BATUZ
Informazio teknikoa eta arautegia
2022ko
Urtarrilaren
01a
NAHITAEZKO ALDIAREN HASIERA
2020ko
Urriaren
01a
NORBERAREN BORONDATEZKO ALDIAREN HASIERA

Zer da Batuz?
Bizkaiko arautegia bete behar duten enpresa eta autonomoen tributazioa kontrolatzeko estrategia (enpresa eta autonomo guztiena, tamaina gorabehera).
BATUZek hiru osagai dauzka:
-
TICKETBAI FAKTURAZIO - SOFTWARE BERMATZAILEA
Fakturazio-sistema informatikoa da, egindako salmenta-eragiketa guztien aitorpena ziurtatzeko erabiltzen dena.
-
ERAGIKETA EKONOMIKOEN ERREGISTRO-LIBURUA (EEEL): 140 ETA 240 EREDUAK
Jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsonen diru sarrerak, gastuak eta fakturak aitortzeko erabili behar dira. Pertsona fisikoek 140 eredua erabili behar dute eta pertsona juridikoek 240 eredua.
-
BEZAREN, SOZIETATEEN GAINEKO ZERGAREN ETA ERRENTAREN GAINEKO ZERGAREN AITORPENEN ZIRRIBORROAK
140 eta 240 ereduetako informazioaz baliatuz Bizkaiko Foru Ogasunak BEZaren, sozietateen gaineko zergaren edo errentaren gaineko zergaren aitorpenen zirriborroak egingo dizkie jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona juridikoei eta pertsona fisikoei.
BERRIKUNTZAK
-
2021/04/07
EEELren dokumentu teknikoen eguneratzea
DOKUMENTAZIO TEKNIKOA
EEELren dokumentu berri bat argitaratu da:
Egiturak.
Dokumentu honek EEELren kapitulu/azpikapituluen alta eta aldaketa egiturak ditu, pdf formatoan.
-
2021/03/31
Foru Dekretuaren proiektua, Batuz araudia aldatzen duena
ARAUDIA
Batuz tributu betebeharrak garatzen dituen 82/2020 Foru Dekretua aldatzen duen Foru Dekretuaren proiektua “arautegia” atalean argitaratu da.
Dekretuaren zirriborroa entzunaldia eta informazio publikoa fasean dago 2021/03/31etik 2021/04/14ra.
Araudi garapenaren prozesuan parte hartu dezakezu esteka honen bitartez.
-
2021/03/30
EEELren proba-esparruaren etenaldia (04-03ko 00:00etatik 04-04ko 23:59etara)
OROKORRA
Arrazoi teknikoengatik, EEELren proba-esparrua ez da erabilgarri egongo larunbateko 00:00etatik (apirilak 3), igandeko 23:59etara (apirilak 4).
-
2021/03/26
EEELren dokumentu teknikoen eguneratzea
DOKUMENTAZIO TEKNIKOA
EEELren porba esparruaren dokumentuaren bertsio berria argitaratu da:
EEEL proba esparrua 1.0.3
Gainera, hurrengo dokumentu berriak argitaratu dira:
- XSD eskemak
- Adibideak
- XSD eskemak proba esparrua
- Adibideak proba esparrua
Ohiko galderak
-
Bizkaiko arautegia bete behar duten enpresa eta autonomoen tributazioa kontrolatzeko estrategia (enpresa eta autonomo guztiena, tamaina gorabehera).
BATUZek hiru osagai dauzka:
- TICKETBAI FAKTURAZIO - SOFTWARE BERMATZAILEA
Fakturazio-sistema informatikoa da, egindako salmenta-eragiketa guztien aitorpena ziurtatzeko erabiltzen dena.
- ERAGIKETA EKONOMIKOEN ERREGISTRO-LIBURUA: 140 ETA 240 EREDUAK
Jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsonen diru sarrerak, gastuak eta fakturak aitortzeko erabili behar dira. Pertsona fisikoek 140 eredua erabili behar dute eta pertsona juridikoek 240 eredua.
- BEZAREN, SOZIETATEEN GAINEKO ZERGAREN ETA ERRENTAREN GAINEKO ZERGAREN AITORPENEN ZIRRIBORROAK
140 eta 240 ereduetako informazioaz baliatuz Bizkaiko Foru Ogasunak BEZaren, sozietateen gaineko zergaren edo errentaren gaineko zergaren aitorpenen zirriborroak egingo dizkie jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona juridikoei eta pertsona fisikoei.
Proiektuaren informazio orokorra hemen aurki dezakezu:https://www.batuz.eus/fitxategiak/batuz/ticketbai/zer da batuz -1b.pdf
- TICKETBAI FAKTURAZIO - SOFTWARE BERMATZAILEA
-
2020. eta 2021. urteetan BATUZ sistema ezartzea sustatzeko, ekitaldi horretan BATUZ ezartzeak eragiten duen gastuaren %30eko kenkaria aplikatu ahal izango da pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kuotan edo sozietateen gaineko zergaren kuotan; hona gastuak:
- Ekipoak eta terminalak erostea, softwarearekin eta periferikoekin, eta horiek ezartzea eta instalatzea.
- Sinadura elektronikoaren softwarea erostea, ezartzea eta instalatzea.
-
TicketBAIren eskakizunak betetzen dituen softwarea merkatuan eskuratu ahal izango da, gainerako fakturazio-programa eta kontabilitate-programa guztiak bezala.
Eskakizun horiek betetzeko, TicketBAI software bermatzailearen erregistroan inskribatuta egon behar da programa. Erregistro horretan softwarea inskribatu ahal izateko ezinbestekoa da hura garatu duen pertsonak edo enpresak erantzukizunpeko adierazpena sinatzea (software bermatzailearen zehaztapenak eta software bermatzailearen erregistroan alta emateko adierazpena arautzen dituen 1482/2020 Foru Aginduan xedatutakoaren arabera). Software bermatzailea erregistratzeko alta-adierazpena esteka honetan egin daiteke: https://www.ebizkaia.eus/eu/izapideen-katalogoa
2020ko Irailaren 14tik aurrera posiblea da erregistroan inskribatzea.
Erregistroko pertsonak eta softwareak www.batuz.eus/eu/software-erregistroa web orriaren bidez aztertu ahal izango dira. Web orri horretan software-garatzaile gisa inskribatutako pertsonak eta entitateak agertuko dira; sortutako programen izenak egongo dira, eta haien ezaugarrien berri ematen duen web orria ere bai.
Gainera, Bizkaiko Foru Ogasunak doako aplikazioa jarriko du zergadunentzat: "Egin zure faktura". Aplikazio honen bitartez TicketBAI betekizunak betetzen dituzten fakturak egin ahal izango dira.
-
BATUZ erabili behar duten pertsonek eta entitateek:
- TicketBAIren betekizun berrietara egokitu behar dituzte beren fakturazio-sistemak. Hala ere, Bizkaiko Foru Aldundiak fakturak egiteko prestatuko duen aplikazioaz baliatu ahal izango dira Batuz proiektuaren tributu-betebeharrak garatzen dituen 82/2020 Foru Dekretuan ezartzen diren kasuetan.
- Eragiketa Ekonomikoen Erregistro-Liburuak Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan eraman beharko dituzte (mezu informatikoen bidez edo egoitzan formularioak betez). Beraz:
- Betebehar berria ezarri zaie pertsona juridikoei, orain arte ez dute eduki erregistro-libururik eraman beharrik eta.
- Jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona fisikoek eta nortasun juridikorik gabeko entitateek 140 eredua aurkeztu beharko dute orain arte bezala, baina BATUZ ezarri ondoren Egoitza Elektronikoaren bidez egin beharko dute.
-
BATUZ nahitaez erabili behar dute pertsona juridikoek eta jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona fisikoek eta nortasun juridikorik gabeko pertsonek, eragiketen tamaina edo bolumena gorabehera, baldin eta Bizkaiko arautegia bete behar badute pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga edo ez-egoiliarren gaineko errentaren gaineko zerga (establezimendu iraunkorrak) ordaintzeko.
Halaber, BEZaren ordainketan informazioa berehala emateko (IBE) sistema aplikatu behar duten pertsonek eta entitateek ere BATUZ erabili behar dute. Nolanahi ere, Eragiketa Ekonomikoen Erregistro-Liburuetan IBEko informazioa eta betebeharrak txertatu behar dira, eta horregatik nahikoa da informazioa behin bakarrik bidaltzea.
-
BATUZ derrigorrezkoa izango da 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera; beraz, 2020. eta 2021. urtean horretara moldatzeko egin beharrekoak egin beharko dira.
BATUZ erabili behar duten pertsonek TicketBAIren baldintzak betetzen dituen fakturazio-sistema erabili beharko dute 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Gainera, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera pertsona eta entitate horiek Eragiketa Ekonomikoen Erregistro-Liburuetako informazioa bidali beharko dute Batuz proiektuaren tributu-betebeharrak garatzen dituen 82/2020 Foru Dekretuan ezartzen diren epealdietan.
Hala ere, BATUZ osatzen duen atal bat borondatez bete ahal izango da 2020ko urriaren 1etik aurrera: TicketBAI sistemaren baldintzak betetzen dituzten fakturen igorpena. Norberaren borondatezko aldiak ez du Administrazioei egin behar zaien TicketBAI fitxategien bidaltzea barne hartzen, ezta Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan Eragiketa Ekonomikoen Erregistro-Liburuak eramatearen betebeharra. BATUZ borondatezko aldian betetzearen erabakia ez zaio Administrazioari jakinarazi behar.
BATUZ bete behar duten pertsonentzat, norberaren borondatezko aldiaren hasierak esan nahi du 2020ko urriaren 1etik aurrera Bizkaiko Foru Aldundiko TicketBAI fakturazio-softwarea garatzen duten entitateen erregistroan erregistratuta dagoen software bat eskuratu ahal izango dutela eta software horren bitartez TicketBAI sistemaren baldintzak betetzen dituzten fakturak igorri ahal izango dituztela (QR kode eta TBAI identifikatzailearekin).
TicketBAI fakturazio-softwarea garatzen duten entitateei dagokienez, borondatezko aldiaren hasierak aipatutako erregistroan TicketBAI sistemaren baldintzak betetzen dituzten softwareak erregistratzea ahalbidetzen du, horrela dagokion TBAI lizentzia lortuz.
TicketBAI fakturazio-sistemari eta Eragiketa Ekonomikoen Erregistro-Liburuei esker BATUZ estrategiaren hirugarren osagaia gauzatu ahal izango da, hau da, zergadunei laguntza eman ahal izango zaie BEZaren aitorpenen zirriborroak egiteko 2022tik aurrera, eta 2022ko ekitaldiko eta hurrengo ekitaldietako sozietateen gaineko zergaren eta errentaren gaineko errentaren aitorpenen zirriborroak egiteko.
DOKUMENTAZIO TEKNIKOA
EEEL
- PDF 1093 KB EEEL 1.0.6 Modu masiboan bidaltzeko zehaztapenak
- PDF 1241 KB EEEL 1.0.4 Baliozkotzeak eta akatsak
- 7Z 24,1 KB XSD eskemak
- 7Z 84,4 KB Adibideak
- 7Z 384 KB Egiturak
- PDF 482 KB Gailuaren ziurtagiriaren serie zenbakia berreskuratzeko jarraibideak
EEELren PROBA ESPARRUA
- PDF 218 KB EEEL proba esparrua 1.0.3
- 7Z 13,5 KB XSD eskemak proba esparrua
- 7Z 83,3 KB Adibideak proba esparrua
TicketBAI
- PDF 1,53 MB TicketBAI sistemaren zehaztapen funtzionalak eta teknikoak
- PDF 336 KB TicketBAI sistemaren zehaztapen funtzionalen eta teknikoen aldaketa
- PDF 204 KB TicketBAI 1.0 sinadura elektronikoa
- XSD 34 KB XSD eskema TicketBAI 1.2
- XSD 13 KB Deuseztatzeko XSD eskema TicketBAI 1.2
- PDF 2,23 MB Egin zure faktura Aplikazioren eskuliburua
COOKIEN POLITIKA
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu analisi- eta pertsonalizazio-helburuetarako, hala nola, nabigazio-hizkuntza sekzionaturako. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure COOKIEN POLITIKA. Cookie guztiak onar ditzakezu KONFIGURATU klik eginez eta "Onartu" botoia sakatuta; edo cookie horiek konfiguratu edo horien erabilera baztertu dezakezu.
COOKIEN POLITIKA
COOKIE-AK
Web-orri honek, https://www.batuz.eus/ (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
- Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu. Webgune honetan Google Analytics-en cookieak erabiltzen dira: Googlek garatutako Interneteko analisi zerbitzua, webguneko nabigazioak neurtzea eta aztertzea ahalbidetzen dituena. Zure nabigatzailean zerbitzu honetako cookie-ak ikusi ahal izango dituzu. Hala nahi baduzu Googlek erabiltzen dituen cookiei buruzko informazio gehiago eskuratu ahal izango duzu.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Izena | Mota | Helburua | Iraupena | Jabea |
---|---|---|---|---|
JSESSIONID | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Cookie teknikoa | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_batuz | Cookie teknikoa | Cookie teknikoen blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_batuz | Cookie teknikoa | Analisi-cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_ga | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat | Analisi-cookiea | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
- Helburua
- Analisi-cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Propietario
- Bizkaiko Foru Aldundia
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
COOKIEN POLITIKA
Jarraian kategoria ezberdinak erakutsiko dizkizugu, zeintzuetarako gure webguneak cookieak erabiltzen baititu. Zure aukeraketa pertsonalizatu dezakezu horiek onartuta edo ukatuta, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure COOKIEN POLITIKA.