Ohiko galderak
1 emaitz 265
-
Eragiketaren hartzaileak dagokion faktura edo eragiketaren egiaztagiria noiz jaso duen adierazi beharko da, eta, beraz, jasandako BEZaren kenkarirako eskubidea noiztik sortzen den. Informazio hori arau-xedapen hauek betetzeko adierazi behar da EEELko jasotako fakturen [eta gastuen] kapituluan:
- BEZari buruzko Foru Arauaren 97.Bat artikulua. Bertan adierazten denez, "Kenkariak egiteko eskubidea eskubide horri buruzko frogagiria duten subjektu pasiboek baino ezin izango dute erabili.". Printzipioz, honako hauek hartuko dira kontuan: zerbitzua ematen duenak emandako jatorrizko faktura eta zergari lotutako elkarbarneko ondasun-eskuraketa sortzen duen ematea egiten duenak igortzen duen faktura originala.
- BEZari buruzko Foru Arauaren 99 artikulua. Bertan honako hau adierazten da:
- “Bat. Likidazioaldi bakoitzari dagozkion aitorpen-likidazioetan, subjektu pasiboek likidazioaldi horretan eta Zergaren aplikazio-lurraldean ondasun-emateak, eta Elkartebarneko ondasun eskuraketa edo zerbitzugintzen ondorioz sortzen diren Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kuoten guztirako zenbatekotik aipatu aldian jasaten diren kuota kengarrien guztirako kopurakina osoan kendu ahal izango dute […].
- Hiru. Titularrak kuota kengarriak jasan izan dituen likidazioaldiari dagokion autolikidazioan edo hurrengoetan baino ezin izango da gauzatu kenkarirako eskubidea, baldin eta eskubide hori sortzen denetik hasita lau urteko epea igaro ez bada […].
- Lau. Kuota kengarriak jasan dituen enpresaburuak edo profesionalak faktura egokia edo kenkaria aplikatzeko eskubidea frogatzen duen agiria jasotzen duenean jasantzat joko dira […]”.
- BEZaren erregelamenduko 64 artikuluko 1 eta 4 atalak, non jasotako BEZaren fakturen erregistro-liburuaren edukia zehazten den, eta honako hau ezartzen den:
- 1 Enpresari edo profesionalek, Balio Erantsiaren gaineko zergaren ondorioetarako, eskuratu edo inportatutako ondasunei eta bere jarduera enpresarial edo profesionalaren garapenean jasotako zerbitzuei dagozkien faktura, kontabilitateko frogagiri eta Aduanen agiri guztiak korrelatiboki zenbakitu beharko dituzte.[…]
- 4. Jasotako fakturen erregistro-liburuan banan-banan idatzi behar dira jasotzen diren fakturak eta, hala denean, aduana-agiriak eta arestion adierazi diren agiri guztiak. Ondokoak adierazi beharko dira: jasotze-zenbakia, luzatze-data, eragiketen burutzapen-data (baldin eta data hori luzatze-datarekin bat ez badator), izen-deiturak, sozietatearen egoitza eta izen osoa eta jasotzailearen identifikazio fiskaleko zenbakia, eragiketen zerga-oinarria (Zergari buruzko Legearen 78 eta 79. artikuluen arabera ezarririk dagoena) eta, hala denean, zergatasa, zerga-kuota eta eragiketa kutxa-irizpidearen araubide bereziarekin bat etorriz burutu denentz; azken kasu honetan Araudi honen 61. artikuluaren (decies) 2. idatz-zatian jasotzen diren aipamenak ere sartu beharko dira.
- Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-betebehar formalak araupetzen dituen abenduaren 22ko 205/2008 Foru Dekretuaren 39 quater artikulua (3. atala) eta 39 terdecies artikulua (2. atala). Artikulu horietan EEELko jasotako fakturen [eta gastuen] kapituluan, jasotako fakturen erregistro-liburua egiteko BEZaren Erregelamenduaren 64. artikuluak eskatzen dituen aipamen guztiak jasoko direla ezartzen da. Ondorio horietarako, Bizkaiko betebehar formalak arautzen dituen Erregelamenduaren 39 undecies artikuluan eta 39 bis artikuluan aipatzen diren zergapeko guztiek BEZaren Erregelamenduaren 64.4 artikuluaren laugarren paragrafoan aipatzen den informazioa jaso beharko dute.
Bereziki 39 quater eta 39 terdecies artikuluek informatu beharreko datuak hauek direla ezartzen dute: “eragiketa dokumentatzen duen fakturaren edo frogagiriaren zenbakia (behar denean, seriea ere bai); faktura jaso den eguna; eragiketa egin den eguna (faktura eman den egunean egin ez bada, eta hala ezarrita badago fakturan); faktura eman behar izan duenaren izen-deiturak, sozietate-izena edo deitura osoa, eta beraren identifikazio fiskaleko zenbakia; betebeharpeko zerga-oinarria (Zergari buruzko Foru Arauaren 78. eta 79. artikuluetan ezarritakoaren arabera kalkulatuta); beharrezkoa denean, zerga-tasa eta zerga-kuota, eta jarduerak kutxa-irizpidearen araubide bereziaren arabera egin diren ala ez”.
Aipatutako xedapenetatik ondorioztatzen da jasotako fakturaren jasotze-data jasotako fakturen [eta gastuen] kapituluan nahitaez jakinarazi behar den atal bat dela.
Jasotze-data:
- Zergadunak jasotako faktura zein egunetan duen adierazten du (BEZari buruzko Foru Arauaren 97.Bat artikulua), eta, beraz, eskubide hori baliatzeko epea zehazten du (BEZari buruzko Foru Arauaren 99. artikulua).
- Ez da fakturaren kontabilizazio-data: desberdina eta kontabilitate-erregistroaren data baino lehenagokoa izan daiteke.
- Ezin da izan jasotako faktura egin baino lehenagokoa, baina data bera izan daiteke.
Erakutsiorrialde bakoitzeko