ERAGIKETA EKONOMIKOEN ERREGISTRO LIBURUA (EEEL)

2024-01-01etik aurrera, errentak eratxikitzeko araubidean dauden pertsona fisikoek eta erakundeek, jarduera ekonomikoak garatzen dituztenek, sozietateen zergaren zergadunek eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunek, kokatze iraunkorrean daudenek, jarduera ekonomikoen erregistro liburu bat (EEEL) bete beharko dute Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez. Horretan idatzi beharko dituzte ezarritako epea, diru-sarrerak eta igorritako fakturak, gastuak eta jasotako fakturak, eta ekonomia jarduera garatu bitartean egiten dituzten eta zergen arloan eragina daukaten gainerako eragiketa guztiak.

2022. eta/edo 2023. urteetan, Batuz sistemari borondatez atxikitako aipatutako pertsonek eta erakundeek eragiketa ekonomikoen erregistro liburua (EEEL) eraman beharko dute atxikipen datatik aurrera.

APLIKAZIORA SARTZEA

EEEL betetzeko betebeharra betetzeko, bizkaitar pertsona eta erakundeek betebehar horren araubidean ezarritako baldintzetara egokitutako softwarea izan behar dute. Bestela, Bizkaiko Foru Aldundiaren aplikazioa erabil dezakete. Jarraian adierazitako estekak sakatuta sar daitezke aplikazio horretan:

OHARRA: Aplikazioa hurrengo arakatzaileekin erabiltzeko homologatuta dago: Mozilla Firefox, 50 bertsioa edo gehiago. Google Chrome, 49. bertsioa edo hortik gorakoa. Microsoft Edge.

2022. eta 2023. urteetan, Batuz sistema borondatez aplikatzearen erabakia jakinarazi duten pertsona eta erakundeak soilik sartu ahal izango dira EEEL betetzeko balio duen Bizkaiko Foru Aldundiaren aplikazioan. Gai horri buruzko informazio gehigarria duzu "borondatezko epea" atalean.

Laguntza teknikoak

Aplikazioaren eskuliburua web-orrialde honen “Dokumentazio teknikoa” atalean dago.

Kontsultetarako arreta-telefonoak hurrengoak dira:

  • Zerga arlokoak (aplikazioari buruzkoak): telefonoa 946 125 500.
  • Teknikoak (eragin informatikoak): 946 083 566.