BATUZ
Informazio teknikoa eta arautegia
BATUZ
Informazio teknikoa eta arautegia
Zer da Batuz?
BATUZ Bizkaiko arautegia bete behar duten enpresa eta autonomoen tributazioa kontrolatzeko eta laguntzeko estrategia da (enpresa eta autonomo guztiena, tamaina gorabehera).
BATUZek hiru osagai dauzka:
-
TICKETBAI FAKTURAZIO - SOFTWARE BERMATZAILEA
Fakturazio-sistema informatikoa da, egindako salmenta-eragiketa guztien aitorpena ziurtatzeko erabiltzen dena.
-
ERAGIKETA EKONOMIKOEN ERREGISTRO-LIBURUA (EEEL)
Bizkaiko Foru Ogasunaren egoitza elektronikoaren EEELan jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsonen diru-sarrerak, gastuak eta fakturak jasotzen dira. TicketBAI fakturak automatikoki idazten dira liburu honetan.
-
BEZAREN, SOZIETATEEN GAINEKO ZERGAREN ETA ERRENTAREN GAINEKO ZERGAREN AITORPENEN ZIRRIBORROAK
EEELko informazioaz baliatuz Bizkaiko Foru Ogasunak Errentaren gaineko Zergaren, BEZaren eta Sozietateen gaineko Zergaren aitorpenen zirriborroak egingo dizkie pertsona juridikoei eta jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona fisikoei.
Esteka honetan BATUZ sistemako oinarrizko nozioak aurkituko dituzu jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoentzako.
BERRIKUNTZAK
-
2026/01/07
Mantentze-lanak
OROKORRA
Programatutako mantentze-lanengatik, hurrengo aplikazioak edo zerbitzuak itxita egongo dira urtarrilaren 10ean (larunbata) 7:00etatik 21:00ak arte:
- Egin zure Faktura aplikazioa.
- EEELren aplikazioa.
- QR kodeak egiaztatzeko balio duen “Egiaztatu zure faktura” aplikazioa.
- “Nire faktura egiaztatuak” aplikazioa.
- BEZako web aplikazioa.
- Egoitza elektronikoko inprimakiak: TicketBAI software bermatzailearen erregistroa, gailuen ziurtagiriak, Batuz sistemaren salbuespena eskatzea, eta abar.
EEELren sarrera masiboen zerbitzua erabilgarri egongo da.
Barkatu eragozpenak.
-
2025/12/17
Bizkaiko Foru Aldundiaren, abenduaren 4koa, 116/2025 Foru Dekretua argitaratzea.
ARAUDIA
Abenduaren 15eko BAOn argitaratu da 116/2025 Foru Dekretua, abenduaren 4koa, Bizkaiko Zerga Betebehar Formalen Erregelamendua aldatzen duena. Ondasun higiezinak alokatzen dituzten pertsona fisikoei zerga-betebehar formalak betetzea errazten zaie, EEEL-140a betez.
-
2025/12/17
Ogasun eta Finantzetako foru diputatuaren abenduaren 5eko 601/2025 Foru Aginduaren argitalpena.
ARAUDIA
601/2025 Foru Agindua argitaratu da 25-12-16ko BAOn, abenduaren 5ekoa, pertsona fisikoen EEELa nola eraman behar den aldatzen duena.
-
2025/11/19
EEELaren dokumentazio teknikoa eguneratzea
DOKUMENTAZIO TEKNIKOA
EEELaren dokumentu teknikoen bertsio berriak argitaratu dira. Aurreko bertsioarekiko aldaketak "EEELaren eskemen bertsioak" dokumentuan kontsulta daitezke.
DOKUMENTAZIO TEKNIKOA
EEEL
- PDF 1,23 MB EEEL Modu masiboan bidaltzeko zehaztapenak 1.0.9
- PDF 1,23 MB EEEL Baliozkotzeak eta akatsak 1.0.10
- PDF 1,23 MB EEEL-140 Epigrafeen Zerrenda 1.0.3
- PDF 1,23 MB EEEL tasen zerrenda 1.0.0
- PDF 1,23 MB EEELaren eskemen bertsioak
- PDF 1,23 MB XSD eskemak
- PDF 1,23 MB Adibideak
- PDF 1,23 MB Egiturak
- PDF 1,23 MB Gailuaren ziurtagiriaren serie zenbakia berreskuratzeko jarraibideak
LROE: funtzionaltasun asinkronoak
TicketBAI
- PDF 1,53 MB TicketBAI sistemaren zehaztapen funtzionalak eta teknikoak
- PDF 1,53 MB TicketBAI sistemaren zehaztapen funtzionalen eta teknikoen aldaketa
- PDF 1,53 MB TicketBAI 1.1 sinadura elektronikoa
- PDF 1,53 MB XSD eskema TicketBAI 1.2.2
- PDF 1,53 MB Deuseztatzeko XSD eskema TicketBAI 1.2.2
- PDF 1,53 MB TicketBAI eskemaren bertsioak
- PDF 1,53 MB TicketBAI software bermatzailea garatzeko laguntza. TicketBAI QR kodea egiaztatzeko proba-esparrua


