azaldutako esteken bidez) edo Batuz-era egokitutako eta “fakturarik gabeko diru-sarrerak” eta “fakturaik gabeko gastuak” azpikapituluak eramatea aurreikusten duen software komertzial baten bidez.Idatzohar horiek zergadunak eta zergadunaren ordezkari fiskalak egin ditzake.
-
- Farmaziek beren salmentengatik egiten dituzten XML TicketBAI fitxategietan eta TicketBAI fakturetan jaso behar diren datuak.
-
Faktura zuzentzailea edozein dela ere (ordezteagatik edo aldeengatik– Ikusi ohiko galderak, 48.etik 52.era–), idatz-oharraren “PFEZ sarreraren zenbatekoa” eremuan diferentzia egiten bete beharko da, salbu eta zuzendutako fakturaren zenbateko berak baina negatiboan dituen faktura arrunt bat jaulkitzen bada (“abono” gisa ezagutzen da), eta ondoren ordezteko faktura zuzentzaile bat.
Hau da, “PFEZaren sarreraren zenbatekoa” eremuan, zuzentzen ari den fakturari dagokion PFEZaren sarreraren zenbatekoarekiko alde positiboa edo negatiboa jarri beharko da.
Adibidez, 48. ohiko galderan ordezteko faktura egiteko jasotako kasuan:
Jarduteko bi modu bereizten dira ordezteko faktura zuzentzaile bat erregistratzeko:
-
«Ordezko zuzenketaren zenbatekoa» blokearen barruan, hauei buruzko informazioa emanez: «zuzendutako oinarria», «zuzendutako kuota», eta, hala badagokio, «errekargu kuota zuzendua».
Faktura zuzentzaileko zerga-oinarriak, zergaren kuotak eta –hala badagokio— baliokidetasun-errekarguak zuzentzen ari den fakturakoak ordeztuko dituzte.
Adibidez: 1.000 €-ko zerga-oinarriko eta 210 €-ko kuotako "1" zenbakidun faktura zuzenduko da; izan ere eragiketaren zerga-oinarriak 800 € izan behar zuen eta kuotak, 168 €.
“1” zenbakidun fakturari dagokion PFEZaren sarrera 1.000 €- koa da (PFEZn kontuan hartu behar den sarrera BEZaren zerga oinarriaren bera da).
Ordezteko faktura zuzentzaileak informazio hau emango du:
Fakturaren goiburuko datuak
- Zuzendutako oinarria («Ordezko zuzenketaren zenbatekoa» blokea): 1.000.
- Zuzendutako kuota («Ordezko zuzenketaren zenbatekoa» blokea): 210.
- Zuzendutako fakturaren faktura-zenbakia: 1
- Zuzendutako faktura jaulki den eguna.
Fakturaren banakatze-datuak
- Zerga-oinarria: 800.
- Zergaren kuota: 168.
- Fakturaren guztizko zenbatekoa. 968.
- Ordezteko faktura zuzentzailearen idatz-oharrean honako hau adierazi beharko da errentaren datuen atalean:
- “PFEZn zenbatu behar den sarrera ez da BEZaren Oinarria” eremuan: “S” (PFEZn kontuan hartu behar den sarrera ez da faktura zuzentzailearen BEZaren Zerga-oinarria -800€-).
- “PFEZ sarreraren zenbatekoa” eremuan:-200 €.
-
«Ordezko zuzenketaren zenbatekoa» blokearen barruan, hauei buruzko informaziorik ez emanez: «zuzendutako oinarria», «zuzendutako kuota», eta, hala badagokio, «errekargu kuota zuzendua».
Kasu hau da: faktura zuzentzailea eman aurretik, zuzendutako fakturaren zenbateko berak dituen faktura bat eman da, baina negatiboan.
Ondorengo faktura zuzentzailean, zerga-oinarriaren, zergaren kuotaren eta —hala badagokio– baliokidetza-errekarguaren kuotaren zenbateko zuzenak adieraziko dira, eta ez dira beteko eremu hauek: «errekargu kuota zuzendua» blokeko «zuzendutako oinarria» eta «zuzendutako kuota», ez eta, hala badagokio, «zuzendutako errekarguaren kuota» (faktura negatiboarekin ezabatu baitira).
Adibidez: 1.000 €-ko zerga-oinarriko eta 210 €-ko kuotako "1" zenbakidun faktura zuzenduko da; izan ere eragiketaren zerga-oinarriak 800 € izan behar zuen eta kuotak, 168 €.
“1” zenbakidun fakturari dagokion PFEZaren sarrera 1.000 €- koa da (PFEZn kontuan hartu behar den sarrera BEZaren zerga oinarriaren bera da).
Lehenengo, faktura arrunt bat eman beharko da, zuzendutako fakturako zenbatekoak negatiboan adierazita. Faktura hori ez da faktura zuzentzailea. Faktura banakatzean, honako hauek adierazi beharko dira:
- Zerga-oinarria: -1.000.
- Kuota: -210.
- Fakturaren guztizko zenbatekoa. -1.210.
- Faktura honi dagokion PFEZren sarrera -1.000 €-koa da (PFEZn kontuan hartu behar den sarrera BEZaren zerga oinarriaren bera da).
Ondoren ordezteko faktura zuzentzaile bat eman beharko da, datu hauekin:
Fakturaren goiburuko datuak
- Zuzendutako fakturaren faktura-zenbakia: 1
- Zuzendutako faktura jaulki den eguna.
Fakturaren banakatze-datuak
- Zerga-oinarria: 800.
- Zergaren kuota: 168.
- Fakturaren guztizko zenbatekoa. 968.
- Faktura honi dagokion PFEZren sarrera 800€-koa da (PFEZn kontuan hartu behar den sarrera BEZaren zerga oinarriaren bera da).
-
-
PFEZaren ondorioetarako kobrantza- eta ordainketa-irizpidea hautatu duen zergadun batek faktura bat jaulkitzen duenean, faktura «Diru-sarrera eta egindako fakturak» kapituluan idatziko da, «Kobrantza- eta ordainketa-irizpidea» laukia markatuta. Kasu horretan, «PFEZ sarreraren zenbatekoa» ez da kontuan hartuko sortutako zenbateko gisa zerga horren ondorioetarako; izan ere, eragiketaren kobrantza/kobrantzak gertatu ahal sortuko da sarrera.
Horregatik, PFEZaren ondorioetarako diru-sarreraren sortzapena dakarren/dakarten eragiketaren kobrantza edo kobrantzak, gertatzen direnean, "Kobrantzei buruzko informazio gehigarria" atalean idatzi beharko dira.
-
BEZaren arabera, zerbitzu-prestazio bat zerga aplikatzen den lurraldetik kanpo dagoenean (penintsula eta Balearrak), TicketBAI fitxategian lotu gabe egotearen arrazoi gisa “RL” gakoa adierazi beharko da (Zergapetu gabea, lokalizazio-arauengatik), eta lotu gabeko zenbatekoa sartu beharko da. Ez da adierazi behar BEZari lotutako zenbateko bat denik, subjektu pasiboaren inbertsioarekin (ikus ohiko galdera, 83. zk.).
Hartzailea atzerritarra bada (IDBestea motakoa edo Nrekin hasten den IFZ duena) eta faktura osoa bada, eragiketa motaren araberako banakapena erabili beharko da, zerbitzu-prestazioa dela adierazita.
-
Bidaia-agentzien araubide bereziari lotutako eragiketetan, bereizi egin beharko dira XML TicketBai fitxategian jasotzen diren datuak eta fakturan jasotzen direnak.
XML TicketBai fitxategian, BEZaren eta zerga-arloan garrantzia duten eragiketen araubide bereziaren gakoa (05 – Bidaia-agentzien araubide berezia) adierazi beharko da, fakturaren zenbateko osoa, zerga-oinarria (marjina gordina) eta jasanarazitako kuota adierazita. Fakturaren zenbateko osoa ez da bat etorriko BEZaren ondorioetarako kontzeptuen baturarekin (zerga-oinarria gehi kuota).
Hala ere, BEZaren FAren 142. artikuluaren arabera, ez da beharrezkoa izango fakturan jasanarazitako BEZaren kuota bereizita jasotzea, eta, hala badagokio, eragiketaren prezioaren barruan dagoela ulertu beharko da. Gainera, araubide berezi hori aplikatu dela adierazi beharko da.
Adibidez:
- Bidaia baten salmenta-prezioa (BEZa barne) = 10.000
- Bidaiaren kostuaren prezioa (zergak barne) = 8.000
- Marjina gordina = 10.000 – 8.000 = 2.000
- BEZaren zerga-oinarria = 2.000x1,21 = 1.656,89
- BEZ tasa = % 21
- BEZ kuota = 347,11
XML TicketBai fitxategian honako hau jaso beharko da:
- 05. gakoa. Bidaia-agentzien araubide berezia
- Salbuetsi gabeko mota: S1 (Subjektu pasiboaren inbertsiorik gabe)
- Zerga-oinarria (1.656,89), zerga-tasa ( % 21), zerga-kuota (347,11)
Fakturan honako hau agertuko da (adibidez):
Deskribapena:
Besteren bitartekoekin norberaren izenean emandako bidaia-zerbitzuak
Xehetasunak:
- Kopurua: 1
- Unitateko zenbatekoa: 10.000 €
- Guztira (BEZ barne): 10.000 €
Oharrak:
- Egindako faktura, bidaia-agentzien araubide berezia aplikatuta
- Jasanarazitako BEZaren kuota, zerbitzuaren guztizko prezioan sartuta (BEZaren FAren 142. artikulua)
-
Fakturazio-betebeharrei buruzko araudiaren 3. xedapen gehigarrian xedatutakoaren babesean bidaia-agentziek aire bidez eta besteren kontura egiten dituzten bidaiarien eta haien ekipajeen bitartekaritza- eta garraio-zerbitzuak (bidaiarien eta haien ekipajeen garraioa, ostalaritza, jatetxeak, epe laburreko garraiobideen errentamendua, museoetarako bisitak eta bidaia-aseguruak, besteak beste) faktura batean jaso beharko dira, TicketBai sistemaren baldintzak betez. Faktura honela egin beharko da:
- Besteren izenean eta besteren kontura emandako zerbitzuetarako, BEZaren eta zerga-arloan garrantzia duten eragiketen araubide bereziaren gakoa hautatu beharko da (09) «Bidaia-agentziak bitartekari gisa edo inoren kontura ari direneko zerbitzu-prestazio batzuk fakturatzea» (Fakturazio-betebeharrei buruzko Araudiaren 3. xedapen gehigarria).
Xehetasun-lerroan, emandako zerbitzuak eta zerga-oinarria, tasa eta jasanarazitako BEZaren kuota jaso beharko dira.
- Fakturan bertan norberaren izenean emandako bitartekaritza-zerbitzuak jasotzen badira, gainera, 01 gakoa hautatu beharko da: Araubide orokorreko eragiketa eta hurrengo balioetan jasota ez dagoen beste edozein kasu. Eragiketa horiek fakturan bertan islatu beharko dira, baina beste xehetasun-lerro batean.
- Besteren izenean eta besteren kontura emandako zerbitzuetarako, BEZaren eta zerga-arloan garrantzia duten eragiketen araubide bereziaren gakoa hautatu beharko da (09) «Bidaia-agentziak bitartekari gisa edo inoren kontura ari direneko zerbitzu-prestazio batzuk fakturatzea» (Fakturazio-betebeharrei buruzko Araudiaren 3. xedapen gehigarria).
-
Ondasun erabilien, arte-objektuen, antzinako objektuen eta bilduma-objektuen araubide bereziari lotutako eragiketetan, bereizi egin beharko dira XML TicketBai fitxategian jasotzen diren datuak eta fakturan jasotzen direnak.
XML TicketBai fitxategian, BEZaren eta zerga-arloan garrantzia duten eragiketen araubide bereziaren gakoa eremuan, 03 balioa jasoko da.
Fakturaren zenbateko osoa, zerga-oinarria (BEZaren Foru Arauaren 137. artikuluan xedatutakoaren arabera kalkulatua, eragiketa bakoitzaren marjinagatik edo etekin globalagatik), tasa eta jasanarazitako kuota adieraziko dira, ezagutzen badira.
Ezagutzen ez badira, fakturaren guztizko zenbatekoa adieraziko da, zerga-oinarria zeroan utziko da eta ez dira jasoko jasanarazitako tasa eta kuota.
Fakturaren zenbateko osoa ez da bat etorriko BEZaren ondorioetarako kontzeptuen baturarekin (zerga-oinarria gehi kuota).
BEZaren Foru Arauaren 138. artikuluaren arabera, araubide berezi hori aplikatu behar zaien eragiketak dokumentatzen dituzten fakturetan, subjektu pasiboek ezingo dute bereizita kontsignatu jasanarazitako kuota, eta eragiketaren guztizko prezioaren barruan dagoela ulertu behar da.
Era berean, araubide berezi hori aplikatu dela adierazi beharko da fakturan.
-
Horrela ezartzen du BEZaren Foru Arauaren 75.Bi artikuluak: «Aurreko atalean xedatutakoa gorabehera, zerga egitatea gauzatu baino lehenagoko ordainketa aurreratuak sortzen dituzten eragiketa kargagarrietan, benetan hartzen den zenbatekoengatiko prezioaren guztizko edo zatikako kobrantzaren unean izango du Zergak sortzapena».
Beraz, faktura bat egin behar da aurrerakina kobratzeko unean TicketBai sistemaren baldintzak betez (eragiketa BEZetik salbuetsita egon edo ez).
Zergapeko egitatea gauzatzen denean (ondasunak entregatzea edo zerbitzuak ematea), bigarren faktura bat egin beharko da, TicketBai sistemaren baldintzak ere betez, eta aurrerakina deskontatu beharko da bertan.
Hala ere, aurrerakin bat jasotzen denean, aurreratutako zenbatekoari dagokion BEZa sortzen da, baina ez beti PFEZn dagokion diru-sarrera.
Hori dela eta, PFEZeko sarrera sortzen ez bada, aurrerakinaren EEEL-140 liburuko idatzoharrean adierazi beharko da PFEZaren sarreraren zenbatekoa zero dela, PFEZaren ondorioetarako informazioan. Horrez gain, «Bai» laukitxoa markatu beharko da, PFEZean zenbatu beharreko sarrera BEZaren zerga-oinarria ez beste bat bada.
Behin betiko fakturarekin, ordaintzeke dagoen zenbatekoaren BEZaren zatia bakarrik sortuko da, baina PFEZn zenbateko osoa erregistratu beharko da, aurrerakinean ez baitzen inolako diru-sarrerarik egin.
240 izanez gero, BEZaren datuak baino ez lirateke jarri beharko, pertsona juridikoaren sarreraren zatia kontabilitatean islatu beharko baita.
-
XML TicketBAI fitxategiak ez dira zuzenean bidaltzen, baizik eta mezu hauen barruan bidaltzen dira, Base64an kodetutako TicketBAI eremuan:
- LROE_PF (140) 1 -Egindako fakturak eta diru-sarrerak, 1.1- Diru-sarrerak Software bermatzailearekin egindako fakturekin.
- LROE_PJ (240) 1 - Egindako fakturak, 1.1 Software bermatzailearekin egindako fakturak.
Bizkaiko Foru Aldundiak eskuragarri jarri duen doako “Egin zure faktura” aplikazioa erabiliz jaulkitako fakturen kasuan, TicketBAI fitxategia automatikoki erregistratuko da aplikazioaren erabiltzailearen Eragiketa Ekonomikoen Erregistro-liburuan
-
EEELren 1.2 azpikapitulua ("Diru-sarrerak Software bermatzailerik gabe egindako fakturekin" 140 ereduan edo "Software bermatzailerik gabe egindako fakturak" 240 ereduan) kasu hauetan erabili beharko da:
- TicketBAI betetzetik salbuetsita dauden eragiketei dagozkien idatzoharrak egiteko, hala badagokio. 5. zenbakia duen maiz egiten den galderan informazio gehiago aurki dezakezu TicketBAI baldintzak betetzetik salbuesteko kasuei buruz.
- Software bermatzailearekin egin diren baina Ogasunari TicketBAI fitxategiaren (EEELren 1.1 azpikapitulua) idatzoharra igorri zaionean eskema edo baliozkotzeak ez betetzeagatik baztertu den fakturei buruzko informazioa igortzeko. Operatibo hori maiz egiten den 160. galderan azaltzen da.
Erakutsiorrialde bakoitzeko
-
Eragiketaren hartzaileak jasotako fakturaren datuak erregistratuko ditu, eta "Subjektu pasiboaren Inbertsioa" eremuan jasoko ditu. Faktura horri dagokion jasandako kuota kalkulatu eta kontsignatu beharko du, baita «kuota Kenkagarria» eremua bete ere.
Ez da daturik erregistratuko jaulkitako sarreren eta fakturen kapituluan (140)/jaulkitako fakturen kapituluan (240)
-
Batasuneko hornitzailearengandik jasotako faktura idatzi beharko da jasotako gastuen eta fakturen kapituluan (140)/jasotako fakturen kapituluan (240), eta BEZ IFZ (02 balioa, "ID" eremuan, "Identifikazio mota bizi den herrialdean" eremuan) eta Batasun barruko Operadore Zenbakiaren bidez identifikatuko da. "Herrialde kodea" eremua ez da nahitaezkoa izango.
"BEZ araubideko kodea" eremuan, ondasunei eta zerbitzuak emateari buruzko batasun barruko 09 eskuratze-balioa jasoko da. Bestalde, faktura horri dagokion "jasandako BEZ kuota" kalkulatu eta kontsignatu beharko da, baita "BEZ kuota kengarria" eremua bete ere.
Kasu horietan, ez da "inbertsio Subjektu Pasiboa" eremuarekin informatu behar. Eremu hori bakarrik erabiltzen da aitortzailea zergaren subjektu pasiboa denean, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko azaroaren 9ko 7/1994 Foru Arauaren 84. artikuluaren 1. idatz-zatiko 2 eta 4. zenbakietan xedatutakoaren arabera, baldin eta ondasun eta zerbitzuen batasun barruko eskuraketez bestelako eragiketetatik badator.
Ez da daturik erregistratuko jaulkitako sarreren eta fakturen kapituluan (140)/jaulkitako fakturen kapituluan (240)
-
Ordainagiria egin duenak jasotako gastuen eta fakturen kapituluan (140)/jasotako fakturen kapituluan (240) erregistratuko du, "F6 Bestelako egiaztagiriak" faktura motarekin eta honako BEZ araubidearen gakoarekin: "02 Nekazaritzako, abeltzaintzako eta arrantzako araubide bereziari atxikitako pertsonei erosketetan enpresaburuek konpentsazioak ordaintzeko eragiketak".
Konpentsazioa kalkulatzeko oinarria izango da zerga-oinarria, eta fakturaren zenbateko osoa guztizko kontraprestazioa.
“Zerga-tasa” eta “jasandako kuota” eremuak hutsik utziko dira, eta “konpentsazio-ehunekoa REAGYP” eta “konpentsazio-zenbatekoa REAGYP” eremuak osatuko dira; “BEZ kengarria” gisa, konpentsazio kengarriaren zenbatekoa esleituko da.
-
Ez. Aplikatu beharreko hainbanaketaren ehunekoari buruzko informazioa dagokion BEZaren autolikidazio-ereduan eskainiko da.
Hala ere, jasotako fakturak jasotako gastuen eta fakturen kapituluan (140)/jasotako fakturen kapituluan (240) jasotzean, BEZ kuota kengarria eremua behin-behineko hainbanaketa aplikatuta bete beharko da, jasandako BEZaren kuota kengarriaren kalkuluari eragiten dioten beste inguruabar batzuk ere izan behar diren arren.
-
Bi dokumentu mota ditu:
- Eragiketaren kontabilitate-idatzoharraren euskarri den edozein dokumentu, egiten duena Erkidegoan finkatuta ez dagoen enpresaburu edo profesional bat denean (fakturazio-betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onartzen duen Bizkaiko Foru Aldundiaren urtarrilaren 22ko 4/2013 Foru Dekretuaren 2.4. artikulua).
- Fakturatzat hartzen ez diren baina kenkarirako eskubidea ematen duten dokumentuak. Liburuaren titularrak esleitzen dien zenbakiarekin erregistratuko dira; zenbaki hori ezin da izan data eta jaulkitzaile bereko beste baten berdina.
Adibideak: higiezina salerosteko eskritura publikoa, fakturarik egin ez bada, nekazaritza, basogintza edo arrantza-konpentsazioen ordainagiriak, aipatutako Fakturazio Erregelamenduaren 16.1 artikuluan aipatzen direnak.
-
BEZaren Erregelamenduaren 64.5 artikuluaren arabera, jasotako fakturen laburpen-idazpenak egin ahal izango dira honako baldintza hauek betetzen direnean:
- Fakturak data berean jasotzen badira.
- Hornitzaile bakar batengandik badatoz.
- Eragiketen zenbateko osoa, BEZik gabe, ez bada 6.000 eurotik gorakoa izango.
- Faktura bakoitzean dokumentatutako eragiketen zenbatekoa ez bada 500 eurotik gorakoa, BEZa barne hartu gabe.
-
Bai, jasotako gastuen eta fakturen kapitulurako (140)/jasotako fakturen kapitulurako (240). Hainbanaketa aplikatzen bada, "BEZ kuota kengarria" kontsignatu beharko da, behin-behineko kenkariaren ehunekoaren arabera.
-
Oro har, ez da beharrezkoa.
"F2", "F4" (fakturen laburpen-idazpena) eta "R5" (faktura sinplifikatu baten faktura zuzentzaile baterako) gakoak markatuta, BEZaren zerga-oinarria eta fakturaren guztizko zenbatekoa baino ez dira bete beharko. Ezin da "BEZ kuota kengarria" eremua adierazi. Honako eremu hauek bai adieraz daitezke: "zerga-tasa" eta "jasandako BEZ kuota".
Zehazki, 140 ereduari dagokionez, "gastuaren kontzeptua" adierazi behar da, hala badagokio, "gastuari lotutako ondasunaren/taldearen erreferentzia", eta "PFEZren gastuaren zenbatekoa".
-
ADB bakoitza F5 kodearekin eta dagokion onarpen-datarekin erregistratu beharko da. Hala ere, ADB horiek data berean erregistratzen badira kontabilitatean, horniketarako epea berbera izango da, eta guztiak batera bidali ahal izango dira.
-
Bai, kontuan hartuta fakturaren zenbatekoari dagozkion eremuetan "zerga-oinarria" baino ez dela kontsignatu beharko, eta "BEZ kuota kengarria" zero balioarekin agertu beharko dela.
Erakutsiorrialde bakoitzeko
-
240 ereduko inbertsio-ondasunen kapituluan idatzoharrak egin behar dira soilik zergadunaren inbertsio-ondasunen kuota kengarriak BEZaren ondorioetarako erregularizatu behar direnean, BEZaren Foru Arauaren 107. artikuluan jasotako baldintzak betetzen direlako.
Inbertsio-ondasunak erregularizatzea bidezkoa bada, erregularizazio hori, oro har, urtearen amaieran egingo da (une horretan, urte horri dagokion behin betiko kenkariaren ehunekoa eta jasanarazpena jasan zen urtean nagusitu zen kenkariaren ehunekoa alderatuko dira). Beraz, kasu horretan, inbertsio-ondasunaren erregularizazioaren idatzoharra kapitulu honetan egiteko epea hurrengo urteko urtarrilaren 31ra artekoa izango da.
Hala ere, inbertsio-ondasuna erregularizatzeko arrazoia ondasun horren eskualdaketa bada, BEZaren kuoten erregularizazioaren idatzoharra kapitulu honetan egiteko epea eragiketa egiten den unetik apirilaren, uztailaren edo urriaren 25era artekoa izango da, edo urtarrilaren 31ra artekoa, eragiketa zein hiruhilekotan egin den kontuan hartuta.
-
Ondare-irabaziak edo ondare-galerak jarduerari atxikitako ondasun baten eskualdaketarekin lotuta daudenean:
- Eragiketa " Egindako fakturak eta diru-sarrerak" kapituluan erregistratu beharko da, 1.1 azpikapituluan – Diru-sarrerak Software bermatzailearekin egindako fakturekin edo 1.2 azpikapituluan -Diru-sarrerak Software bermatzailerik gabe egindako fakturekin. PFEZren ondorioetarako diru-sarrera BEZaren zerga-oinarriaren desberdina dela adierazi beharko da, eta PFEZn zenbatu beharreko sarrera zero dela adieraziko da.
- "Atxikitako ondasunak eta/edo inbertsiokoak" kapituluan, baja eman beharko zaio eskualdatutako ondasunari, "Arrazoia" eremuan "T-Transmisioa" gakoa jarriz, eta ondare-irabazia edo -galera adieraziko da.
Ondare-irabazia edo ondare-galera jarduerari lotutako ondasunak eskualdatzetik eratortzen ez bada:
"Inbertsio ondasunak" kapituluan, baja eman beharko zaio eskualdatutako ondasunari, "Arrazoia" eremuan "Beste batzuk" gakoa jarriz, eta ondare-irabazia edo ondare-galera adieraziko da.
Erakutsiorrialde bakoitzeko
13 emaitz
-
Batuz sistemara behartuta dauden zergadunen PFEZaren edo sozietateen gaineko zergaren kuota murrizteko aukera ematen duen kenkaria da; zehazki, Batuz sistema ezartzeko beharrezkoak diren eta 2020, 2021, 2022, 2023, 2024 eta 2025 urte naturaletan egiten diren inbertsio eta gastuen % 30 murrizteko aukera ematen du. Hauek ematen dute kenkaria egiteko eskubidea:
- Ekipamenduak eta terminalak eskuratzeak, softwarea eta lotutako periferikoak barne, Batuz-en betebeharrak bete ahal izateko.
- Jardueraren barruan egindako ondasun-emateak eta zerbitzu-prestazioak dokumentatzen dituzten erregistroei dagozkien betebeharrak betetzeko ezarri beharreko sinadura elektronikoko softwarea eskuratzeak.
- Ekipamendu eta sistema horiek instalatu eta ezartzeak.
Batuz kenkaria Batuz sistema ezartzen duen uztailaren 15eko 5/2020 Foru Arauan ezarritako xedapen hauetan arautzen da: sozietateen gaineko zergari buruzko foru-arauaren hogeita bosgarren xedapen iragankorra, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko foru-arauaren hogeita bederatzigarren xedapen iragankorra, eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko foru-arauaren bigarren xedapen iragankorra.
Kenkaria 2024ra eta 2025era zabaltzen duen araudia BATUZ sistema behin betiko ezartzeko neurriak onartzen dituen 8/2023 Foru-Araua da.
-
Batuz sistema behin betiko ezartzeko neurriak onartzen dituen 8/2023 Foru-Arauaren arabera, 2020tik 2025era bitarteko urte naturaletan (hau da, 2020ko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra) egindako inbertsioek eta gastuek Batuz kenkaria jasotzeko eskubidea emango dute, zergadunaren zergaldia edozein dela ere.
Hau da, SZren zergadunentzat 2020tik 2025era bitarteko urte naturaletan egindako inbertsioak eta gastuak soilik izango dira pizgarriak, baita inbertsio eta gastu horiek 2019an hasitako eta 2020an amaitutako zergaldi batean edo 2025ean hasitako eta 2026an amaitutako zergaldi batean sartzen badira ere, zergadunaren aldia urte naturalarekin bat ez datorrenean.
-
Batuz sistema behin betiko ezartzeko neurriak onartzen dituen 8/2023 Foru-Arauaren arabera, 2020tik 2025era bitarteko urte naturaletan Batuz sistema ezarri ahal izateko egindako jarduketei dagozkien gastuak eta inbertsioak biltzen ditu kenkariak, hau da, zergadunak Batuz sisteman nahitaez sartu behar den egunetik aurrera sistema bete ahal izateko beharrezkoak diren softwarea eta ekipo informatikoak eskuratzeko prozesuaren barruan.
Softwarearen esparruan, prozesu hori egungo sistema informatikoaren egokitzapena izan daiteke, bai eta eguneratzea edo Batuz proiektuaren betebeharrak betetzea ahalbidetuko duen sistema informatiko berri bat ezartzea ere.
Kenkariaren oinarria Batuz proiektuarekin lotuta egokitu, garatu edo eguneratu diren sistema informatikoko moduluen kostuaren arabera zehaztuko da (proiektu horrek, funtsean, fakturazio-sistemari eta enpresa baten kontabilitatea eramateari eragiten die), eta ez beste gai batzuen arabera (esaterako, langileen kudeaketa, biltegiaren kontrola, kobrantzen eta ordainketen kudeaketa, etab.).
Kenkaria justifikatzeko, kasu bakoitzerako egokia den froga-dokumentazioa aurkeztu beharko da, hala nola ekipo informatikoen erosketa-fakturak edo softwarearen erosketa- edo harpidetza-fakturak, enpresa informatikoak egindako kostuaren balorazioa, jasotako faktura Batuz proiektuak eskatutakoa baino irismen handiagokoa denean, zergadunak berak kostuaren balorazioa, garapena barnetik egiten denean eta hirugarrenekin kontratatzen ez denean, etab.
-
Zergadun hauek aplikatu dezakete Batuz kenkaria:
- Jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisikoek.
- Pertsona juridikoek eta sozietateen gaineko zergaren gainerako erakunde zergadunek. Bereziki eta salbuespenez, ondare-sozietatetzat hartzen diren sozietateen gaineko zergaren zergadunek sortu eta aplikatu dezakete kenkari hori.
- Establezimendu iraunkor baten bidez jarduten duten zergadun ez-egoiliarrek.
-
Batuz kenkaria kuota osoari aplikatzen zaion kenkaria da; beraz, kuota likidoa 0ra murriztu dezake. Hau da, kenkari horren aplikazioa ez du mugatzen gutxieneko tributazioaren arauak. Era berean, kenkari horren aplikazioari ez diote eragiten kuota likidoaren gaineko kenkarietarako aurreikusitako aplikazio-mugek (kuota horren 100eko 35 edo 100eko 70), baina mugatzen dute zergaren benetako kuota kalkulatzeko inbertsioengatiko eta gastuengatiko kenkari gehienen ordez aplikatzea.
-
Kenkaria sortu zen urtea eta hurrengo 30 urteak. Hau da, zergadunaren kuota nahikoa ez izateagatik onura fiskal hori sortzeko aldian kendu ez diren Batuz kenkariaren kopuruak hurrengo hogeita hamar urte jarraituetan amaitzen diren zergaldien aitorpenetan aplikatu ahal izango dira.
-
Bai. Kenkariaren oinarria kalkulatzeko, murrizketa hau egin beharko da: inbertsio eta gastu horiek egiteko jasotako dirulaguntzen gainean portzentaje bat aplikatzearen ondoriozko zenbatekoa, hain zuzen, 100 eta kenkari hau aplikatzen duen erakundeari aplikatzekoa den karga-tasaren arteko diferentziaren ondoriozko portzentajea aplikatzearen ondoriozkoa.
-
Ez. Salbuespenez, Batuz kenkariaren oinarria kalkulatzeko, Batuz sistema ezartzeko beharrezkoak diren inbertsioak eta gastuak eskuratzeko prezioaren parte den jasandako BEZ ez-kengarria hartuko da kontuan.
-
Bai. Batuz kenkariak berariaz arautzen du hirugarrenei ondasunak eta zerbitzuak eskuratuz egiten diren gastuei eta inbertsioei dagokien kenkariaren oinarria (batez ere hitzartutako kontraprestazioak osatuko duela adierazten da). Hala ere, Batuz sistema ezartzeko enpresak berak egindako inbertsioek eta gastuek ere ematen dute kenkari horretarako eskubidea. Kasu honetan, kenkariaren oinarria finkatzeko, dagokion ondare-elementuaren ezarpen-kostuari erreparatu behar zaio.
-
Ez. BATUZ sistema behin betiko ezartzeko neurriak onartzen dituen 8/2023 Foru-Arauaren arabera, BATUZ kenkariaren oinarria honako hauek dira: 2020tik 2025era bitarteko urte naturaletan zergadunak BATUZ sistemaren nahitaezko aplikazioa dagokion aldian betetzeko egin dituen inbertsioak eta gastuak, alde batera utzita, hala badagokio, zergadunak 2020tik 2025era bitartean TicketBAI sistemaren bidez borondatez jaulkitzen dituen edo ez.
Erakutsiorrialde bakoitzeko
17 emaitz
-
2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, zergadunek borondatez aplikatu ahal izango dute Batuz sistema, nahitaez sartu beharreko data iritsi baino lehen; kasu horretan, konpentsazioa jasotzeko eskubidea izango dute.
-
Bai. Horretarako, BFAren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen inprimaki elektronikoa bete beharko da. Informazio gehiago duzu 195. ohiko galderan.
-
Batuz borondatez aplikatu nahi duen zergadunak BFAren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen formulario elektronikoaren bidez eman beharko du izena. Batuz borondatez aplikatzeagatiko aukera ezeztaezina da.
Izena emateko epeak honako hauek dira, eta aldatu egingo dira Batuz sistema bete behar den unearen arabera:
- 2021eko abendutik 2022ko urtarrilaren 14ra bitartean izena ematea (2022ko urtarrilaren 1etik aplikatuko da Batuz borondatez).
- 2022ko otsailaren 1etik martxoaren 5era bitartean izena ematea (2022ko apirilaren 1etik aplikatuko da Batuz borondatez).
- 2022ko apirilaren 1etik 2022ko ekainaren 5era bitartean izena ematea (2022ko uztailaren 1etik aplikatuko da Batuz borondatez).
- 2022ko uztailaren 1etik irailaren 15era bitartean izena ematea (2022ko urriaren 1etik aplikatuko da Batuz borondatez).
- 2022ko urriaren 1etik abenduaren 15era bitartean izena ematea (2023ko urtarrilaren 1etik aplikatuko da Batuz borondatez).
- 2023ko urtarrilaren 1etik martxoaren 15era bitartean izena ematea (2023ko apirilaren 1etik aplikatuko da Batuz borondatez).
- 2022ko apirilaren 1etik ekainaren 15era bitartean izena ematea (2023ko uztailaren 1etik aplikatuko da Batuz borondatez).
- 2023ko uztailaren 1etik irailaren 15era bitartean izena ematea (2023ko urriaren 1etik aplikatuko da Batuz borondatez).
- 2023ko azaroaren 23tik abenduaren 22ra bitartean izena ematea (2024ko urtarrilaren 1etik aplikatuko da Batuz borondatez).
- 2024ko urtarrilaren 1etik ekainaren 15era bitartean izena ematea (2024ko uztailaren 1etik aplikatuko da Batuz borondatez).
- 2024ko uztailaren 1etik abenduaren 15era bitartean izena ematea (2025eko urtarrilaren 1etik aplikatuko da Batuz borondatez).
- 2025eko urtarrilaren 1etik ekainaren 15era bitartean izena ematea (2025eko uztailaren 1etik aplikatuko da Batuz borondatez).
-
Ondorengo betebehar hauek bete beharko dira:
- Pertsonak bere jarduera ekonomikoaren garapenean egiten dituen ondasun-emate eta zerbitzugintzengatik emandako fakturak eta egiaztagiriak TicketBAI software bermatzaile baten bidez egitea.
- Eta Eragiketa Ekonomikoen Erregistro Liburua eramatea Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.
-
2022an 2023an, inskripzioak izena eman eta hurrengo hiruhileko naturalean izango ditu ondorioak (eta, beraz, une horretatik aurrera bete beharko da Batuz). Adibidez:
- Izena 2022ko apirilaren 10ean ematen bada: Batuz bete beharko da 2022ko uztailaren 1etik aurrera.
- Izena 2022ko uztailaren 10ean ematen bada: Batuz bete beharko da 2022ko urriaren 1etik aurrera.
2024an eta 2025ean inskripzioak hurrengo seihileko naturalean izango ditu ondorioak, inskripzioa egin den unean. Adibidez:
- Izena 2024ko otsailaren 10ean ematen bada: Batuz bete beharko da 2024ko uztailaren 1etik aurrera.
- Izena 2024ko apirilaren 10ean ematen bada: Batuz bete beharko da 2024ko uztailaren1etik aurrera.
-
Borondatezko aplikaziorako dagokion formulario elektronikoan inskribatuta egonik, Batuz betebeharrak zergadunak sistema nahitaez bete behar duen aldia baino lehen, 8/2023 Foru Arauan xedatutakoaren arabera ez betetzeak PFEZ, SZ edo EEEZn konpentsazio berezia galtzea ekarriko du, baldin eta zergadunak horretarako eskubidea badu.
Beraz, zergadunak ez-betetzea gertatu den zergaldiaren aitorpenean konpentsazioari dagokion kuota sartu beharko du, dagozkion berandutze-interesekin batera.
Batuz sistemaren betebeharrak ez betetzeagatiko zehapen-araubide espezifikoa sistema hori nahitaezkoa denean soilik aplikatuko da.
Hala ere, Batuz betebeharrak jakinarazpena egin den unearen arabera dagokiona baino geroago hasten badira betetzen, zergadunak Batuz betebeharrak benetan eta era eragingarrian bete diren 2022ko eta 2023ko hiruhileko natural osoaren lehen egunari dagokion konpentsazio-ehunekoa aplikatu ahal izango du (2024 eta 2025 aldiei aplika dakiekeen konpentsazio-ehunekoa ez da aldatzen). Zergadunaren erantzukizuna da SZren, PFEZ edo EEEZren aitorpena aurkeztean benetan dagokion konpentsazio-ehunekoa zainpetzea, baldin eta ehuneko hori ez badator bat aukeraren jakinarazpena aurkezteari dagokionarekin.
Adibidea:
Zergadun batek 2022ko otsailaren 20an egin zuen Batuz aplikatzeko borondatezko aukeraren jakinarazpena. Beraz, 2022ko apirilaren 1etik aurrera hasi beharko luke Batuz betebeharrak betetzen, eta % 13ko konpentsazio bereziaz baliatu ahal izango da. Hala ere, zergadunak 2022ko apirilaren 30etik aurrera benetan eta era eragingarrian betetzen badu Batuz, betebeharrak benetan bete diren hiruhileko natural osoaren lehen egunari dagokion konpentsazio-ehunekoa aplikatuko zaio. Zergadunak Batuz betebeharrak betetzen dituen hiruhileko natural osoaren lehen eguna 2022ko uztailaren 1a izango litzateke eta, beraz, % 11ko konpentsazio-ehunekoa aplikatu ahal izango luke.
-
Zergadunek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 11. artikuluan aipatzen den errentak esleitzeko araubidea aplikatzen dutenean, jakinarazpena errenta-esleipenaren araubidean dagoen erakundeak berak egin beharko du, (ondasun-erkidegoa, sozietate zibila edo bestelako EEAE mota bat).
-
Batuz borondatez aplikatzeagatiko konpentsazioa PFEZ, SZ edo EEEZren zerga oinarria murriztean datza. Murrizketaren ehunekoa desberdina izango da Batuz borondatez betetzen hasten den aldiaren arabera.
- PFEZren zergadunentzat, konpentsazioa jarduera ekonomiko bakoitzeko etekin garbi positiboaren murrizketa izango da. Ondorio horietarako:
- PFEZren Foru Arauaren 25. artikuluko 3. paragrafoan aipatzen diren ondare-irabazi eta -galerei dagozkien zenbatekoak ez dira etekin garbian sartuko.
- Etekina zuzeneko zenbatespen erraztuaren metodoa erabiliz kalkulatzen duten zergadunen kasuan, PFEZren Foru Aginduaren 28. artikuluko 1. paragrafoaren b) letran aipatzen den amortizazio, narriaduragatiko galerak eta justifikatzeko gaitzak diren gastuengatiko koefizientea aplikatu baino lehenagoko etekinari aplikatuko zaio konpentzazioa.
- SZ eta EEEZren zergadunen kasuan, konpentsazioa zerga-oinarri positiboaren murrizketa izango da.
- Konpentsazioa SZren Foru Arauaren IV. Tituluko V. Kapituluan araututako emaitzaren aplikazioari dagozkion zuzenketak eta Foru Arau horretako 32.4 artikuluan arautzen den mikroenpresen tamainari atxikitutako zailtasunengatiko konpentsazioa aplikatu baino lehenagoko zerga-oinarrian aplikatuko da.
- Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren VI. Tituluko VI. Kapituluan araututako araubide berezia aplikatzen duen talde fiskal bateko entitate batek konpentsazio hori aplikatzeko eskubidea sortzen badu, talde fiskalaren zerga-oinarrian aplikatu ahal izango da konpentsazio horren zenbatekoa, erakunde horren zerga-oinarri indibidualaren gainean kalkulatuta.
- PFEZren zergadunentzat, konpentsazioa jarduera ekonomiko bakoitzeko etekin garbi positiboaren murrizketa izango da. Ondorio horietarako:
-
Konpentsazioaren ehunekoa sistemara atxikitzen den unearen arabera aldatzen da. Alde batetik, 2022 eta 2023 urteetan 8 leiho atxiki daitezke, hiruhileko naturalekin bat datozenak. Bestalde, 2024 eta 2025 urteetan borondatez atxiki daiteke seihileko natural bakoitzean. (ikusi 195. ohiko galdera).
Sartze-unearen arabera ehunekoak hurrengo hauek dira:
- 2022ko urtarrilaren 1a: % 15
- 2022ko apirilaren 1a: % 13
- 2022ko uztailaren 1a: % 11
- 2022ko urriaren 1a: % 9
- 2023ko urtarrilaren 1a: % 5
- 2023ko apirilaren 1a: % 4
- 2023ko uztailaren 1a: % 3
- 2023ko urriaren 1a: % 2
- 2024ko ekitaldian, murrizketaren ehunekoa % 10 izango da honako kasu hauetan:
- Nolanahi ere, Batuzen borondatezko laneratzea 2022ko edo 2023ko ekitaldian egin bada.
- Batuzi borondatez 2024an aplikatzen bazaio, murrizketaren ehunekoa % 10ekoa izanen da, baldin eta, aldi horretan, 8/2023 Foru Arauaren arabera, sistema gutxienez 6 hilabetez betetzen bada behin betiko ezarpenaren datarekiko.
- 2025eko ekitaldian, murrizketaren ehunekoa % 10ekoa izango da, baldin eta aldi horretan 8/2023 Foru Arauarekin bat etorriz sistema behin betiko ezartzeko datarekiko gutxienez 6 hilabete aurreratzen bada, bai atxikipena 2022an edo 2023an egiten bada, bai atxikipena 2024tik aurrera egiten bada.
Adibidez, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera lanean hasten bada, konpentsazio-ehunekoa honako hau izango da:
- % 15eko konpentsazioa 2022. eta 2023. urteetarako.
- % 10eko konpentsazioa 2024rako.
- 2025ean, % 10eko konpentsazioa jasotzeko eskubidea izango da, 8/2023 Foru Arauaren arabera Batuz sistema nahitaez aplikatzeko data 2025eko uztailaren 1a edo 2026ko urtarrilaren 1a bada.
Adibidez, 2023ko laugarren hiruhilekoan sartzen bada, konpentsazio-ehunekoa honako hau izango da:
- % 2ko konpentsazioa 2023rako.
- % 10eko konpentsazioa 2024rako.
- 2025ean, % 10eko konpentsazioa jasotzeko eskubidea izango da, 8/2023 Foru Arauaren arabera Batuz sistema nahitaez aplikatzeko data 2025eko uztailaren 1a edo 2026ko urtarrilaren 1a bada.
-
Honako pertsona eta erakunde hauek izango dute Batuz sistema borondatez aplikatzeagatiko konpentsaziorako eskubidea:
- Jarduera ekonomikoak egiten dituzten PFEZren zergadunek.
- SZren Foru Arauaren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera mikroenpresa, enpresa txiki edo ertaintzat hartzen diren zergadunak.
- Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 12. artikuluan xedatutakoaren arabera eragiketak partzialki salbuetsita dituzten erakundeak eta irabazteko asmorik gabeko entitateen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien zerga-araubideari buruzko martxoaren 20ko 4/2019 Foru Arauaren II. Tituluan araututa dagoen irabazi-asmorik gabeko erakundeei aplikatzen zaien zerga-araubide bereziari atxikitako entitateak.
- Eta, mikroenpresa, enpresa txiki edo ertaintzat hartzeko baldintzak betetzen dituzten neurri txikiko kooperatibak, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Erakutsiorrialde bakoitzeko
14 emaitz
-
Hauxe da jarduera nagusia:
- Pertsona fisikoak eta errentak esleitzeko araubidean dauden entitateak (EEAE): Batuz sisteman behin betiko ezarri behar den eguna baino lehen amaitutako PFEZaren azken zergaldian eragiketa-bolumen handiena eduki duena. Bestela, jarduera ekonomikoen gaineko zergan zenbaki txikiena daukan elkartzearena izango da jarduera nagusia.
- Establezimendu iraunkor baten bidez ari diren sozietateen gaineko zergaren edo EEEZren kargapeko zergadunak: sozietateen gaineko zergaren edo EEEZren autolikidazioan “jarduera nagusi” modura ageri dena.
-
Sozietateen gaineko zergaren Foru Arauak 13. artikuluan mikroenpresa, enpresa txikia edo enpresa ertaina izateko xedatzen duena betetzen ez duten entitateak nahitaez sartu behar dira Batuz sisteman 2024ko urtarrilaren 1ean, dena dela beren jarduera nagusia, honako hauek izan ezik: sozietateen gaineko zergaren kargatik salbuetsita eta modu partzialean salbuetsita dauden entitateak (Sozietateen gaineko zergaren Foru Arauaren 12. artikuluan arautzen direnak) eta Irabazteko asmorik gabeko entitateen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien zerga-araubideari buruzko 4/2019 Foru Arauan ezarritako irabazteko asmorik gabeko entitateen zerga-araubide berezian dauden entitateak.
-
253
Berria
2023/09/28
Zer egunetan ezarri behar dira behin betiko Batuz sisteman ondare-sozietateak?
Sozietateen gaineko zergaren Foru Arauaren 14. artikuluan aipatzen diren ondare-sozietateek nahitaez bete beharko dute Batuz sistema 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, ezin baitira hartu mikroenpresatzat, ez enpresa txikitzat, ez enpresa ertaintzat, Sozietateen gaineko zergaren Foru Arauaren 13. artikuluaren arabera.
-
Sozietateen gaineko zergaren kargatik modu partzialean salbuetsita dauden entitateek eta Irabazteko asmorik gabeko entitateen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien zerga-araubideari buruzko 4/2019 Foru Arauan ezarritako irabazteko asmorik gabeko entitateen zerga-araubide berezian dauden entitateek nahitaez bete beharko dute Batuz sistema 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, tamaina eta jarduera nagusia gorabehera.
-
Sozietateen gaineko zergaren kargatik salbuetsita eta modu partzialean salbuetsita dauden entitateek (Sozietateen gaineko zergaren Foru Arauaren 12. artikuluan arautzen direnek) nahitaez bete beharko dute Batuz sistema 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, tamaina eta jarduera nagusia gorabehera.
-
Mikroenpresa, enpresa txiki eta enpresa ertain kontzeptua, Batuzen nahitaez sartzeko egutegian aipatzen dena, SZren Foru Arauaren 13. artikuluan definitzen da, eta horren arabera:
Mikroenpresa baldintza hauek batera betetzen dituena izango da:
- Ustiapen ekonomikoa egitea.
- Aktiboa edo eragiketa-bolumena 2 milioi eurotik gorakoa ez izatea.
- Plantillaren batez bestekoa 10 langile baino gutxiagokoa izatea.
- Aurretik adierazitako betekizunetako bat betetzen ez duen enpresa batek haren gaineko %25 edo gorako partaidetzarik ez izatea, arrisku-kapitaleko sozietate edo funtsen salbuespen jakin batzuetan izan ezik.
Enpresa txiki bat baldintza hauek batera betetzen dituena izango da:
- Ustiapen ekonomikoa egitea.
- Aktiboa edo eragiketa-bolumena 10 milioi eurotik gorakoa ez izatea.
- Plantillaren batez bestekoa 50 langile baino gutxiagokoa izatea.
- Aurretik adierazitako betekizunetako bat betetzen ez duen enpresa batek haren gaineko %25 edo gorako partaidetzarik ez izatea, arrisku-kapitaleko sozietate edo funtsen salbuespen jakin batzuetan izan ezik.
Enpresa ertain bat honako baldintza hauek batera betetzen dituena izango da:
- Ustiapen ekonomikoa egitea.
- Aktiboa 43 milioi eurotik gorakoa ez izatea, edo eragiketa-bolumena 50 milioi eurotik gorakoa ez izatea.
- Plantillaren batez bestekoa 250 langile baino gutxiagokoa izatea.
- Aurretik adierazitako betekizunetako bat betetzen ez duen enpresa batek haren gaineko %25 edo gorako partaidetzarik ez izatea, arrisku-kapitaleko sozietate edo funtsen salbuespen jakin batzuetan izan ezik.
Baldintza horiek SZren sortzapenaren aurreko zergaldian bete behar dira.
Tamaina txikiko kooperatibak mikroenpresatzat, enpresa txikitzat edo enpresa ertaintzat har daitezke, aurreko baldintzak betetzen badituzte.
-
Sozietateen gaineko zergatik salbuetsita eta partzialki salbuetsita dauden entitateak Foru Arauaren 12. artikuluan zehazten dira; horren arabera:
- Zergatik salbuetsita daude:
- Lurraldeko administrazio publikoak, haien organismo autonomoak eta azken horien antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitate edo organismoak.
- Gizarte Segurantzaren kudeaketaren ardura duten erakunde publikoak.
- Eusko Ikaskuntza - Sociedad de Estudios Vascos, Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca, Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País Vasco - Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea, Eleizbarrutiko «Estanislao J. Labayru» Ikastegia - Instituto Diocesano «Estanislao J. Labayru», eta Ekonomia Ituna sustatu eta hedatzeko «Ad Concordiam» elkartea.
- Zergatik partzialki salbuetsita daude:
- Irabazizkoak ez diren erakundeen zerga-araubideari eta mezenasgoari emandako zerga-pizgarriei buruzko Foru Arauan ezarritako zerga-araubidea edukitzeko baldintzak betetzen ez dituzten irabazteko asmorik gabeko entitate eta instituzioak.
- Kooperatiben batasun, federazio eta konfederakundeak.
- Profesionalen elkargoak, enpresaburu eta profesionalen elkarteak, ganbera ofizialak, arrantzaleen kofradiak, langileen sindikatuak eta alderdi politikoak.
- Enplegua sustatzeko funtsak.
- Gizarte Segurantzaren kolaboratzaile diren mutualitateak; Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren Testu Bateginean arautzen dira, zeina 2015eko urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen.
- Zergatik salbuetsita daude:
-
Honako hauek izan daitezke errentak esleitzeko araubideko entitateak:
- Ondasun-erkidegoak, jabeen erkidegoak barne.
- Jaso gabeko jarauntsiak.
- Sozietate zibilak.
- Nortasun juridikorik eduki ez arren, zergapeko unitate ekonomikoa edo ondare bereizia diren entitateak.
- Atzerrian eratutako entitateak, hain zuzen ere Espainiako legeen arabera errentak esleitzeko araubideko entitateen izaera juridiko bera edo antzekoa dutenak.
-
Mikroenpresatzat, enpresa txikitzat edo enpresa ertaintzat hartzeko xedapenak betetzen ez duten erakundeek (SZren Foru Arauaren 13. Artikulua) 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera nahitaez bete beharko dute Batuz, jarduera ekonomiko nagusia edozein dela ere.
Zehazki, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 14. artikuluan aipatzen diren ondare-sozietateak nahitaez hasi behar dira Batuzekin data horretatik aurrera.
-
Pertsona fisikoek, errentak esleitzeko araubidean dauden entitateek (EEAE) eta mikroenpresak, enpresa txikiak edo enpresa ertainak diren SZaren zergadunek, nahitaez bete beharko dute Batuz 2024ko uztailaren 1etik aurrera, baldin eta beren jarduera ekonomiko nagusia Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren tarifen ondorengo zatiketa edo elkartzetan jasotakoetako bat bada (Ekonomi Ihardueren gaineko Zergako Tarifak eta Jarraipidea onesten dituen 1/1991 Foru Dekretua Arauemaileak onartzen dituena):
LEHEN SAILATALA. ENPRESA IHARDUERAK, INDUSTRIALAK, MERKATARITZAZKOAK, ZERBITZUGINTZA ETA MEAGINTZA:
- 1 ZATIKETA. ENERGIA ETA URA.
- 2 ZATIKETA. ENERGIARIK GABEKO MEA ETA EKOIZKIN ERATORRIEN ERAUZKETA ETA TRANSFORMAZIOA, INDUSTRI KIMIKOA.
- 3 ZATIKETA. METALEN TRANSFORMAGINTZAK. ZEHAZTASUNEZKO MEKANIKA.
- 4 ZATIKETA. MANUFAKTURAZKO BESTE INDUSTRIA BATZUK.
- 5 ZATIKETA. ERAIKINTZA.
- 7 ZATIKETA. GARRAIO ETA KOMUNIKABIDEAK.
- 8 ZATIKETA. FINANTZ ERAKUNDEAK, ASEGURUAK, ENPRESEI EMANDAKO ZERBITZUAK ETA ALOGERAK.
- 9 ZATIKETAren (BESTE ZERBITZU BATZUK) hurrengo elkartzeak:
- 92. ELKARTZEA. SANEAMENDU, GARBIKETA ZERBITZUAK ETA ANTZEKOAK. SUTEEN AURKAKO ZERBITZUAK ETA ANTZEKOAK.
- 94. ELKARTZEA. SANITATEA ETA ALBAITARITZA ZERBITZUAK.
BIGARREN SAILATALA PROFESIONARIEN IHARDUERAK:
- 0 ZATIKETA. NEKAZARITZA, ABELTZANTZA, EHIZA, OIHANLANGINTZA ETA ARRANTZAREKIN ZERIKUSIRIK DUTEN PROFESIONARIAK.
- 1 ZATIKETA. ENERGIA, URA, MEATZARITZA ETA INDUSTRIA KIMIKOAREKIN ZERIKUSIRIK DUTEN PROFESIONARIAK.
- 2 ZATIKETA. AERONAUTIKA, TELEKOMUNIKAZIO ETA ZEHAZTASUNEZKO MEKANIKA INDUSTRIAREKIN ZERIKUSIRIK DUTEN PROFESIONARIAK.
- 3 ZATIKETA. MANUFAKTURAZKO BESTE INDUSTRIEKIN ZERIKUSIRIK DUTEN PROFESIONARIAK.
- 4 ZATIKETA. ERAIKUNTZAREKIN ZERIKUSIRIK DUTEN PROFESIONARIAK.
- 5 ZATIKETA. MERKATARITZA ETA OSTALARITZAREKIN ZERIKUSIRIK DUTEN PROFESIONARIAK.
- 6 ZATIKETA. GARRAIO ETA KOMUNIKABIDEEKIN ZERIKUSIRIK DUTEN PROFESIONARIAK.
- 7 ZATIKETA. FINANTZ, ASEGURU ETA ALOGERA IHARDUEREKIN NAHIZ JURIDIKOEKIN ZERIKUSIRIK DUTEN PROFESIONARIAK.
- 8. ZATIKETAren (BESTE ZERBITZUEKIN ZERIKUSIRIK DUTEN PROFESIONARIAK) hurrengo elkartzeak:
- 81. ELKARTZEA. GARBIKETA ZERBITZUETAN DIHARDUTEN PROFESIONARIAK.
- 83. ELKARTZEA. SANITATEKO PROFESIONARIAK.
- 84. ELKARTZEA. IHARDUERA PARASANITARIOEKIN ZERIKUSIRIK DUTEN PROFESIONARIAK.
- 87. ELKARTZEA LOTERIA, APOSTU ETA GAINERAKO ZORI, ENBITE ETA ADUR JOKOEKIN ZERIKUSIRIK DUTEN PROFESIONARIAK.
- 88. ELKARTZEA. HAINBAT PROFESIONARI EZBERDIN.
- 89. ELKARTZEA. ZATIKETA HONEK AIPATU ZERBITZUEKIN ZERIKUSIRIK DUTEN BESTE PROFESIONARIAK.
Erakutsiorrialde bakoitzeko