Ohiko galderak
8 emaitz 76
-
Ordainagiria egin duenak jasotako gastuen eta fakturen kapituluan (140)/jasotako fakturen kapituluan (240) erregistratuko du, "F6 Bestelako egiaztagiriak" faktura motarekin eta honako BEZ araubidearen gakoarekin: "02 Nekazaritzako, abeltzaintzako eta arrantzako araubide bereziari atxikitako pertsonei erosketetan enpresaburuek konpentsazioak ordaintzeko eragiketak".
Konpentsazioa kalkulatzeko oinarria izango da zerga-oinarria, eta fakturaren zenbateko osoa guztizko kontraprestazioa.
“Zerga-tasa” eta “jasandako kuota” eremuak hutsik utziko dira, eta “konpentsazio-ehunekoa REAGYP” eta “konpentsazio-zenbatekoa REAGYP” eremuak osatuko dira; “BEZ kengarria” gisa, konpentsazio kengarriaren zenbatekoa esleituko da.
76. ohiko galderan kontsulta dezakezu REAGYPari atxikitako zergadunak nola erregistratzen duen ordainagiria EEELan.
-
Pertsona fisikoek, errentak esleitzeko araubidean dauden entitateek (EEAE) eta mikroenpresak, enpresa txikiak edo enpresa ertainak diren SZaren zergadunek, nahitaez bete beharko dute Batuz 2024ko uztailaren 1etik aurrera, baldin eta beren jarduera ekonomiko nagusia Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren tarifen ondorengo zatiketa edo elkartzetan jasotakoetako bat bada (Ekonomi Ihardueren gaineko Zergako Tarifak eta Jarraipidea onesten dituen 1/1991 Foru Dekretua Arauemaileak onartzen dituena):
LEHEN SAILATALA. ENPRESA IHARDUERAK, INDUSTRIALAK, MERKATARITZAZKOAK, ZERBITZUGINTZA ETA MEAGINTZA:
- 1 ZATIKETA. ENERGIA ETA URA.
- 2 ZATIKETA. ENERGIARIK GABEKO MEA ETA EKOIZKIN ERATORRIEN ERAUZKETA ETA TRANSFORMAZIOA, INDUSTRI KIMIKOA.
- 3 ZATIKETA. METALEN TRANSFORMAGINTZAK. ZEHAZTASUNEZKO MEKANIKA.
- 4 ZATIKETA. MANUFAKTURAZKO BESTE INDUSTRIA BATZUK.
- 5 ZATIKETA. ERAIKINTZA.
- 7 ZATIKETA. GARRAIO ETA KOMUNIKABIDEAK.
- 8 ZATIKETA. FINANTZ ERAKUNDEAK, ASEGURUAK, ENPRESEI EMANDAKO ZERBITZUAK ETA ALOGERAK.
- 9 ZATIKETAren (BESTE ZERBITZU BATZUK) hurrengo elkartzeak:
- 92. ELKARTZEA. SANEAMENDU, GARBIKETA ZERBITZUAK ETA ANTZEKOAK. SUTEEN AURKAKO ZERBITZUAK ETA ANTZEKOAK.
- 94. ELKARTZEA. SANITATEA ETA ALBAITARITZA ZERBITZUAK.
BIGARREN SAILATALA PROFESIONARIEN IHARDUERAK:
- 0 ZATIKETA. NEKAZARITZA, ABELTZANTZA, EHIZA, OIHANLANGINTZA ETA ARRANTZAREKIN ZERIKUSIRIK DUTEN PROFESIONARIAK.
- 1 ZATIKETA. ENERGIA, URA, MEATZARITZA ETA INDUSTRIA KIMIKOAREKIN ZERIKUSIRIK DUTEN PROFESIONARIAK.
- 2 ZATIKETA. AERONAUTIKA, TELEKOMUNIKAZIO ETA ZEHAZTASUNEZKO MEKANIKA INDUSTRIAREKIN ZERIKUSIRIK DUTEN PROFESIONARIAK.
- 3 ZATIKETA. MANUFAKTURAZKO BESTE INDUSTRIEKIN ZERIKUSIRIK DUTEN PROFESIONARIAK.
- 4 ZATIKETA. ERAIKUNTZAREKIN ZERIKUSIRIK DUTEN PROFESIONARIAK.
- 5 ZATIKETA. MERKATARITZA ETA OSTALARITZAREKIN ZERIKUSIRIK DUTEN PROFESIONARIAK.
- 6 ZATIKETA. GARRAIO ETA KOMUNIKABIDEEKIN ZERIKUSIRIK DUTEN PROFESIONARIAK.
- 7 ZATIKETA. FINANTZ, ASEGURU ETA ALOGERA IHARDUEREKIN NAHIZ JURIDIKOEKIN ZERIKUSIRIK DUTEN PROFESIONARIAK.
- 8. ZATIKETAren (BESTE ZERBITZUEKIN ZERIKUSIRIK DUTEN PROFESIONARIAK) hurrengo elkartzeak:
- 81. ELKARTZEA. GARBIKETA ZERBITZUETAN DIHARDUTEN PROFESIONARIAK.
- 83. ELKARTZEA. SANITATEKO PROFESIONARIAK.
- 84. ELKARTZEA. IHARDUERA PARASANITARIOEKIN ZERIKUSIRIK DUTEN PROFESIONARIAK.
- 87. ELKARTZEA LOTERIA, APOSTU ETA GAINERAKO ZORI, ENBITE ETA ADUR JOKOEKIN ZERIKUSIRIK DUTEN PROFESIONARIAK.
- 88. ELKARTZEA. HAINBAT PROFESIONARI EZBERDIN.
- 89. ELKARTZEA. ZATIKETA HONEK AIPATU ZERBITZUEKIN ZERIKUSIRIK DUTEN BESTE PROFESIONARIAK.
-
1. Pertsona fisikoek, errentak esleitzeko araubidean dauden entitateek (EEAE) eta mikroenpresak, enpresa txikiak edo enpresa ertainak diren SZaren zergadunek, nahitaez bete beharko dute Batuz 2025ko urtarrilaren 1etik aurrera, baldin eta beren jarduera ekonomiko nagusia Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren tarifen ondorengo elkartzetan jasotakoetako bat bada (Ekonomi Ihardueren gaineko Zergako Tarifak eta Jarraipidea onesten dituen 1/1991 Foru Dekretua Arauemaileak onartzen dituena):
LEHEN SAILATALA. ENPRESA IHARDUERAK, INDUSTRIALAK, MERKATARITZAZKOAK, ZERBITZUGINTZA ETA MEAGINTZA
- 6 ZATIKETAren (MERKATARITZA, JATETXEAK, OSTALARITZA ETA KONPONKETAK) hurrengo elkartzeak:
- 61. ELKARTZEA. HANDIZKAKO MERKATARITZA.
- 62. ELKARTZEA. HONDAKINEN BERRESKURAKETA.
- 63. ELKARTZEA. MERKATARITZAKO BITARTEKARIAK.
2. Era berean, mikroenpresak, enpresa txikiak edo enpresa ertainak diren SZaren zergadunek (baita errentak esleitzeko araubidean dauden entitateek, baldin eta haien kideetako bat SZaren edo EEEZaren zergaduna bada establezimendu iraunkorrarekin) nahitaez bete beharko dute Batuz 2025ko urtarrilaren 1etik aurrera, baldin eta beren jarduera ekonomiko nagusia Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren tarifen ondorengo elkartzetan jasotakoetako bat bada (Ekonomi Ihardueren gaineko Zergako Tarifak eta Jarraipidea onesten dituen 1/1991 Foru Dekretua Arauemaileak onartzen dituena):
LEHEN SAILATALA. ENPRESA IHARDUERAK, INDUSTRIALAK, MERKATARITZAZKOAK, ZERBITZUGINTZA ETA MEAGINTZA
- 6 ZATIKETAren (MERKATARITZA, JATETXEAK, OSTALARITZA ETA KONPONKETAK) hurrengo elkartzeak:
- 64. ELKARTZEA. ESTABLEZIMENDU IRAUNKORRETAN EGITEN DEN JANGAI, EDARIEN ETA TABAKOAREN TXIKIZKAKO MERKATARITZA
- 65. ELKARTZEA. ESTABLEZIMENDU IRAUNKORRETAN EGIN BAINA ELIKADURARAKO EZ DIREN EKOIZKIN INDUSTRIALEN TXIKIZKAKO MERKATARITZA
- 66. ELKARTZEA. MERKATARITZA MISTOA EDO INTEGRATUA: MERKATAL ESTABLEZIMENDU IRAUNKORRETIK KANPOKO TXIKIZKAKO MERKATARITZA (IBILTARIAK, MERKATU TXIKIAK ETA NOIZEAN BEHINEKO EDO ALDIZKAKO AZOKAK); GORDAILUKO ERAKUSTOKIEN ERREGIMENEKO ETA APARAILU AUTOMATIKOEN BITARTEZKO MERKATARITZA: POSTAZKO ETA PRODUKTU EZBERDINEN KATALOGOAREN BIDEZKO TXIKIZKAKO MERKATARITZA
- 67. ELKARTZEA. ELIKADURA ZERBITZUA
- 68. ELKARTZEA. OSTALARITZA ZERBITZUA
- 69. ELKARTZEA. KONPONKETAK
- 9 ZATIKETAren (BESTE ZERBITZU BATZUK) hurrengo elkartzea:
- 97. ELKARTZEA. ZERBITZU PERTSONALA
- 6 ZATIKETAren (MERKATARITZA, JATETXEAK, OSTALARITZA ETA KONPONKETAK) hurrengo elkartzeak:
-
Pertsona fisikoek eta errentak esleitzeko araubidean dauden entitateek (baldin eta haien kideetako bat ere ez denean SZaren edo EEEZaren zergaduna bada establezimendu iraunkorrarekin) nahitaez bete beharko dute Batuz 2025ko uztailaren 1etik aurrera, baldin eta beren jarduera ekonomiko nagusia Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren tarifen ondorengo elkartzetan jasotakoetako bat bada (Ekonomi Ihardueren gaineko Zergako Tarifak eta Jarraipidea onesten dituen 1/1991 Foru Dekretua Arauemaileak onartzen dituena):
LEHEN SAILATALA. ENPRESA IHARDUERAK, INDUSTRIALAK, MERKATARITZAZKOAK, ZERBITZUGINTZA ETA MEAGINTZA
- 6 ZATIKETAren (MERKATARITZA, JATETXEAK, OSTALARITZA ETA KONPONKETAK) hurrengo elkartzeak:
- 64. ELKARTZEA. ESTABLEZIMENDU IRAUNKORRETAN EGITEN DEN JANGAI, EDARIEN ETA TABAKOAREN TXIKIZKAKO MERKATARITZA
- 65. ELKARTZEA. ESTABLEZIMENDU IRAUNKORRETAN EGIN BAINA ELIKADURARAKO EZ DIREN EKOIZKIN INDUSTRIALEN TXIKIZKAKO MERKATARITZA
- 66. ELKARTZEA. MERKATARITZA MISTOA EDO INTEGRATUA: MERKATAL ESTABLEZIMENDU IRAUNKORRETIK KANPOKO TXIKIZKAKO MERKATARITZA (IBILTARIAK, MERKATU TXIKIAK ETA NOIZEAN BEHINEKO EDO ALDIZKAKO AZOKAK); GORDAILUKO ERAKUSTOKIEN ERREGIMENEKO ETA APARAILU AUTOMATIKOEN BITARTEZKO MERKATARITZA: POSTAZKO ETA PRODUKTU EZBERDINEN KATALOGOAREN BIDEZKO TXIKIZKAKO MERKATARITZA
- 67. ELKARTZEA. ELIKADURA ZERBITZUA
- 68. ELKARTZEA. OSTALARITZA ZERBITZUA
- 69. ELKARTZEA. KONPONKETAK
- 9 ZATIKETAren (BESTE ZERBITZU BATZUK) hurrengo elkartzea:
- 97. ELKARTZEA. ZERBITZU PERTSONALAK
- 6 ZATIKETAren (MERKATARITZA, JATETXEAK, OSTALARITZA ETA KONPONKETAK) hurrengo elkartzeak:
-
1. Honako hauek bete beharko dute nahitaez Batuz 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, haien tamaina eta jarduera ekonomiko nagusia edozein izanik ere:
- Sozietateen gaineko Zergatik salbuetsita eta partzialki salbuetsita dauden erakundeak (SZari buruzko Foru Arauaren 12. artikulua).
- Irabazi-asmorik gabeko erakundeen zerga-araubideari eta mezenasgorako zerga-pizgarriei buruzko 4/2019 Foru Arauan arautzen den irabazi-asmorik gabeko erakundeei aplikatzen zaien araubide bereziari heltzen dioten irabazi-asmorik gabeko erakundeak.
2. Pertsona fisikoek, errentak esleitzeko araubidean dauden entitateek (EEAE) eta mikroenpresak, enpresa txikiak edo enpresa ertainak diren SZaren zergadunek, nahitaez bete beharko dute Batuz 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, baldin eta beren jarduera ekonomiko nagusia ondorengo bat baldin bada:
· Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren tarifen 1. sailko 0 zatiketako elkartzeetan jasotakoak, abeltzantza lokabeari dagozkion tarifa eta jarraipideei buruzko 1/1992 Foru Dekretu Arauemailearen bidez onartuak:
SAILA ENPRESA IHARDUERAK: ABELTZANTZA, MEAGINTZA, INDUSTRIALAK, MERKATARITZAZKOAK ETA ZERBITZUGINTZA
- 0. ZATIKETA. ABELTZANTZA LOKABEA
- 01. ELKARTZEA. betabereen ustiapena.
- 02. ELKARTZEA. Ardi- eta ahuntz-abereen ustiapena.
- 03. ELKARTZEA. Txerri-abereen ustiapena.
- 04. ELKARTZEA. Hegaztizantza.
- 05. ELKARTZEA. Untxizantza.
- 06. ELKARTZEA. Beste ataletan bildu ez diren abeltzantzako ustiapenak
- 07. ELKARTZEA. Ustiapen mistoak
· Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren tarifen ondorengo elkartzetan jasotakoak (Ekonomi Ihardueren gaineko Zergako Tarifak eta Jarraipidea onesten dituen 1/1991 Foru Dekretua Arauemaileak onartzen dituena)
LEHEN SAILATALA. ENPRESA IHARDUERAK, INDUSTRIALAK, MERKATARITZAZKOAK, ZERBITZUGINTZA ETA MEAGINTZA
- 9 ZATIKETAren (BESTE ZERBITZU BATZUK) hurrengo elkartzeak:
- 91. ELKARTZEA. NEKAZARITZA, ABELTZANTZA, OIHANGINTZA ETA ARRANTZA ZERBITZUAK
- 93. ELKARTZEA. HEZKUNTZA ETA IKERKUNTZA
- 95. ELKARTZEA. URGAZPENA ETA GIZARTE ZERBITZUAK
- 96. ELKARTZEA. JOLAS ETA KULTUR ZERBITZUAK
- 98. ELKARTZEA. JOLASPARKEAK, AZOKAK ETA BERBENAK ETA IKUSKIZUNEKIN ZERIKUSIRIK DUTEN BESTELAKO ZERBITZUAK
- 99. ELKARTZEA. BESTELAKO ZENBAKI ETA EPIGRAFEETAN SAILKATU GABEKO ZERBITZUAK
BIGARREN SAILATALA PROFESIONARIEN IHARDUERAK
- 8. ZATIKETAren (BESTE ZERBITZUEKIN ZERIKUSIRIK DUTEN PROFESIONARIAK) hurrengo elkartzeak:
- 82. ELKARTZEA. IRAKASKUNTZAKO PROFESIONARIAK
- 85. ELKARTZEA. IKUSKIZUNEKIN ZERIKUSIRIK DUTEN PROFESIONARIAK
- 86. ELKARTZEA. LANBIDE LIBERALAK, ARTISTIKOAK, LITERARIOAK ETA KULTURALAK
HIRUGARREN SAILATALA ARTE IHARDUERAK
- 01. ELKARTZEA. ZINE, ANTZERKIA ETA ZIRKUAREKIN ZERIKUSIRIK DUTEN IHARDUERAK
- 02. ELKARTZEA. DANTZAREKIN ZERIKUSIRIK DUTEN IHARDUERAK
- 03. ELKARTZEA. MUSIKAREKIN ZERIKUSIRIK DUTEN IHARDUERAK
- 04. ELKARTZEA. KIROLAREKIN ZERIKUSIRIK DUTEN IHARDUERAK
- 05. ELKARTZEA. ZEZEN IKUSKIZUNEKIN ZERIKUSIRIK DUTEN IHARDUERAK
Era berean, itxiera-klausula gisa ezartzen da 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera nahitaez bete beharko dutela Batuzekin honako hauek: pertsona fisikoek, errentak esleitzeko araubidean dauden entitateek (EEAE) eta mikroenpresak, enpresa txikiak edo enpresa ertainak diren Szaren zergadunek, baldin eta haien jarduera ekonomiko nagusia ez badago Batuzekin 2026ko urtarrilaren 1a baino lehen bete beharreko jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifetako ezein multzotan.
-
PFEZren zergadunek EEEL-140ko fakturarik gabeko sarreren azpikapituluan jasoko dituzte ekoizpen zinematografikoen eta I+G+B proiektuen finantzaketan parte hartzetik eratorritako diru-sarrerak. Idatz-ohorra honela egingo da:
- Diru-sarrera mota: "Finantza-sarrerak (76 azpitaldea)"
- Ordaintzailea: EEELaren titularra bazkide den Interes Ekonomikoko Elkartearen datuak edo diru-sarrera horien ordaintzailearen datuak adieraziko dira.
- Sarrera finantzario horiek zergadunaren jarduera ekonomiko nagusiari egotziko zaizkio.
Diru-sarrera horiek ez dira fakturan dokumentatzen; beraz, EEEL-240aren kasuan, informazio hori, hala badagokio, kontabilitate-mugimenduen kapituluan jasoko da.
-
Proforma fakturak edo preticket-ak ez dira TicketBAI fakturak, oraindik egin ez den eragiketa batengatik faktura baten xehetasunak zehazten dituzten aurretiazko dokumentuak baitira. Ondorioz, fakturen zirriborroak dira, eta, beraz, ezin izango dute TicketBAI identifikatzailea jaso, ezta QR TicketBAI kodea ere, eta proformako fakturek argi adierazi beharko dute ez direla behin betikoak.
Hartzailea azken kontsumitzailea denean, zerbitzua eman edo ondasuna entregatu ondoren, berehala jaulki behar da behin betiko TicketBAI faktura, eta ezin da proformako fakturarik jaulki (Fakturazio Erregelamenduaren 11. artikulua).
Proformako faktura bat jaulki eta azkenik eragiketa egiten den bakoitzean, proformako faktura ordeztu beharko da TicketBAI QRa eta identifikatzailea duen behin betiko faktura baten bidez, bezeroari emango zaiona. TicketBAI behin betiko faktura hori ez egitea arau-hauste zehagarria izango da, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 118. artikuluaren edo Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 133. artikuluaren arabera.
-
Bi egoera bereiz daitezke:
- Hartzailea enpresaburua edo profesionala izatea (REAGYPari ez atxikita): kasu horretan, ez da TicketBAI fakturarik egin beharko zergadunaren REAGYPari atxikitako eragiketengatik, eragiketaren hartzaileak egin beharko duelako dagokion ordainagiria. REAGYPi atxikitako zergadunak 1.3- fakturarik gabeko sarrerak eta periodifikazioak azpikapituluan erregistratuko du eragiketa hori, "Ezohiko sarrerak eta beste batzuk (73, 77 eta 79 azpitaldeak)" diru-sarrera mota hautatuta. 220. ohiko galderan kontsulta dezakezu nola erregistratzen duen ordainagiria EEELan egiten duenak.
- Hartzailea partikularra izatea edo enpresaburua edo profesionala REAGYPari atxikita: kasu honetan, TicketBAI faktura bat egin beharko da zergadunaren REAGYPari atxikitako eragiketengatik. Faktura edo egiaztagiri horiek BEZaren honako erregimenaren gakoa adieraziz egingo dira: "19 Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako araubide berezian (REAGYP) sartutako jardueren eragiketak", eta OT kausagatik (Beste batzuk) BEZari lotuta ez dagoen eragiketa dela adieraziko da.
Erakutsiorrialde bakoitzeko

