BEHIN BETIKO EZARTZEA
Batuz sistema behin betiko ezartzeko daten kalkulagailua
Zergadun mota bat hautatu behar da eta, beharrezkoa izanez gero, jarduera bat.
BATUZ SISTEMA BEHIN BETIKO EZARTZEKO EGUTEGIA
8/2023 FORU ARAUAn, azaroaren 22koa, zeinaren bidez onartzen baitira BATUZ sistema behin betiko ezartzeko neurriak, Batuz sistemarekin nahitaez hasteko hurrengo egutegia ezartzen da:
Taulan hurrengo erlazioak daude:
- Zergadun mota berdina eta jarduera ezberdinak dituzten datak.
- Zergadun mota eta jarduera ezberdinak dituzten datak.
- Jarduera berdina eta Zergadun mota ezberdinak dituzten datak.
- Jarduera ezberdinak dituzten zergadun motak.
- Zergadun mota ezberdinak dituzten jarduerak.
Behin betiko ezartze data | Zergaduna | Jarduera ekonomiko nagusia |
---|---|---|
2024/01/01 | Mikroenpresak, enpresa txikiak edo enpresa ertainak EZ diren SZren zergadunak | Edozein jarduera ekonomiko |
2024/07/01 | Pertsona fisikoak, errentak esleitzeko araubidean dauden erakundeak eta mikroenpresak, enpresa txikiak edo enpresa ertainak diren SZren zergadunak | Industriako, fabrikako, eraikuntzako eta garraioko enpresa-jarduerak |
Enpresa- eta lanbide-jarduera finantzarioak, juridikoak, aseguruetakoak, alokairukoak, osasunekoak eta gainerako jarduera profesionalak; hezkuntza eta kultura jarduerak izan ezik | ||
2025/01/01 | Pertsona fisikoak, errentak esleitzeko araubidean dauden erakundeak eta mikroenpresak, enpresa txikiak edo enpresa ertainak diren SZren zergadunak | Handizkako merkataritza |
Mikroenpresak, enpresa txikiak edo enpresa ertainak diren SZren zergadunak | Xehekako merkataritza, ostalaritza, ondasun higigarriak konpontzea, ileapaindegiak eta beste zerbitzu pertsonalak | |
2025/07/01 | Pertsona fisikoak eta errentak esleitzeko araubidean dauden erakundeak | Xehekako merkataritza, ostalaritza, ondasun higigarriak konpontzea, ileapaindegiak eta beste zerbitzu pertsonalak |
2026/01/01 | SZtik guztiz eta partzialki salbuetsita dauden erakundeak | Edozein jarduera ekonomiko |
4/2019 Foru Arauari atxikitako irabazi-asmorik gabeko erakundeak | ||
Pertsona fisikoak, errentak esleitzeko araubidean dauden erakundeak eta mikroenpresak, enpresa txikiak edo enpresa ertainak diren SZren zergadunak | Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza, hezkuntza, kultura zerbitzuak | |
Beste jaduera ekonomiko batzuk |
BATUZ SISTEMA BORONDATEZ APLIKATZEA
Zergadunek beren borondatez aplikatu ahal izango dute Batuz sistema, behin betiko ezartze data iritsi baino lehen. Kasu horretan, beherago azaltzen den konpentsazioa jasotzeko eskubidea izango dute.
Horretarako, Batuz sistema borondatez aplikatzearen komunikazioa aurkeztu beharko dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, honako epe hauetan:
- Foru arau berria indarrean sartzen denetik 2023-12-22ra arte, 2024-01-01etik aurrerako ondorioekin.
- 2024-01-01etik 2024-06-15era, 2024-07-01etik aurrerako ondorioekin.
- 2024-07-01etik 2024-12-15era, 2025-01-01etik ondorioekin.
- 2025-01-01etik 2025-06-15era, 2025-07-01eko ondorioekin.
Borondatezko aldian (2022 eta 2023) Batuz sistemari atxikitako zergadunek ez dute komunikazio hori berriro aurkeztu beharko.
BATUZ SISTEMA BORONDATEZ APLIKATZEAREN KONPENTSAZIOA
Pertsona fisikoek eta SZren zergadunak diren mikroenpresek, enpresa txikiek eta ertainek, baldin eta Batuz sistemari atxikituta badaude eta sistemaren baldintzak betetzen badituzte, haien PFEZn edo SZn ehuneko 10eko konpentsazioa jasotzeko eskubidea izango dute:
2024ko aldian:
- Nolanahi ere, borondatezko aldian (2022 eta 2023) atxiki badira.
- Edo 2024tik aurrera atxikitzen direnean, baldin eta aldi horretan sistemaren betetzea gutxienez 6 hilabete aurreratzen badute araudi berriaren arabera behin betiko ezartze datari dagokionez.
Eta 2025eko aldian:
Baldin eta aldi horretan sistemaren betetzea gutxienez 6 hilabete aurreratzen badute araudi berriaren arabera behin betiko ezartze datari dagokionez, bai borondatezko aldian atxiki badira (2022 eta 2023), bai 2024tik aurrera atxikitzen badira.
Ohiko galderetan, “Behin betiko ezartzea (2024tik aurrera)” atalean, konpentsazio honi buruzko informazio gehiago azaltzen da.
BATUZ KENKARIA
PFEZren edo SZren kuota osoan aplikatu daiteken Batuz kenkaria, sistemara egokitzeko inbertsio eta gastuen % 30ekoa, 2020tik 2025era bitartean aplikatu ahal izango da. Kenkari hori bateragarria da Batuz sistema borondatez aplikatzearen konpentsazioarekin.
Informazio gehigarria
Borondatezko epea arautzen duten xedapenen testu osoa web-orri honetako «araudia» atalean daukazu.
Web-orri honetako «ohiko galderak» atalean borondatezko epeari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu.