Ohiko galderak
1 emaitz 305
-
2026ko maiatzetik aurrera, Egin zure faktura aplikazioa erabili ahal izango da euskal Administrazio publikoei TicketBAI faktura elektronikoak egiteko (facturae formatua).
Funtzionalitate hori aktibatzeko, alta eman behar da inprimaki honetan. Bertan, hartzaileekin harremanetan jartzeko helbide elektroniko bat adierazi behar da.
Inprimakia izapidetu ondoren, faktura bat egitean, «Administrazio publikoa» laukia markatu ahal izango da «hartzailea» atalean, eta, horrela, hartzaileen zerrendan, faktura zer euskal Administrazio publikorentzat den aukeratu ahal izango da.
Kasu horretan:
- Kontratatzailearen datuak/DIR3 sartu beharko dira (kontabilitate-bulegoa, organo kudeatzailea eta unitate izapidegilea). Datu horiek fakturaren hartzaile den Administrazio publikoak jakinarazi behar ditu.
- Askotan, hartzaileek entitate bat baino gehiago hartzen dituzte barnean (adibidez, ikastetxe publikoek). Faktura egitean, inguruabar hori adieraz daiteke «Sozietatearen izena» eremuan.
- «Facturae da» aukerarekin alta emandako seriea erabili beharko da.
- Faktura elektronikoen datu espezifikoak adierazi ahal izango dira, hala nola «Eskabide-kodea», «Kontratu-kodea» edo «Espediente-zenbakia».
- Fakturaren «ordainketa-datuak» adierazi behar dira nahitaez, eta ordainketa mota «helbideratutako ordainagiria» edo «transferentzia» bada, gainera, faktura egin duen pertsonaren banku-kontua (IBAN) adierazi beharko da. IBAN hori lehenespenez adieraz daiteke Egin zure faktura ataleko konfigurazio atalean.
- Faktura sinatzean, Egin zure faktura aplikazioak hau egingo du automatikoki:
- Idatz-oharra EEELaren TicketBAIrekin egindako fakturen azpikapitulura bidaliko du.
- Faktura elektronikoa Administrazio publikoari bidaliko dio. Bidaltzean erroreren bat gertatzen bada, mezu bat agertuko da. Mezu horretan, errore-mota zein den adieraziko da, eta ohiko galdera baterako esteka ere izango du; han azalduko da nola jokatu. Nolanahi ere, bidalketaren egoera kontsultatu ahal izango da «Fakturen kontsulta» atalean, faktura bakoitzaren ezkerraldean, non gutun-azal formako ikono batzuk agertuko baitira.
Bestalde, faktura elektronikoak egiteko funtzionalitatea aktibatzean, euskal Administrazio publikoen zerrenda kontsultatu ahal izango da Egin zure faktura aplikazioko «hartzaileen kudeaketa» atalean. Igorleak «hartzaileen kudeaketa» atalean zerrenda berri horretan dagoen euskal Administrazio publiko bat lehendik erregistratuta bazuen, erregistroa ezabatzea gomendatzen dugu, nahasketarik egon ez dadin. Ikusten baduzu Administrazio publikoren baten datuak ez direla zuzenak, eguneratzeko eska dezakezu. Horretarako, mezu bat idatzi efaktur@izenpe.eus helbidera eta, gaian, hau jarri: «Administrazio publikoaren datuak eguneratzea».
Euskal Administrazio publikoei egindako faktura elektronikoak deusezta daitezke. Halakoetan, automatikoki deuseztatuko da EEELko idatz-oharra, baina ez zaio baliogabetzearen berri emango hartzaileari (hala badagokio, hartzailearekin harremanetan jarri beharko da deuseztatze horren berri emateko).
Erakutsiorrialde bakoitzeko

