Lege-oharrak
Jabetza intelektuala:
Bizkaiko Foru Aldundiari dagozkio www.batuz.eus webgunearen eta haren edukien (testuak, irudiak, soinuak, audioak, bideoak, diseinuak, sormen-lanak, softwarea) jabetza intelektualaren eskubideak.
www.batuz.eus web orrian dagoen informazioa baimenik gabe erabiliz gero edo Bizkaiko Foru Aldundiaren jabetza intelektualaren eskubideei kalterik eraginez gero, dagozkion lege-jarduerak sortu ahal izango dituzte, eta, hala denean, dagozkion erantzukizunak ere bai.
Datu pertsonalen babeserako informazioa:
DATU PERTSONALEN BABESTEARI BURUZKO 2016/679 ERREGELAMENDUA [EB])/ 3/2018 L. O. DATU PERTSONALEN BABESARI ETA ESKUBIDE DIGITALEN BERMEA
Tratamenduaren arduraduna
Bizkaiko Foru Aldundiaren Ogasun eta Finantza Saileko Ogasuneko Zuzendaritza Nagusia
Tratamenduaren Arduraduna kontaktatzeko
Posta-helbidea: Basurtuko Kaputxinoen kalea, 2 48013 Bilbo
Datuak Babesteko ordezkaria kontaktu datuak
Lege Aholkularitza, Informazio Segurtasuna eta Datu Babesa Bideratzeko Atala
Kale Nagusia, 25. zenbakia -48009 Bilbo
Tratamenduaren helburua
Batuz sistemari buruzko kontsulta teknikoak egiten dituzten pertsonak identifikatzea, egiten diren kontsultak kudeatzeko
Interesdunaren eskubideak
Interesdunak aukera izango du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo haien tratamenduari mugak jartzeko eta tratamenduaren aurka egiteko. Horretarako, idazki bat aurkeztu beharko du, Lege Aholkularitza, Informazioaren Segurtasuna eta Datu Babesa Bideratzeko Atalari zuzenduta. Leku hauetan aurkez daiteke idazkia:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Erregistro Nagusia. (Erregistroa eta Herritarreganako Laguntza Bideratzeko Bulegoa, Laguntza: Diputazio kalea 7- 48008 Bilbo)
- Bizkaiko Foru Aldundiaren herritarrei laguntzeko eskualde-bulegoak
- Bizkaiko Foru Aldundiko sailetako erregistro nagusiak
- 39/2015 Legean aurreikusitako tokiak
Horrez gainera, interesdunak eskubidea du kontrol-agintaritzari erreklamazioa jartzeko (hau da, Datuak Babesteko Euskal Bulegoari).
Tratamenduaren legitimazioa
- Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuarena
- Azaroaren 25eko 27/1983 LEGEA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen Arteko Harremanei Buruzkoa
- 12/2002 Legea, maiatzaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomi Ituna onetsi duena
- Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Araua
Datuen hartzaileak
Datu pertsonalak ez zaiei hirugarrenei lagako.
Datuak gordetzeko epea
Prozedura izapidetzeko beharrezkoa den denbora eta tratamenduaren ondorioz gerta litezkeen erantzukizunen preskripzio-epea amaitzea.
Interesdunen kategorien deskribapena
Interesduna eta/edo haren ordezkaria.
Segurtasuneko neurri teknikoen eta antolakuntzakoen deskribapen orokorra
Informazio-sistemak kategorizatzea eta segurtasuneko neurriak ezartzea, Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasuneko Eskema Nazionala arautzen duen 3/2010 Errege Dekretuak xedadtutakoari jarraiki.