BATUZ

Informazio teknikoa eta arautegia

2024ko Urtarrilaren 01a
NAHITAEZKO ALDIAREN HASIERA

2022ko Urtarrilaren 01a
NORBERAREN BORONDATEZKO ALDIAREN HASIERA PIZGARRITUA

Zer da Batuz?

Bizkaiko arautegia bete behar duten enpresa eta autonomoen tributazioa kontrolatzeko estrategia (enpresa eta autonomo guztiena, tamaina gorabehera).

BATUZek hiru osagai dauzka:

  • TICKETBAI FAKTURAZIO - SOFTWARE BERMATZAILEA

    Fakturazio-sistema informatikoa da, egindako salmenta-eragiketa guztien aitorpena ziurtatzeko erabiltzen dena.

  • ERAGIKETA EKONOMIKOEN ERREGISTRO-LIBURUA (EEEL): 140 ETA 240 EREDUAK

    Jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsonen diru sarrerak, gastuak eta fakturak aitortzeko erabili behar dira. Pertsona fisikoek 140 eredua erabili behar dute eta pertsona juridikoek 240 eredua.

  • BEZAREN, SOZIETATEEN GAINEKO ZERGAREN ETA ERRENTAREN GAINEKO ZERGAREN AITORPENEN ZIRRIBORROAK

    140 eta 240 ereduetako informazioaz baliatuz Bizkaiko Foru Ogasunak BEZaren, sozietateen gaineko zergaren edo errentaren gaineko zergaren aitorpenen zirriborroak egingo dizkie jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona juridikoei eta pertsona fisikoei.

BERRIKUNTZAK

  • 2021/11/22

    EEEL proba esparrua

    DOKUMENTAZIO TEKNIKOA

    Bizkaiko Foru Aldundiak EEELren proba esparru berri bat gaitu du. EEELren proba esparruari buruzko dokumentuak dokumentazio-teknikoa atalean aurki daitezke:

    • EEEL proba esparrua 1.0.0
    • Ziurtagiriak 1.0.0
  • 2021/11/19

    EEELren idatz-oharrak hirugarrenen ordezkari gisa elektronikoki hornitzeko gaikuntza-eskaera

    OROKORRA

    Eskuragarri dago jada hirugarren pertsonen ordezkari gisa EEELren idatz-oharrak elektronikoki hornitzeko gaikuntza eskatzeko formularioa. Gaikuntza honek EEELren arloan fitxategien trukaketa automatikoa software batetik bestera egiteko balio du soilik. Aukera hori EEELren idatz-oharrak Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egiteko zehaztapenak arautzen dituzten 1578/2021 eta 1582/2021 Foru Aginduen 2. artikuluaren 4. atalean arautua dago.

    Esteka honetan eskura dezakezu formulario hau: https://www.ebizkaia.eus/eu/izapideen-katalogoa?procID=693&cId=si, “EEELren idatzoharrak hirugarrenen ordezkari gisa elektronikoki hornitzeko gaikuntza-eskaera” atalean.

  • 2021/10/21

    FD proiektua, zeinaren bidez 2022. eta 2023. urteetarako BATUZ sistemari borondatez atxikitzeko baldintzak eta aplikatu daitekeen konpentsazioa ezartzen baitira

    ARAUDIA

    2022. eta 2023. urteetarako BATUZ sistemari borondatez atxikitzeko baldintzak eta aplikatu daitekeen konpentsazioa ezartzen dituen eta tributu-erregelamendu batzuetan aldaketak egiten dituen Foru Dekretu Proiektuaren entzunaldi publikoa ireki egin da.

    Fase hau 2021/10/20tik 2021/11/04ra gauzatuko da.

    Hemen sakatuz, Proiektuaren testua kontsultatu eta fase honetan parte har dezakezu.

  • 2021/10/18

    "Egin zure faktura"-rekin egindako fakturen idazpen automatikoa EEELn

    OROKORRA

    2021/10/18tik 2021/12/10era bitartean “Egin zure faktura” aplikazioarekin jaulkitzen diren fakturak automatikoki idatziko dira EEELn, proba gisa, erabiltzaileei aplikazio horren funtzionamendua erakusteko (aplikazioa 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera egongo da martxan).

    Dena den, idatz-ohar horiek EZ dituzte ordezten pertsona fisikoek eta EEAEek 2022ko otsailean aurkeztu beharreko 2021eko 140 ereduaren informazio-aitorpenean erregistratu behar dituztenak.

Ohiko galderak

  • Galdera orokorrak

    Bizkaiko arautegia bete behar duten enpresa eta autonomoen tributazioa kontrolatzeko estrategia (enpresa eta autonomo guztiena, tamaina gorabehera).

    BATUZek hiru osagai dauzka:

    • TICKETBAI FAKTURAZIO - SOFTWARE BERMATZAILEA

      Fakturazio-sistema informatikoa da, egindako salmenta-eragiketa guztien aitorpena ziurtatzeko erabiltzen dena.

    • ERAGIKETA EKONOMIKOEN ERREGISTRO-LIBURUA: 140 ETA 240 EREDUAK

      Jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsonen diru sarrerak, gastuak eta fakturak aitortzeko erabili behar dira. Pertsona fisikoek 140 eredua erabili behar dute eta pertsona juridikoek 240 eredua.

    • BEZAREN, SOZIETATEEN GAINEKO ZERGAREN ETA ERRENTAREN GAINEKO ZERGAREN AITORPENEN ZIRRIBORROAK

      140 eta 240 ereduetako informazioaz baliatuz Bizkaiko Foru Ogasunak BEZaren, sozietateen gaineko zergaren edo errentaren gaineko zergaren aitorpenen zirriborroak egingo dizkie jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona juridikoei eta pertsona fisikoei.

    Proiektuaren informazio orokorra hemen aurki dezakezu: Zer da batuz

  • Galdera orokorrak

    2020tik 2023ra BATUZ sistema ezartzea sustatzeko, ekitaldi horietan BATUZ ezartzeak eragiten duen gastuaren %30eko kenkaria aplikatu ahal izango da pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kuotan edo sozietateen gaineko zergaren kuotan; hona gastuak:

    • Ekipoak eta terminalak erostea, softwarearekin eta periferikoekin, eta horiek ezartzea eta instalatzea.
    • Sinadura elektronikoaren softwarea erostea, ezartzea eta instalatzea.
  • Galdera orokorrak

    TicketBAIren eskakizunak betetzen dituen softwarea merkatuan eskuratu ahal izango da, gainerako fakturazio-programa eta kontabilitate-programa guztiak bezala.

    Eskakizun horiek betetzeko, TicketBAI software bermatzailearen erregistroan inskribatuta egon behar da programa. Erregistro horretan softwarea inskribatu ahal izateko ezinbestekoa da hura garatu duen pertsonak edo enpresak erantzukizunpeko adierazpena sinatzea (software bermatzailearen zehaztapenak eta software bermatzailearen erregistroan alta emateko adierazpena arautzen dituen 1482/2020 Foru Aginduan xedatutakoaren arabera). Software bermatzailea erregistratzeko alta-adierazpena esteka honetan egin daiteke: https://www.ebizkaia.eus/eu/izapideen-katalogoa

    2020ko Irailaren 14tik aurrera posiblea da erregistroan inskribatzea.

    Erregistroko pertsonak eta softwareak www.batuz.eus/eu/software-erregistroa web orriaren bidez aztertu ahal izango dira. Web orri horretan software-garatzaile gisa inskribatutako pertsonak eta entitateak agertuko dira; sortutako programen izenak egongo dira, eta haien ezaugarrien berri ematen duen web orria ere bai.

    Gainera, Bizkaiko Foru Ogasunak doako aplikazioa jarriko du zergadunentzat: "Egin zure faktura". Aplikazio honen bitartez TicketBAI betekizunak betetzen dituzten fakturak egin ahal izango dira. Behar adina faktura egin ahal izango dira aplikazio honen bitartez.

  • Galdera orokorrak

    BATUZ erabili behar duten pertsonek eta entitateek:

    • TicketBAIren betekizun berrietara egokitu behar dituzte beren fakturazio-sistemak. Hala ere, Bizkaiko Foru Aldundiak fakturak egiteko prestatuko duen aplikazioaz baliatu ahal izango dira Batuz proiektuaren tributu-betebeharrak garatzen dituen 82/2020 Foru Dekretuan ezartzen diren kasuetan. 
    • Eragiketa Ekonomikoen Erregistro-Liburuak Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan eraman beharko dituzte (mezu informatikoen bidez edo egoitzan formularioak betez). Beraz:
      • Betebehar berria ezarri zaie pertsona juridikoei, orain arte ez dute eduki erregistro-libururik eraman beharrik eta.
      • Jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona fisikoek eta nortasun juridikorik gabeko entitateek 140 eredua aurkeztu beharko dute orain arte bezala, baina BATUZ ezarri ondoren Egoitza Elektronikoaren bidez egin beharko dute.
  • Galdera orokorrak

    BATUZ nahitaez erabili behar dute pertsona juridikoek eta jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona fisikoek eta nortasun juridikorik gabeko pertsonek, eragiketen tamaina edo bolumena gorabehera, baldin eta Bizkaiko arautegia bete behar badute pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga edo ez-egoiliarren gaineko errentaren gaineko zerga (establezimendu iraunkorrak) ordaintzeko.

    Halaber, BEZaren ordainketan informazioa berehala emateko (IBE) sistema aplikatu behar duten pertsonek eta entitateek ere BATUZ erabili behar dute. Nolanahi ere, Eragiketa Ekonomikoen Erregistro-Liburuetan IBEko informazioa eta betebeharrak txertatu behar dira, eta horregatik nahikoa da informazioa behin bakarrik bidaltzea.

  • Galdera orokorrak

    BATUZ derrigorrezkoa izango da 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera; beraz, 2020tik 2023ra horretara moldatzeko egin beharrekoak egin beharko dira.

    BATUZ erabili behar duten pertsonek TicketBAIren baldintzak betetzen dituen fakturazio-sistema erabili beharko dute 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera.

    Gainera, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera pertsona eta entitate horiek Eragiketa Ekonomikoen Erregistro-Liburuetako informazioa bidali beharko dute Batuz proiektuaren tributu-betebeharrak garatzen dituen 82/2020 Foru Dekretuan ezartzen diren epealdietan.

    TicketBAI fakturazio-sistemari eta Eragiketa Ekonomikoen Erregistro-Liburuei esker BATUZ estrategiaren hirugarren osagaia gauzatu ahal izango da, hau da, zergadunei laguntza eman ahal izango zaie BEZaren aitorpenen zirriborroak egiteko 2024tik aurrera, eta 2024ko ekitaldiko eta hurrengo ekitaldietako sozietateen gaineko zergaren eta errentaren gaineko errentaren aitorpenen zirriborroak egiteko.

    Batuz 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera borondatez aplikatuko dutenentzat ez da aurreko textuko 2024 urtea kontuan hartuko, baizik eta sistema norberaren borondatez hasiko duen data.