Ohiko galderak
1 emaitz 249
-
BFAren EEELren aplikazioko "Erabilgarritasunak" atalean, "Sarreren eta gastuen PFEZren laburpena" eska daiteke, eta horrek fitxategi bat sortzen du ".csv" formatuan, pertsona edo erakunde baten ekitaldi bateko (urte naturala) sarreren eta gastuen EEELko idatz-ohar guztien batura laburbiltzen duena, honela ordenatuta: jarduera, EEELaren kapitulua eta, hala badagokio, EEELaren gastu-kontua. Gehienez, mota honetako 3 txosten eska daitezke egunean.
Txostenak zutabe hauek ditu:
- Epigrafea: jarduera ekonomikoaren epigrafea edo kodea.
- Jarduera: jarduera ekonomikoaren deskribapena.
- Kapitulua: EEELko kapituluaren zenbakia.
- 1.Sarrerak (faktura TicketBAI software bermatzailearekin, TicketBAI software bermatzailerik gabe eta fakturarik gabeko sarrerak: aldi baterako ezintasunagatiko hartukizunak, dirulaguntza, sarrera finantzarioak eta ezohiko diru-sarrerak eta bestelakoak).
- 2.Gastuak (fakturarekin edo fakturarik gabe).
- 3.Atxikitako ondasunak edo inbertsio-ondasunak (ondasunen baja).
- 5.Kobrantzak eta ordainketak.
- 7.Izakinen aldaketa.
- Kontu_kodea: 2. kapituluko (Gastuak) idatz-oharretarako, idatz-oharraren gastu-kontuaren kodea.
- Deskribapena: EEELaren kapituluaren deskribapena edo, hala badagokio, gastu-kontuaren deskribapena.
- Guztira_idatzoharrak: ekitaldiko EEELaren kapitulu horretarako edo, hala badagokio, gastu-kontu horretarako egindako idatzoharren kontagailua.
- Guztira_sortzapenak: idatz-oharren "PFEZren sarreraren zenbatekoa" edo "PFEZren gastuaren zenbatekoa" eremuaren batukaria, ekitaldiko EEELko kapitulu horretarako, edo, hala badagokio, gastu-kontu horretarako ("Kobrantza eta ordainketen irizpidea" laukia markatu ala ez).
- Kobrantza_ordainketen_irizpidea: 1. (Sarrerak) eta 2. (Gastuak) kapituluetarako, "PFEZren sarreraren zenbatekoa" edo "PFEZren gastuaren zenbatekoa" eremuen batukaria, ekitaldiko EEELan egindako idatz-oharretan, «Kobrantza eta ordainketen irizpidea» marka adierazita. 5. (Kobrantzak) eta 5. (Ordainketak) kapituluetarako, "PFEZren sarreraren zenbatekoa" edo "PFEZren gastuaren zenbatekoa" eremuen batura, ekitaldiko EEELan egindako idatz-oharretan.
- Jasandako_atxikipena: ekitaldiko EEELan 1. kapitulurako (Sarrerak) egindako idatzoharren "Jasandako atxikipena" zenbatekoaren batukaria.
- Hasierako_izakina: idatz-ohar horren zenbatekoa EEELaren 7. kapituluan (Izakinen aldaketa). Ekitaldi eta jarduera bakoitzeko idatzohar bakarra egin daiteke.
- Azken_izakina: idatz-ohar horren zenbatekoa EEELaren 7. kapituluan (Izakinen aldaketa). Ekitaldi eta jarduera bakoitzeko idatzohar bakarra egin daiteke).
- Irabazia: ekitaldiko EEELaren 3. kapitulurako (Atxikitako ondasunen edo inbertsio-ondasunen baja) egindako idatz-oharren "irabazia" zenbatekoaren batukaria.
- Berrinbertsioagatik_salbuetsitako_irabazia: ekitaldiko EEELaren 3. Kapitulurako (Atxikitako ondasunen edo inbertsio-ondasunen baja) egindako idatz-oharren "Berrinbertsioagatik salbuetsitako irabazia" zenbatekoaren batukaria.
- Galera: ekitaldiko EEELren 3. kapitulurako (Atxikitako ondasunen edo inbertsio-ondasunen baja) egindako idatzoharren "galera"-ren batura.
- Guztira_idatzoharrak_aurreko_ekitaldia: ekitaldiko EEELan kapitulu horretan edo, hala badagokio, gastu-kontu horretan, egindako idatz-oharren kontagailua, aurreko ekitaldi bateko eragiketa-data adierazten duten fakturei dagokionez.
- Guztira_sortzapenak_aurrekoa_ekitaldia: idatz-oharren "PFEZren sarreraren zenbatekoa" edo "PFEZren gastuaren zenbatekoa" eremuaren batukaria, ekitaldiko EEELko kapitulu horretarako, edo, hala badagokio, gastu-kontu horretarako, aurreko ekitaldi bateko eragiketa-data adierazten duten fakturei dagokionez ("Kobrantza eta ordainketen irizpidea" laukia markatu ala ez).
- Jasandako_atxikipena_aurreko_ekitaldia: ekitaldiko EEELan 1. kapituluan (Sarrerak) egindako idatz-oharren "Jasandako atxikipena" zenbatekoaren batukaria, aurreko ekitaldi bateko eragiketa-data adierazten duten fakturei dagokionez.
Txosteneko datuak jardueraren (kodea eta deskribapena), kapituluaren eta, hala badagokio, gastuaren kontu-kodearen arabera ordenatzen dira.
EEELan idazpena egiteko erabili den zeinu berarekin batzen dira zenbatekoak.
Horregatik, kobrantzen eta ordainketen irizpidean ez dagoen jarduera baten errendimendua kalkulatzeko, honako eragiketa hau egin beharko da = 1. kapituluko "Guztira_sortzapenak" (Sarrerak) - 1. kapituluko "Guztira_sortzapenak" (Gastuak) + [(7. kapituluko "Azken_izakina" - "Hasierako_izakina") + [(3. kapituluko "Irabazia" - "Berrinbertsioagatik_salbuetsitako_irabazia" - "Galera") (Lotutako edo inbertsioko ondasunen baja)].
Hurrengo ekitaldiko EEELan, kalkulatu nahi den ekitaldiko eragiketa-data (aurreko ekitaldia) adierazten duten fakturak idatzi direnean, hurrengo ekitaldi horretako sarreren eta gastuen PFEZren txostena ere eskatu beharko da, aurreko kalkuluari 1. kapituluko (Sarrerak) "Guztizkoa_sortzapena_ aurreko_ekitaldia" gehitzeko eta 2. kapituluko (Gastuak) "Guztizkoa_sortzapena_aurreko _ ekitaldia" zenbatekoa kentzeko.
Txosten hau kalkulatzeko, EEELan akatsik gabe egindako idatzoharrak besterik ez da kontuan hartuko. Hau da, ez dira kontuan hartuko ezeztatutako idatzoharrak, ez baztertuak, ez eta okerrak dituztenak ere.
Erakutsiorrialde bakoitzeko